Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernu "sendoa", "integratzailea" eratzea espero du, Foruaren Hobeagotzean eta Konstituzioan oinarritua
Transcripción textual del video
Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak gaur esan duenez, igande honetan Foru Komunitateko Parlamenturako, kontzejuetarako eta udalerrietarako hauteskundeetan lortutako emaitzak ikusita, "alderdien ordua da, erantzukizunez, Estatua eta Komunitatea kontuan hartuta" jokatu behar dutelako, gobernu-itunak lortu ahal izateko.
Gobernu “sendoa”, “integratzailea” eratzea espero du, Foruaren Hobeagotzean eta Konstituzioan oinarritua
Parlamenturako, kontzejuetarako eta udalerrietarako hauteskundeetan lortutako emaitzak ikusita, "alderdien ordua da, erantzukizunez, Estatua eta Komunitatea kontuan hartuta" jokatu behar dutelako, gobernu-itunak lortu ahal izateko.
Lehendakariaren ustez, "Gobernua lortzeak ez du esan nahi aulki bat, Lehendakaritza eta Gobernu Kontseilua eskuratzea bakarrik", izan ere "gobernatzeko aukera" izan behar da. Horretarako, egonkortasuna ematen duten akordioak nahitaezkoak dira.
"Ez da gobernura iritsi behar soilik, gobernatu egin behar da. Eta horretarako gobernu sendoa izan behar da, Parlamentuan gehiengo babesa duena, Estatua kontuan hartzen duena eta politikaren eta hauteskundeen ikuspuntutik zatituta dagoen gizartean akordioa lortzeko gaitasuna duena", esan du.
Lehendakariak adierazi duenez, alderdi politikoek datozen asteetan Foru Gobernua eratzeko lortzen dituzten akordioak "integratzaileak" izan behar dira, "herritarren eta Nafarroaren interes orokorrari mesede egin behar diote", eta Foru Komunitatea lurralde "berezitua" izatea bermatu behar dute, Foruaren Hobeagotzea eta Espainiako Konstituzioa oinarri hartuta. Hori dela eta, bere ustez, "konstituzionalisten arteko" akordioa lortu behar da.
Ildo horretatik, Lehendakariaren esanetan, "independentismoa inoiz ezin da izan gobernuaren giltza". Gobernu hori eratu behar da "Foruaren Hobeagotzearen eta Konstituzioaren inguruan, besteak beste, eta independentismoak ez ditu bi tresna horiek sinesten". "Akats handia izango litzateke etorkizuneko gobernuak independentismoaren babesa izatea", esan du.
Bestalde, Sanz Lehendakariak Nafarroako Jauregian gaur egin duen agerraldira hurbildu diren komunikabideei erantzunez, esan du abstentzioak eta boto zuriak gora egin dutela gizartearen atal bat "etsita" dagoelako, eta klase politikoak horiengana jo behar duela "konfiantza berreskuratzen ahalegintzeko". Edonola ere, Lehendakariaren esanetan, "zure ordezkariak hautatu ahal izateko eredurik onena bozkatzea da".
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen