(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta NNPEK-k "Erresumako ibilbide ekologikoak" sustatzea adostu dute asteartea, 2011.eko maiatzak 24


Ekoturismoa Foru Erkidegoko eskaintza turistikoaren produkturik funtsezkoena dela uste dute


Juan Ramón Corpas Mauleón jarduneko Kultura eta Turismo kontseilariak eta Carlos Bienzobas Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (NNPEK) presidenteak lankidetza hitzarmena sinatu dute aurten "Erresumako ibilbide ekologikoak" eskaintza turistikoa sustatzeko.

Nafarroako Gobernuak zein NNPEK-k turismo berdea Nafarroako eskaintza turistikoaren funtsezko produktuetako bat dela uste dute eta ekoizpen ekologikoko nekazaritzako elikagaien hainbat enpresak eskaintzen dituzten zerbitzu turistikoak "mota horretako eskaintza zehazteko oso interesgarriak direla". Horregatik, bi aldeek turismoa sustatzeko ekintzak batera eta koordinatuz burutzea erabaki dute.

Ibilbide horiek, baliabide kulturalak, gastronomikoak, ondare baliabideak eta nekazaritzako ekoizpen ekologikoko enpresek eskainitako zerbitzu turistikoak oinarri hartuta, produktu turistikoak osatzen dituzte.

2011n gauzatuko diren sustapen ekintzak Nafarroako turistak eta txangozaleak erakartzeko eta Nafarroa turismo berdeko helmuga bihurtzeko bideratuko dira. Kultura eta Turismo Departamentuak "Erresumako ibilbide ekologikoak" Nafarroako eskaintza turistikoan barne hartu eta Nafarroako informazio turistikoaren sarea osatzen duten 11 turismo bulegoetan eta 35 informaziorako guneetan zabalduko du. Gainera, argitalpen turistikoen bidez hedatzen den eskaintza turistikoetan eta Gobernuak Nafarroako eskaintza aurkezteko bisitatzen dituen estatuko eta nazioarteko merkatu guztietan aurkezten duen eskaintzan agertuko dira ibilbide horiek.

Halaber, Nafarroaren estatuko eragileen eta nazioarteko eragileen bidez prentsa oharrak egin eta eskaintza hedatuko da eta ibilbide horiek online erreserben plataforman barne hartzeko aukera aztertuko da.

Bestalde, 2011n Nafarroako turismo gastronomikoaren plana burutuko da. Horren haritik, "Erresumako ibilbide ekologikoak" plan horretan jasotzen diren ekintzen programetan barne hartzeko aukera aztertuko da: estatuko eta nazioarteko merkatuetan aurkezpenak, prentsa, famtrips, merkaturatzeko laguntza, e.a.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa