(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko ezbeharren kopurua % 6,7 murriztu da urteko lehen hiruhilekoan asteartea, 2011.eko maiatzak 24


Laneko istripuen kopuruak behera egin du sektore guztietan, eraikuntzan izan ezik; sektore horretan % 2,4 egin du gora


Obra batean jarritako garabia

Obra batean jarritako garabia ( irudia handitu )

Laneko ezbeharren kopurua % 6,7 murriztu da urteko lehen hiruhilabetean, Nafarroako Lan Osasun Institutuak emandako datuen arabera.  2011ko lehen hiru hilabeteetan 9,7 istripu izan ziren mila langileko; 2010ko garai berdinean, aldiz, 10,4 izan ziren. Eraikuntzaren sektorean mila langileko 21 istripu izan ziren, industrian 14,2, nekazaritzan 8 eta zerbitzuen sektorean 6,3.

Aurtengo urtarrila eta martxoa artean, baja hartzea eragin duten laneko 2.317 istripu izan dira, horietatik 184 "in itinere" (etxetik lanerako bidean). 2010eko garai berdinean, aldiz, 2.629 istripu izan ziren, horietatik 324 in itinere. Datu horiek oinarri hartuta, eta erregistratutako biztanle langileen aldakuntza aplikatuz gero, laneko baja hartzea eragiten duten laneko istripuen kopurua mila langileko % 6,7 murriztu da.

Jaitsiera hori nabarmenagoa izan da zerbitzuen sektorean eta industrian, 820 (-% 11,3) eta 891 (-% 5,3) istripu gertatu baitira, hurrenez hurren. Nekazaritzan, murrizketa txikiagoa izan da, 80 istripu gertatu baitira (-% 2,4). Eraikuntzaren sektorean hazkuntza txikia eman da, % 2,4koa, hau da, 342 kasu eman dira guztira. Istripuen ondorioei dagokienez, istripu larriak 22 izatetik 21era jaitsi dira eta 3 hildako izan dira; iaz, lehen hiruhilekoan, bi langile hil ziren. Ezbehar arinak % 12 murriztu dira ia.

Lehen hiruhilekoan erregistratu diren istripu guztietatik 62 langile autonomoak izan dira, laneko gertaerengatiko estaldura duten 10.145 langile autonomoen artean. Hiruhilabete horretan ez da istripu larririk, hildakorik edota in itinere gertaerarik izan talde horretako langileen artean. 6,2 istripu izan dira mila langileko.

Trafiko istripuak, orotara, istripu guztien % 7,6 izan dira, istripu larrien % 23,8 eta ez da hildakorik izan mota horretako istripuetan. Urtarrila eta martxoa artean lan istripuren bat izan duten langileen ia % 14 atzerritarrak dira jatorriz.

Laneko gaixotasunen inguruko 535 jakinarazpen

Bestalde, urteko lehen hiruhilekoan, laneko gaixotasunen 535 jakinarazpen egin dituzte (horietatik 247k laneko baja hartzea eragin dute), eta % 18,4 egin dute gora. Jakinarazpen gehienak agente fisikoek eragindako gaixotasunengatik egin dira (223 kasutan baja hartu da eta 248 kasutan ez da bajarik hartu); horien atzetik, substantziek eragindako azaleko eritasunen (17 kasutan baja eta 17 kasutan bajarik ez), agente kimikoek eragindako eritasunen (2 kasutan baja eta 15 kasutan bajarik ez), substantziak arnastearen (4 kasutan baja eta 6 kasutan bajarik ez) eta agente biologikoek eragindako eritasunen (kasu 1ean baja eta 2 kasutan bajarik ez) ondorioz egin dira.

Laneko istripuen kopuruak % 8,6 egin du behera 2010eko apirila eta 2011ko martxoa artean. Murrizketa are nabarmenagoa izan da istripu larrien (-% 11,3) eta arinen (-% 8,6) kasuan; halere, heriotzek gora egin dute % 9,5. Azken urtean, laneko ezbeharren kopurua % 11,3 jaitsi da zerbitzuen sektorean, % 6,6 industrian eta 5 3,2 nekazaritzan; eraikuntzaren sektorean, aldiz, % 0,2 hazi da.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa