(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak Open Data atariak gaur egun eskaintzen dituen edukien erdiak ematen ditu asteartea, 2011.eko maiatzak 24


Foru Gobernuak martxoan abiarazi zuen zerbitzuak berrogeita hamar datu multzo inguru eskaintzen ditu


Menéndez eta Valentín, aurre-aurrean, SITNAren koordinazio batzordearen bileran

Menéndez eta Valentín, aurre-aurrean, SITNAren koordinazio batzordearen bileran ( irudia handitu )

Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak (SITNA), Open Data Navarra webgunearen bidez, Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen edukien erdiak gutxi gorabehera ematen ditu eta, aurten, zerbitzu horretarako lankidetza handitzea aurreikusi du. Zerbitzua kudeatzeko orduan gardetasuna sustatzeko eta sektore pribatuko zerbitzu eta negozioak garatzeko datu-base publikoak berrerabili ahal izateko sortu zen.

SITNAk Foru Erkidegoari buruzkoa eta edozein motatako den lurralde informazioa biltzen du eta, azken urteetan, herritarrek zein enpresa eta instituzioek gehien eskatzen dituzten Foru Gobernuaren informazio zerbitzuetako bat izan da. 2010ean ia 35 milioi eskaera egin zituzten atari nagusietan: Nafarroako Geoatarian eta IDENA azpiegituran.

Ekitaldi honetan, SITNAk eskariari eutsi eta Open Data Navarra webgunerako erreferentziako informazioaren banatzaile gisa sendotuko dela aurreikusi du. Aipatutako webgune hori Nafarroako Gobernuak joan den martxoan hasi zuen proiektua da, eta mundu osoko estatuetako gobernuak, autonomietako gobernuak eta tokikoak abiarazten ari diren antzeko ekimenen parekoa.    Horixe erabaki zuen SITNAren koordinazio batzordeak azken bileran. 2010eko ekitaldiko balantzea egin zuen eta aurtengo urterako lehentasunak zehaztu zituen. Bileraren buru José Luis Menéndez Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusia eta Andrés Valentín SITNAren koordinatzailea izan ziren.  

Geoatariak eta IDENAk 400 informazio geruza baino gehiago eskaintzen dituzte (bideen azpiegituren edo azpiegitura hidraulikoen, hizkuntzen mugen, hornidura publikoen, posta barrutien, administrazio barrutien, airearen kalitatea kontrolatzeko sarearen, basoberritutako nekazaritzako lursailen, eta abarren inguruko datuak), baita katastroko informazioa eta Nafarroaren ortoargazki eguneratua ere; azken horiek Google bezalako enpresak hornitzen dituzten lurraldearen aireko irudiak hartzen dituzten oinarri, Interneteko zerbitzari horrekin adostutako lankidetza hitzarmenari esker.

Gaur egun, Open Data Navarrak formatu irekiko berrogeita hamar datu multzo inguru biltzen ditu, eta horrek datu horiek eskuratzea eta tratatzea errazten du (informazioa CSV, XML, XLS edo JSON formatuetan dago). Eskuragarri dauden fitxategien erdiak baino gehiago SITNAko datu-baseak hornitzen ditu partzialki edo osorik. Besteak beste, Foru Erkidegoko farmazien sareari, tokiko administrazioetako hornidurei, babestutako inguru naturaleei, hidrografia-sareari, Nafarroako leku-izenei, errepideen sareari edo merkataritzako hornidurei buruzko informazioa izaten da. 

Balantzea eta etorkizuneko erronkak

SITNAko koordinazio batzordeak, azken bileran, 2010eko jardueren artean, honako lorpen hau azpimarratu zuen besteak beste: Espainiako Geografia Institutuarekin sinatutako lankidetza hitzarmena. Lankidetza horren bidez, Nafarroa estatuko kartografia-sisteman barne hartu dute eta  kartografiaren, geodesiaren eta informazio geografikoaren alorreko baterako esparrua ezarri da -Nafarroak Estatuko Geografia Informazioaren Azpiegiturako zuzendaritza batzordea eta Datu Espazialen Azpiegituraren batzorde espezializatua osatzen ditu-. Horiez gain, Tracasa sozietate publikoak egin duen 2010eko ekitaldiko Nafarroako ortoargazkia gehitu izana, webgunean egin diren garapenak (nabigatzeko hobekuntzak ezarri eta euskarara eta ingelesea itzuli da), Territorial 2010 konferentzia egin izana eta, horrek, geografiako, kartografiako, ingurumeneko eta katastroko 300 aditu Iruñean joan den udazkenean elkartu izana eta Cartociudad proiektuaren amaiera (kale-izendegiak, ortoargazkiak, katastroko eta posta-kodeen mapak bateratzeko estatuko ekimena) ere nabarmendu zituzten bilera hartan.

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren (IDENA) webgune berriak lau milioi eskaera jaso zituen joan den urtean; horrek esan nahi du % 60 egin dutela gora aurreko ekitaldiarekin alderatuta.

Batzordeak, halaber, iaz Bruselan egin zuten Helbideen Europako Konferentzian EURADIN proiektua amaitu izana azpimarratu zuen. Foro horri esker, European Address Forum eratu zen, besteak beste. Nafarroak erakunde horretako presidentetza eta idazkaritza ardurak hartu zituen.  Gainera, Tracasa sozietate publikoko bi aditu aukeratu zituzten INSPIRE direktibaren inguruko lan talde bana osatzeko. Direktiba hori Europako datu espazial digitalen liburutegi handi bat sortzeko egin zen; horretarako, kartografietako eta katastroko informazio bateratua eta homogeneoa duen azpiegitura bat sortzeko ekintzak koordinatu behar dira.

Hauek dira aurtengo urterako SITNAren aurreikuspen nagusiak: Plan Estrategiko berri bat onestea, mapen katalogoan eskuragarri dauden informazio geruzak handitzea, INSPIRE direktibara egokitzeko prozesua jarraitzea, 2.0 webguneko ekimenei ekitea, mapak begiratzeko programen bertsio aurreratuagoak ezartzea, sektoreko adituekin jardunaldi bat egitea lurraldeko informazioaren bilakaeraren inguruan gogoeta egiteko eta herritarrentzako zerbitzu berriak garatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa