(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak medikuntza-eginera onentzako Dr Sánchez Nicolay II. Saria eman du asteazkena, 2011.eko maiatzak 25

Sariduna Jesús Viguria mediku erretiroduna izan da, San Juan de Dios ospitalean Zainketa Aringarrien Unitateko buru aritu zena

Transcripción textual del video

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak medikuntza-eginera onentzako Doctor Sánchez Nicolay II. Saria eman du gaur eguerdian Nafarroako Jauregian. Sariduna Jesús Viguria mediku erretiroduna izan da, eta modu horretan, San Juan de Dios ospitalean 1991ra arte neumologo moduan eta 1992tik aurrera Zainketa Aringarrien Unitateko arduradun moduan egindako lana aitortzen da.

Teresa Fortún Medikuen Elkargoko lehendakaria, Jesús Viguria medikua eta Kutz kontseilaria ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak medikuntza-eginera onentzako Doctor Sánchez Nicolay II. Saria eman du gaur eguerdian Nafarroako Jauregian. Sariduna Jesús Viguria mediku erretiroduna izan da, eta modu horretan, San Juan de Dios ospitalean 1991ra arte neumologo moduan eta 1992tik aurrera Zainketa Aringarrien Unitateko arduradun moduan egindako lana aitortzen da.

Kutz kontseilariak nabarmendu duenez, Espainian aitzindaria den Nafarroako Zainketa Aringarrien Unitate horretan hil arte 5.000 paziente baino gehiago artatu dituzte. Era berean, kontseilariaren esanetan, neurri handian Viguriaren meritua da Medikuntza Aringarria zabal ezagutu eta aitortzen den espezialitatea izatea.

Sariduna Medikuntzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1969an, eta Neumologian espezializatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Medikuntzako ikasketak amaitu ondoren, urtebetez, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean Fisiologiako Katedrako irakasle laguntzailea izan zen.

1970ean San Juan de Dios ospitaleko guardiako medikua bihurtu zen, eta erretiroa hartu arte bertan aritu da, neumologo moduan 1991ra arte, eta Zainketa Aringarrien Unitateko arduradun moduan 1992tik aurrera.

1991n, San Juan de Dios ospitaleko kudeatzailetzak Zainketa Aringarrien Unitatea sortzea proposatu zion. Proposamen hori oinarri hartuta, urtebetez, Espainian dauden unitate batzuekin harremanetan jarri, bisitak egin eta horietan egonaldi laburrak egin zituen: Valdecillako Ospitale Unibertsitarioan, Vicheko Santa Creu ospitalean eta Gregorio Marañón ospitalean.

1992an Zainketa Aringarrien Unitatea abian jarri zuen, 19 oherekin, eta horren ardura izan zuen erretiroa hartu arte. Aldi horretan, Unitatean 5.300 paziente artatu dituzte, %99 onkologikoak.

Lan egin zuen azken urtean, Iruñeko eta Zaragozako San Juan de Dios ospitaleetako Etika Asistentzialeko Batzordeko kide izan zen. Zainketa Aringarrien Espainiako sozietatearen sortzaileetako bat izan zen. 2009an Batzorde horrek omenaldia eskaini zion Kongresu Nazionalean eta ohorezko kide izendatu zuen. 2011ko martxoan, Zainketa Aringarrien Nafarroako Sozietatea sortu ondoren, ohorezko bazkide izendatu zuten.

Irakaskuntza-esparruari dagokionez, hainbat kongresu, jardunaldi, ikastaro, argitalpen eta liburu espezializatutan parte hartu du. Zainketa Aringarrien Unitatean, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen mailako Arretako Irakaskuntza Unitateari atxikita dagoen horretan, hainbat mediku egoiliar trebatu dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa