(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuko Zerga Agentziak eta Nafarroako Ogasunak lankidetza-hitzarmena sinatu dute borondatezko betearazpena sustatzeko eta zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko asteazkena, 2011.eko maiatzak 25


Akordioa dela bide, informazoia modu automatikoan trukatuko da bide elektronikotik, eta datu-baseetara zuzeneko sarbidea izatea erraztuko da


Estatuko Zerga Agentziako zuzendaria eta Foru Ogasuneko zuzendaria hitzarmena sinatzen, Miranda aurrean dela

Estatuko Zerga Agentziako zuzendaria eta Foru Ogasuneko zuzendaria hitzarmena sinatzen, Miranda aurrean dela ( irudia handitu )

Juan Manuel López Carbajo Zerga Agentziako zuzendari nagusiak, Estatuko Administrazioa ordezkatuz, eta José Ignacio Pérez de Albéniz Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzaileak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute gaur goizean. Horren bidez, zerga-betebeharrak borondatez gauzatzea eta zerga-iruzurra prebenitu eta horren aurka borrokatzea lortu nahi da, bi administrazioen artean informazioa trukatzeko egon den ibilbide luzearen barruan.

Hitzarmenean bi administrazioek eratutako eta azken hilabeteetan lanean aritu den izaera teknikoko lantaldearen ondorioak bildu dira. Ekitaldi horretan, Álvaro Miranda Simavilla funtzioko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak parte hartu du.

Zerga-baliabideen kudeaketan emaitzak hobetzea zerga-agintarien etengabeko helburua da, Estatuan zein Foru Komunitatean, are gehiago gaur egungo testuinguruan, gastu publikoari eutsi eta gastu hori murriztu nahi da eta. Ildo horretatik, gaur sinatutako hitzarmena zerga-iruzurra prebenitu eta horren aurka borrokatzeko eskura dauden erremintak hobetzeko bidean aurrerapausoa da.


Estatuko eta Foru Komunitateko Ogasunetako arduradunak, xehetasun teknikoez arduratu den ekipoarekin

Estatuko eta Foru Komunitateko Ogasunetako arduradunak, xehetasun teknikoez arduratu den ekipoarekin ( irudia handitu )

Zerga-betebeharrak betetzen ez badira, lehia eta jarduera ekonomikoaren funtzionamendu ona distortsionatzen dira, politika publikoen eraginkortasuna murrizten da eta zama publikoei eusteko justizia- eta ekitate-printzipioei eraso egiten zaie; horrez gain, defizit publikoa sortzen laguntzen da.

 

Hori dela eta, zerga-iruzurra guztion arazo moduan hartu behar da, ez bakarrik zerga-kudeaketaz arduratzen diren organoen arazo moduan; izan ere, kaltetuak guztiok gara eta ondorioak gizarte osoak jasaten ditu. Solidaritaterik ez dutenek eta iruzurgileek arauak zintzo betetzen dituzten herritar gehienei eraso egiten diete, eta horien zerga-ahaleginaz aprobetxatzen dira. Hori dela eta, hitzarmen honen bidez, bi administrazioek elkarrekiko lankidetza indartzearen aldeko interesa adierazi dute.

Zerga-betebeharrak borondatez betetzeari dagokionez, honakoa jaso da sinatutako akordioan:

- Nazioko lurralde osoan eragiketak egiten dituzten zergadunen aitorpenak aurkezteko erregistro elektroniko bakarra (batez ere enpresak), horien betebehar formalak murrizteko.

Ekimen hori Zerga Agentziak jaso zuen 2009an eratutako Enpresa Handien Zerga Foroak esanbidez proposatuta. Foro horrek enpresen eta zerga-administrazioaren artean harreman kooperatiboen eta elkarrekiko konfiantzaren esparrua sustatzen du. Lantalde batek erregistro elektroniko bakarra ezarriko du eta lehenengo fasean BEZ aitorpenetarako ezarriko da. Hori dela eta, 2012ko uztaileko autolikidazioetarako prest egon behar du.

- Eragiketa lotuak baloratzeko lankidetza, aurretiazko balorazio-akordioak sustatuz eta eragiketa lotu horietan aitortutako balio-zuzenketen ondorioz sortutako ezarpen bikoitzeko kasu posibleak ezabatuz.

Iruzurraren aurkako borrokaren arloko lankidetza indartzeari dagokionez, hitzarmenean hurrengoa ezarri da:

- Zerga-informazioa modu elektronikoan eta berehala trukatzea eta bi organismoen datu-baseetara sarbide zuzena izatea. Gaur egun, Estatuko Zerga Agentziaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren arteko informazio-trukeak aldian-aldian egiten dira; hala ere, abusuzko zerga-planifikazio konplexuak sistema estandarizatu bizkorrago eta bat-batekoagoak eskatzen ditu. Bi administrazioen artean adostutako informazio-trukerako sistema berriak datu-baseen izaera erreserbatua izango du, eta zergak modu eraginkorrean aplikatzeko erabiliko da.

- Egoitza fiskala egiaztatzeko kasuetan lankidetza bizkortuko da, zerga-betebeharpekoen benetako egoitza egiaztatzeko beharrezko informazioa eta frogak biltzeko.

- Enpresen zerga-kontrola indartzea eragiketen bolumenari dagokionez.

- Elkarrekiko administrazio-laguntza arlo fiskalean eta nazioarteko hitzarmenetatik eta Europar Batasuneko arauditik eratorritako lankidetza informazioa trukatzeko.

- Bilketa exekutiboaren arloko lankidetza elkarrekiko asistentzian aurrera egiteko zerga-zorrak kobratze aldera.

Amaitzeko, bi administrazioek konpromisoa hartu dute epe laburrean Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko kideak izendatzeko.

 

Lantaldeak hitzarmenaren xehetasun teknikoak zehaztu ditu. Estatuko Zerga Agentziaren aldetik, hurrengo hauek osatu dute: Juan Manuel López Carbajo zuzendari nagusia; Elena Guerrero Martínez Planifikaziorako eta Harreman Instituzionaletarako Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Pérez Ramón Zerga Agentziaren Nafarroako ordezkari berezia; eta Isabel Ayo Benítez teknikaria. Foru Ogasunaren aldetik: José Ignacio Pérez de Albéniz zuzendari-kudeatzailea; Idoia Nieves Nuin Zerga Kontrolerako zuzendaria; José Javier Zabaleta Zúñiga Arau Garapenerako eta Fiskalitaterako Zerbitzuko zuzendaria; eta José Luis Azárate Sanz Zerga Informaziorako Sistemen zerbitzuko zuzendaria.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa