(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak pabiloia ireki du Estatu Batuetan egiten den energia eolikoaren azoka handienean
asteazkena, 2011.eko maiatzak 25


Foru Erkidegoak 15 enpresatako ordezkariak izan ditu eta estatuko ordezkaritzarik handiena izan da


Nafarroako ordezkariak Windpower azokan

Nafarroako ordezkariak Windpower azokan ( irudia handitu )

Nafarroak pabiloia ireki du Windpower azokan. Azoka hori energia eolikoaren industrian munduan egiten den topaketa profesionalik garrantzitsuena da eta aste honetan Kaliforniako Anaheim (Estatu Batuak) hirian da.

Nafarroako ordezkaritza 15 enpresak osatzen dute eta Begoña Urien Nafarroako Gobernuko jarduneko Enpresen alorreko zuzendari nagusia da buru. Topaketara joan da Carlos López Foru Gobernuko Merkataritza Zerbituko zuzendariarekin eta Luisa Balanza Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako teknikari ordezkaria denarekin.

Estatuko 25 enpresak osatzen dute Windpower azokako Espainiako pabiloia eta Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutuaren laguntza du. Nafarroako 15 enpresekin batera, Gipuzkoako lau, Bartzelonako bi, Madrilgo bi, Bizkaiko bat eta Burgoseko bat joan dira topaketara. Nafarroako Gobernuak, Foru Erkidegoko energia berriztagarrien alorrean duen garapen maila izanik, bere stand propioa du ahalik enpresa gehien hartzeko, baina betiere Espainia markari lotura.

Nafarroako Gobernuak, Sodena sozietate publikoaren bidez, eta Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberak koordinatu eta finantzatu dute Nafarroa Windpower azokan egon ahal izatea.  Hauek dira topaketan parte hartzen ari diren energia eolikoaren sektoreko Nafarroako enpresak: Endaki 2 (Lekunberrin du egoitza), Fluitecnik (Orkoien), Frenos Iruña (Barbatain), IED Greenpower (Aizoain), Industrial Barranquesa (Lakuntza), Industrias Laneko (Uharte Arakil), Leadernet Computer (Orikain), M. Torres Olvega Industrial (Berriobeiti), Proyectos Integrales y Logisticos (San Adrián), Sumelec Navarra (Noain) eta TSF (Arazuri). Nafarroan egoitza duten estatuko beste lau enpresa handi ere han dira: Acciona, Gamesa, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) eta Ingeteam.

Windpower azoka energia eolikoaren industriako munduko azokarik handiena da. The Windpower Conference and Exhibition AWEA (American Wind Energy Association) erakundeak antolatzen du eta munduan dauden energia eolikoaren inguruko enpresa nagusiak elkartzen dira bertan. Lanbide arteko topaketa da eta, han, enpresek haien esperientziak eta erronkak azaltzen dituzte energia berriztagarrien etorkizunerako irtenbide berriak lortzeko. Energia eolikoaren industriako 20.000 profesional, aditu, lider eta ikerlari baino gehiago izaten dira azokan eta 27.000 metro koadroko azaleran 1.000 erakusketari baino gehiago egoten dira. 

Lan topaketa

Azokan horretan Nafarroaren parte hartzeari esker, lan topaketa burutu ahal izan da; horri esker, enpresek eskaintzen dituzten produktuak aurkeztu, Ipar Amerikako merkatuaren ezaugarriak eta aukerak zeintzuk diren jakin eta merkataritzako lehen kontaktuak ezarriko dira. Begoña Urienek Foru Erkidegoko energia berriztagarrien garapena, batez ere energia eolikoaren inguruan, azaltzeko hitzaldia eman zuen. Mintzaldian, Urienek 2020rako Nafarroako III. Energia Planaren helburu nagusiak zeintzuk diren azaldu zuen, baita jendeak energia minieolikoa, ibilgailu elektrikoak eta sare adimenduak bultzatzeak eta energia behar den tokietan sortzeak ekarri dituen azken aurrerapenen xehetasunak eman ere.

Nafarroako Gobernuko Enpresaren alorreko zuzendari nagusiak azpimarratu zuen Nafarroako ehun bat enpresa energia garbiekin loturiko zerbitzuak eskaintzeko gai direla eta Nafarroak nazioarteko merkatuetan lehiatzeko prest dagoen sektore emankorra duela, hori guztia, dagoeneko Estatu Batuetan dauden Nafarroako enpresa handien bidea jarraituz.

Windpower azoka ibiltaria da eta Estatu Batuetako hainbat hiritan egiten da. 2010ean Dallasen izan zen eta 2009an Chicagon. Aurreko urteko azokan 23.000 bisitari baino gehiago izan ziren eta 22 herrialdetako 1.393 erakusketarik hartu zuten parte.

Aurten Kalifornia aukeratu dute energia eolikoaren inguruko proiektu nagusiak garatzen lehen estatua izan zelako eta gainerako estatuentzako jarraibidea izan delako beti. 2000. urtera arte, Kalifornian, gainerako estatu guztiek batera baino energia eoliko gehiago erabili zuten. Duela gutxi, energia berriztagarrien inguruko arau berri bat onetsi dute estatu horretan; arau horri jarraiki, sektoreko enpresek, 2020rako, elektrizitatearen % 33 karbono emisio baxuko iturrietatik sortzeko behar diren prozesuak burutu beharko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa