(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdi Agentziak Psikologoen Elkargoarekin duen hitzarmena berritu du asteazkena, 2011.eko maiatzak 25


Hitzarmenaren xedea, 5.000 euroko diru-laguntza emateaz gain, larrialdi egoeretan arreta geroz eta espezializatuagoa bermatzea da


David Sáinz eta Jesús Ramón Loitegui Psikologoen Elkargoko dekanoa, hitzarmena sinatzen

David Sáinz eta Jesús Ramón Loitegui Psikologoen Elkargoko dekanoa, hitzarmena sinatzen ( irudia handitu )

Nafarroako Larrialdi Agentziak Psikologoen Elkargo Ofizialarekin duen urteko hitzarmena berritu du istripu, hondamendi eta larrialdi garrantzitsuetako biktimei eta senideei babesa eta laguntza psikologikoa emateko. Horren xedea arrisku egoeretan geroz eta erantzun espezializatuagoa eskaintzea da.

Hitzarmena David Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzaileak eta Jesús Ramón Loitegui Nafarroako Psikologoen Elkargoko batzordeko dekanoak sinatu dute. Horren bidez, jarraipena emango zaio 2003tik (Foru Gobernuak orduan izenpetu zuen lehen aldiz halako hitzarmena bat) batera egin den lan-ildoari.

Gaur egun, Psikologoen Elkargo Ofizialak istripu batean eman daitezkeen beharrizan psikosozialei erantzuteko gai diren psikologo profesionalak eta adituak behar dituzten larrialdietako edozein ekintzatan parte hartzeko material eta langileak dauzka.  Zehazki, kasu horietan jarduteko prest dauden 40 profesional eta elkargokide dira.

Larrialdi egoera batean lankidetzan aritzen direnak bolondresak dira eta besteen onerako ekintzak burutzen dituzte; halere, Nafarroako Gobernuak talde horiei diru-laguntzak ematen dizkie jarduera jakin batean behar diren bitartekoak erabiltzeak sortzen dituen gastuak ordaintzeko. Gainera, 5.000 euroko diru-laguntza zuzena baimendu dute eta Psikologoen Elkargoari emango zaio gastu arruntak ordaintzeko. Diru kopurua aurtengo 2011 urtean irabazi asmorik gabeko hitzarmen eta programetarako onetsi diren partiden kontura emango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa