(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak ozono mailak zaintzeko udako kanpaina hasi du osteguna, 2011.eko maiatzak 26


Herritarrek telefono mugikorrean mezuak jaso ditzaketen arrisku mailak gainditzen direnean, 012 Infonavarra telefono-zenbakian eskatuz gero


Ozonoa kontrolatzeko estazioa Iruñeko Gurutze Plazan.

Ozonoa kontrolatzeko estazioa Iruñeko Gurutze Plazan. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ozono troposferikoaren mailak kontrolatzeko kanpaina hasi du. Gas narritagarri hori eguzki-erradiazioak eta tenperatura handiek intentsifikatutako erreakzio kimikoengatik sortzen da. Agente kutsatzailea da, lurrazaletik hurbil egoten da eta arnasketa arazoak eragin ditzake arrisku-taldeetan (haurrak, adinekoak eta gaixo kronikoak), maila jakin bat gainditzen denean.

Airearen kalitatea hobetzeko 102/2011 Errege Dekretuak herritarrei ozono troposferikoaren mailei buruzko informazioa emateko neurriak abian jartzea eskatu zuen. Nafarroan, zainketa-kanpaina maiatzetik irailera jartzen da abian, sasoi horretan tenperaturek gora egiten dute eta. Herritarrek telefono mugikorretan mezuak jaso ditzakete arrisku-mugak gainditzen direnean. Horretarako, 012 Infonavarra telefono-zenbakira deitu behar dute.

Nafarroan, neurketak Funesen, Arguedases, Tuteran, Zangozan, Altsasun eta Iruñean (Iturrama, Errotxapea eta II. Zabalgunea/Gurutze Plaza auzoetan) kokatutako 8 estazio finkoren sarearen bidez egiten dira. Horrez gain, neurketa estazio mugikorra egoten da, iaz Lesakan kokatua. Ozono troposferikoaz gain, estazio horietan beste lau kutsatzaile ebaluatzen dira (sufre dioxidoa, karbono monoxidoa, nitrogeno dioxidoa eta suspentsioko partikulak).

Airearen kalitatea neurtzeko sarearen analisiak benetako denboran kontsultatu daitezke.

Ozono troposferikoaren neurketan bi gainditze maila daude. Informazioa ematen da gas horrek airearen metro kubiko bakoitzeko 180 mikrogramo (gramo milioirena) gainditzen dituenean. Orduan gomendatzen da arnasketa arazoak dituztenek, adinekoek eta haurrek aire zabalean ez dutela ahalegin fisikorik egin behar egunaren ordu batzuetan (12:00etatik 18:00etara). Alerta dago ozonoa metro kubiko bakoitzeko 240 mikrogramora iristen denean; maila horretan, gomendio horiek herritar guztiengana hedatzen dira.

2010eko udan ez zen oharren sistema aktibatu, ozono troposferikoaren maila ez zelako informazioa emateko mailara eta alerta mailara heldu. Mailarik handiena ekainean egon zen Funesen, metro kubiko bakoitzeko 167 mikrogramo erregistratu baitziren.

2012rako helburuak

102/2011 Errege Dekretuaren helburua gizakien osasuna babestea da. Xede horretarako, 2012an ozono troposferikoaren eguneroko mailak ez ditu gainditu behar metro kubiko bakoitzeko 120 mikrogramoak urtean 25 egunetan baino gehiagotan, 3 urteko tartean. Modu horretan, 2012. urtearen amaieran balio objektibo hori bete den ebaluatuko da lehenengoz, 2010, 2011 eta 2012ko datuak erabiliz.

Nafarroan 2008-2010 hirurtekoan lortutako datuak kontuan hartuta, 2012an gizakien osasuna zaintzeko ezarritako helburua Nafarroako lau inguruetako hirutan lortuko litzateke: Mendialdean, Iruñerrian eta Erdialdean. Aldi berean, Nafarroako Erriberako estazioetan metro kubiko bakoitzeko 120 mikrogramo gainditu ziren batez beste 26 egunetan Arguedasen, 32 egunetan Funesen eta 27 egunetan Tuteran. Hori dela eta, ez litzateke lortuko 2012rako ezarritako helburua.

Ozonoaren balio handiagoak agertzea udan izaten diren tenperaturen ondorioa da. Egoera hori Europa hegoalde osoan gertatzen da. Europan, neurketa estazioen ehuneko 84k ez dute betetzen metro kubiko bakoitzeko 120 mikrogramoen helburua. Espainian, Nafarroako Erriberaren latitude berean edo hegoalderago kokatutako neurketa estazio ia guztietan ozono troposferikoaren maila handiak erregistratzen dira.

Ministroen Kontseiluak 2007an onetsitako Isurketak Murrizteko II. Plan Nazionalak hurrengo hauek eragindako kutsadura murrizteko plana jarri du abian: amoniakoa (NH3), nitrogeno oxidoa (NOx), konposatu organiko lurrunkorrak (COV) eta sufre dioxidoa (SO2). Konposatu kimiko horiek dira ozono troposferikoa sortzearen eragile nagusiak, tenperaturari eta eguzki-erradiazioari lotutako baldintza jakin batzuk daudenean. Programaren helburua kutsatzaile horien isurketa murriztea da, ozono troposferikoari dagokionez 2012rako ezarritako helburuak erdiesteko. Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruaren Ministerioa autonomia-erkidegoekin lankidetzan ari da Airearen Kalitatea Hobetzeko Plan Nazionala egiteko. Plan horretan, kutsatzaile batzuei buruzko neurriak gehitu dira, besteak beste, ozono troposferikoari lotutakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa