(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barne Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak terrorismoaren aukako koordinazioa indartu dute osteguna, 2011.eko maiatzak 26


Pérez Rubalcabak eta Caballerok Terrorismoaren Aurrean Babesteko Plana garatzeko protokoloa izenpetu dute, Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Kataluniarekin elkarlanean


Alfredo Pérez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroak eta Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko jarduneko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak lankidetza protokoloa sinatu dute gaur Terrorismoaren Aurrean Babesteko eta Prebentziorako Planeko neurriak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Kataluniarekin elkarlanean.

Protokoloa Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eta Felip Puig Kataluniako Generalitateko barne kontseilariak ere sinatu dute. Akordioa dela bide, terrorismoaren aurkako borrokan Barne Ministerioaren eta segurtasunaren alorrean eskumenak dituzten erkidegoen arteko lankidetza indartuko da; informazioa trukatu eta guztien segurtasun neurriak bultzatuko dituzte.

Caballero presidenteordea pozik azaldu da Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Kataluniarekin partekatu den protokoloa sinatzearekin. Azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuaren ustez, "segurtasunaren alorrean, horretan eskumenak dituzten administrazio publikoen arteko jardun koordinatuan ezin da desadostasunik eman, ezta kasuan kasuko polizia taldeen egitekoak burutzean ere, autonomia erkidegook Estatua osatzen dugulako eta Estatuko arazoekin eta herritarren ongizate eta segurtasunarekin konpromisoa hartu behar dugulako".

"Zalantzarik gabe, herritarrei segurtasun maila gorena bermatzeko orduan ez dago alderik agintarien erantzukizuna beste esparru batekoa denean edo, are gutxiago, ideia politikoak bestelakoak direnean. Estatuko herritarrek gogoan dituzte duela gutxira arteko gure historia osatu duten zorigaiztoko gertaera terroristak eta, gaur egun, beste herrialde batzuetako terrorismoaren errealitateaz ere kontziente dira; herrialde horietako batzuk gugandik gertu daude gainera.   Horregatik, estatuko gizarteak ez luke inoiz onartu edo justifikatuko, arrisku hori prebenitzeko orduan, haien segurtasuna bermatu behar duten administrazioetako arduradunen artean denek adostutako jarduera bateraturik ez egotea".

Caballero presidenteordeak nabarmendu duenez, protokoloaren xedea lehenagotik burutzen ari diren "informatzeko lankidetza eta koordinazio eraginkorra herritarrei idatziz erakustea da", eta akordioaren bidez berretsi egingo da. Protokoloaren hitzaurrea ere aipatu du, eta, han, Barne Ministerioaren iritziz, "terrorismoaren aurrean babesteko eta prebentziorako sistema eraginkorra izango da, baldin eta sistema hori garatzen dutenek alerta eta arrisku maila ezartzeko mekanismo bera izan eta informazioa etengabe trukatzen badute".

Partekatutako informazioa, segurtasun neurri bateratuak

Akordioaren helburu nagusia estatu osoan Terrorismoaren Aurrean Babesteko eta Prebentziorako Planean jasotako neurriak koordinatu eta bateratzea da. Plana 2005eko martxoaren 31n onetsi zuen Aginte Bateraturako Gobernu Batzordeak (CEMU) eta 2009ko uztailaren 2an eguneratu Segurtasun Estatu Idazkaritzak nazioarteko estandarretara egokitzeko.

Protokoloa sinatuta, autonomia erkidegoetako gobernuek, dituzten eskumenak baliatuz, Terrorismoaren Aurrean Babesteko eta Prebentziorako Planean jasotako maila bakoitzari dagozkion segurtasun neurriak aplikatuko dituztela adostu dute, Barne Ministerioak aktibatzen dituenean.

Horretarako, Barne Ministerioak, Segurtasun Estatuko Idazkaritzaren bidez, hitzarmena sinatu duten Barne Departamentuekin Terrorismoaren Aurrean Babesteko eta Prebentziorako Planean jasotako arrisku mailetan ematen diren aldaketen inguruko informazioa etengabe trukatzeko mekanismoa ezarriko du. 

Mehatxu mailak

Planak aktibatzeko lau maila ezartzen ditu, eta mehatxu terroristen mailekin bat datoz (ertaina, atentatu terrorista gertatzeko arriskua, 1. maila; altua, atentatu terrorista gertatzeko aukera, 2. maila; oso altua, atentatu terrorista gertatzeko aukera handia, 3. maila; muturrekoa, atentatu terrorista gertu egoteko arriskua, 4. maila). Gainera, maila horietako bakoitzak bi intentsitate maila ditu (altua edo baxua), aurreikusi diren neurriak erabat edo neurri batean burutu daitezen. Segurtasun Estatuko idazkaria arduratuko da maila horietako bakoitza aktibatzeaz; intentsitatea, aldiz, Poliziako eta Guardia Zibileko zuzendari nagusiak ezarriko dute informazio operatiboaren arabera.

Mailek mehatxuaren araberako zaintza zein prebentzio eta disuasio jarduerak ezartzen dituzte eta segurtasun pribatuko zerbitzuekin (1. maila) eta indar armatuekin izan beharreko lankidetza jasotzen dute. Horiei 3. mailan esku-hartzeko ohartaraziko zaie eta burutu behar duten lankidetza 4. mailan ezartzen da. Muturreko mailan (4), Laguntzarako Polizia Taldea ere aktibatuko da eraso terrorista handiak gertatzen direnean; azken hori 2005ean eratu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa