Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ostalaritzaren sektorearen trebakuntza, Nafarroako gastronomia sustatzeko ekitaldien antolaketa eta jarduera gastronomikoen merkaturatzea jasotzen ditu planak
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteari 450.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du 2011n Nafarroako gastronomia sustatzeko plana burutzeko.
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteari 450.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du 2011n Nafarroako gastronomia sustatzeko plana burutzeko.
Planak lotura estua du Foru Gobernuaren Marketin Turistikoaren Plan Integralarekin, eta gastronomia orokorra, jatetxeak eta tabernak sustatzeko ekintzen hainbat programa zehazten ditu, baita online zabaltzeko eta marketina egiteko lanak, prentsako programa espezifikoak eta Nafarroa osoko ekitaldi eta jarduera gastronomikoen hedapena ere.
Programak hiru ardatz ditu oinarri jarduteko orduan: ostalaritzaren sektorearen trebakuntza (trebakuntza jardunaldiak edo tailerrak); Londresen, Erroman, Frantzian, Bartzelonan eta Madrilen Nafarroako gastronomia sustatzeko ekitaldiak antolatzea, eta honako jarduera gastronomikoak hedatu, sustatu eta merkaturatzea: prentsako programa bat hedapen lanak egiteko, prentsa agentzia bat kontratatzea, famtripak egitea, marketina online burutzea, bereziki eskaintza turistikoa eta gastronomikoa gizarte-sareetan eta Interneten zabalduz, material grafikoa argitaratzea, edo Nafarroako gastronomiaren agenda egitea.
Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearen asmoa Nafarroako turistak eta txangozaleak erakartzea eta Foru Erkidegoa gastronomiaren helburu turistiko bihurtzea da, bai estatuan bai nazioartean. Elkarte hori eta Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH) ostalaritzaren sektoreko erakunde bakarrak dira eta Foru Erkidego osoan eta ostalaritzako hainbat establezimendu motaren inguruan aritzen dira. ANAPEH elkarteak plana babestu du, eta plana burutzen ere elkarlanean ari da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen