(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Estatuarekin itundutako aldaketa formalak onetsi ditu, irakasleentzako 132 lanposturen lan-eskaintza publiko partziala mantentzeko astelehena, 2011.eko maiatzak 30


Aldaketa horien eraginez ez dira eskainitako lanpostuak gutxituko eta abian den hautaketa-prozesuan ere ez du inolako eraginik izango


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan,

irakasleentzako 132 lanposturen lan-eskaintza publiko partzialaren inguruan Estatuko Administrazio Orokorrarekin adostutako aldaketa teknikoak onetsi ditu. Deialdian gehitutako aldaketen eraginez ez dira eskainitako lanpostuak edo espezialitateak gutxituko eta abian den hautaketa-prozesuan ere ez du inolako eraginik izango. Lan-eskaintza publikoan 1.400 hautagai inguruk izena eman dute eta azterketa ekainean izatea aurreikusi da.

Foru Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrarekin maiatzaren 18an lortutako akordioa dela bide, Estatuko Administrazioak deialdiaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzien errekurtsoa bertan behera utziko da. Izan ere, errekurtsoan ezarritakoaren aurrez aurre, frogatuta geratu da Nafarroako Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako birjarpen-tasaren (jubilazioak) %30eko muga betetzen duela.

Akordioaren arabera zenbait aldaketa formal egingo dira, baina 132 lanpostuei eta jatorrizko hautaketa-prozesuaren baldintzei eutsiko zaie. Zehatz esanda, lanpostu-eskaintza honetako plaza batzuen bidez, aldi baterako enplegua sendotuko da, Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu-araubidearen berezitasuna eta izaera orokorrarekin emandako oinarrizko araudia Foru Komunitatera egokitzeko beharra kontuan hartuta.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa