(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Ilundaingo (Aranguren) adingabeen zentroa kudeatzeko kontratua baimendu du astelehena, 2011.eko maiatzak 30


Zentroan neurri judizialak betetzeko 20 plaza daude, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Familia, Haurtzaro eta Kontsumo zuzendari nagusiari baimena eman dio Ilundaingo (Aranguren) zentroa kudeatzeko laguntza-kontratua egiteko. Hain zuzen ere, zentro horretan adingabe arau-hausleek barneratze motako neurri judizialak betetzen dituzte.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Familia, Haurtzaro eta Kontsumo zuzendari nagusiari baimena eman dio Ilundaingo (Aranguren) zentroa kudeatzeko laguntza-kontratua egiteko. Hain zuzen ere, zentro horretan adingabe arau-hausleek barneratze motako neurri judizialak betetzen dituzte.

Kontratuaren zenbatekoa 3.041.977 eurokoa da eta indarraldia 2011ko ekainaren 1etik, edo kontratua egiten den hurrengo egunetik, zenbatzen hasita 2012ko azaroaren 30era izango da.

Ilundaingo (Aranguren) adingabeen barneratze zentro berriak 20 plaza ditu, aurrekoaren bikoitza, eta Ilundain-Haritz Berri Fundazioak kudeatzen du. Instalazioak Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak inauguratu zituen joan den otsailaren 2an, Nafarroako agintari judizialak eta asistentzia-agintariak aurrean zirela.

Zentroa Adingabeen Zigor Erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak arautzen du, eta 14 eta 18 urte bitarteko adingabeek neurri judizialak betetzeko diseinatuta dago. Neurri horiek mota honetakoak izan daitezke: araubide itxia, araubide erdi-irekia, zentrotik kanpo hezkuntza, lan edo aisia jarduerak eginda; araubide irekia (zentroa egoitza soila da eta gazteak lan- edo hezkuntza-bizitza normalizatua egiten du), eta asteburuko jardueren araubidea.

 

Zentroaren egituran hiru eraikin daude: batak izaera administratiboa eta zerbitzuena du. Hiru solairu dira, eta hurrengo hauek biltzen dituzte: prestakuntza-gela, ostalaritza-tailerra, ikuztegia, zerbitzu orokorra, 4 bisita-gela, bis a bis gela, kafetegia eta sukaldea, administrazioa, liburutegia eta bilera-gela, baita sarrera nagusia eta harrera ere; bigarren eraikinean tailerrak, prestakuntza-gelak eta informatika-gelak daude, baita hurrengo hauek ere: gimnasioa eta aldagelak, jantokiak, egongela, jolas-gela, gelak tutoretzetarako eta logelak egoiliarrentzat eta hezitzaileentzat; amaitzeko, beste eraikin bat segurtasunekoa da, eta barneratuentzako gelak, sukaldea, egongela, jolas-gela eta tutoretza-gela ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa