(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planak 1.571,9 milioi euro inbertitu ditu 2008ko apiriletik astelehena, 2011.eko maiatzak 30


2011ko lehen hiruhilekoan 3.030 enplegu sortu edo sendotu dira eta aurreikusitako proiektuen %97 abian edo amaituta daude


Transcripción textual del video

Nafarroa 2012 Planean 1.571,9 millioi euroko inbertsioa egin da 2008ko apirilean abian jarri zenetik, hau da, 2011ko lehen hiruhilekora arte aurreikusitako inbertsioaren %83 eta lehenetasunezko jardunetarako erreserbatutako kopuru osoaren %58. Hala ondorioztatzen da Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsi duen hamaikagarran Jarraipen Txostenetik.

Mendekotasuna Artatzeko Zentroa Sarrigurenen, Nafarroa 2012 Planaren barruan amaitutako lan bat. ( irudia handitu )

Nafarroa 2012 Planean 1.571,9 millioi euroko inbertsioa egin da 2008ko apirilean abian jarri zenetik, hau da, 2011ko lehen hiruhilekora arte aurreikusitako inbertsioaren %83 eta lehenetasunezko jardunetarako erreserbatutako kopuru osoaren %58. Hala ondorioztatzen da Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsi duen hamaikagarren Jarraipen Txostenetik.

Txostena 2011ko martxoaren 31n eguneratuta dago. Horren arabera, hiruhilekoan 3.030 lanpostu sortu edo sendotu dira, eta aldi honetan 78,8 milioi euroko inbertsio partziala egin da. Sortutako enplegu gehienak nekazaritzako elikagaien esparruari eta sail ureztatuei dagozkie -1.323 guztira-; jarraian errepide-sareari lotutako enpleguak -628-, eta ospitale- eta laguntza-zentroei lotutakoak aipatu behar dira -372-.

Gauzatutako proiektuei dagokienez, Nafarroa 2012 Planera bildutako lehentasunezko 93 jardunetatik 90 abian edo amaituta daude, hau da, kopuru osoaren %97. Jarraipen-txostenaren arabera, 2011ko lehen hiruhilekoan lehentasunezko jardunetatik bi amaituta daude eta funtzionatzen ari dira, zehatz esanda, Las Hayas mendekotasuna artatzeko zentroa, Sarrigurenen, eta Orreagako erromesen aterpea. Modu horretan, 16 proiektu amaituta eta 74 abian daude. Azken horietatik 61etan inbertsioa egin da eta 13 proiektutan aurretiazko jardunak garatu dira baina oraindik ez da gasturik egin (lursailen antolamendua, udalez gaindiko planak onestea, lanen lizentzia, obraren esleipena, etab.)

Arloen arabera, aurtengo martxoaren 31ra arte, pilatutako inbertsioak honela banatu dira: zuzkidurak mendekoentzat eta adingabeentzat, 29 milioi euro; ospitale- eta laguntza-zentroak, 52,9 milioi euro; hezkuntza-proiektuak, 70,3 milioi euro; teknologiako eta ikerketa aplikatuko zentroak, 73 milioi euro; kultura eta aisia, 102 milioi euro; historia- eta arte-ondarea berreskuratzea, 30,4 milioi euro; eraikin administratiboak, 35,7 milioi euro; etxebizitza, 202,2 milioi euro; industria-poligonoak, 20,2 milioi euro; ingurumena eta lurraldearen antolamendua, 17,3 milioi euro; nekazaritzako elikagaien industria eta sail ureztatuak, 457,5 milioi euro; errepide-sarea, 399,8 milioi euro.

2008-2012 lan-aurreikuspena gaurkotuta

Gogoan izan behar da Nafarroa 2012 Planaren hamargarren Jarraipen Txostenean (2010eko abenduaren 31n itxi zen) 2008-2012 aldiko obren planifikazioa gaurkotu zela, ekimen batzuk abian jartzeko atzerapenak egon ziren eta. Planean aurreikusitako 3.559,7 milioi euroetatik, 840,3 milioi planaren indarraldia amaitzen denean gauzatuko dira, hau da, 2012tik aurrera. Jardun horien gaineko erantzukizun nagusia Estatuarena da (horrek azaltzen du gaurkotzearen %85).

Modu horretan, Abiadura Handiko Trenari lotutako proiektuen atzerapena dela bide, 2012ra arte 212,2 milioi euro soilik gauzatu daitezke, Nafarroa 2012 Planaren jatorrizko dokumentuan aurreikusitako 831,2 milioietatik. Trena abian jartzeko dagoen atzerapenak birprogramazioaren %74 azaltzen du. Bestalde, Nafarroako Ubidean aurreikusitako 381,3 milioi euroetatik 2008-2012 aldian 289,1 gauzatuko dira (Plana gaurkotzearen %11 azaltzen du).

Gainerako planaren gaurkotzearen %15 Nafarroako Gobernuaren gehiengo erantzukizuna duten lanei dagokio (etxebizitza babestuen sustapena, segurtasunaren hiria, industria-poligonoak, proiektuak aldi baterako edo behin betiko bertan behera uztea eta atzerapenak beste jardun batzuetan). Zifra horiek egunean jarrita, hamaikagarren txostenaren arabera, aurreikusitako inbertsioen gauzatze maila %58koa da, hau da, data horretarako bete behar zen kopuruaren %83. 2011. urterako, Nafarroa 2012 Planean 720 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi da.

Nafarroa 2012 Planaren jarraipena

Nafarroa 2012 Plana 2008an onetsi zen, Nafarroako Gobernuaren urte horretako apirilaren 21eko akordioa dela bide. Dokumentuaren arabera inbertsioak egingo dira zuzkiduretan eta azpiegitura publikoetan, 4.508 milioi euro guztira. Lehentasunezko jardun batzuk biltzen dira, 3.559,7 milioi euroren truke. Jarraian, planeko lehentasunezko jardunen erantzuleak izendatu ziren. Horren emaitza moduan, 2008ko ekainean lehentasunezko jardunen planifikaziorako eta jarrraipenerako dokumentua onetsi zen, jardun horien arduradunek egindako proposamenak oinarri hartuta. Dokumentu hori hiru hilerik behin gaurkotzen da.

Planaren jarraipen-txostenak Nafarroako Gobernuak abian duen Krisiaren aurkako Planaren web orrian kontsultatu daitezke, www.plananticrisis.navarra.es. Helbide horretan, Nafarroa 2012 Planerako lotura zuzena dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa