(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Faustino Menéndez Pidal Vianako Printzea saridunak “Nafarroako zigiluak” gaiari buruzko hitzaldia emango du asteazkenean Iruñean asteartea, 2011.eko maiatzak 31


Hitzaldia doakoa da eta Nafarroako Artxibo Nagusian izango da 19:30ean


Faustino Menéndez Pidal 2011ko Kulturaren Vianako Printzea sariduna.

Faustino Menéndez Pidal 2011ko Kulturaren Vianako Printzea saridunak, asteazken honetan, ekainak 1, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean (Dos de Mayo z/g, Iruñea), "Nafarroako zigiluak" izeneko doako hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldian Erdi Aroko zigiluak aztertuko ditu, Nafarroak horietan aberastasun ikaragarria du eta. Ondare horri esker, Nafarroan zigilu horiek nolakoak izan ziren eta nola erabili ziren jakiteaz gain, iragana hobeto ezagutu daiteke.

Faustino Menéndez Pidal de Navascués Zaragozan jaio zen 1924an, eta Historiaren Errege Akademiako kide osoa da, eta zenbait urtez, Nazioarteko Heraldika Akademiako lehen lehendakariordea eta Genealogia eta Heraldikako Nazioarteko Konfederazioko lehendakaria izan zen; Heraldikaren eta Genealogiaren Madrilgo Errege Akademiako zuzendaria ere izan da eta ospe handia du ikerketa historikoen esparruan. Espainiako zientzia heraldiko modernoaren irudi nagusia da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa