(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola-umeentzako sariak banatuz eta zigarroen truke fruta emanez ospatu da Nafarroan 2011ko Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna 
 
asteartea, 2011.eko maiatzak 31


Nafarroako Gobernuak 500.000 euro inbertitu zituen, iaz, erretzeari uzteko tratamenduetan 


Gaztelu plazan frutaren ordez zigarroak trukatzeko jarri duten mahaia

Marisol Aranguren Osasun Publikoko zuzendaria (erdian) Iruñean Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna dela eta jarri duten informazio mahaian ( irudia handitu )

Osasun Sailak Nafarroako Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatu du, "No sigas ese tren ¡Desengánchate!" lemapean .

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, Osasun Sailak Iruñeko Gaztelu plazan informaziorako mahaiak jarri ditu gaur goizean. Mahai horietan fruta banatu dute zigarroen truke eta Nafarroako Gobernuak erretzeari uzteko eskaintzen dituen programei eta erretzeak dakartzan kalteen inguruko informazioa eman dute. Informazio gune horretan izan da Marisol Aranguren Osasun Publikoaren Institutuko zuzendaria.

Gainera, Nafarroako Medikuen Elkargoan "Carta abierta a un fumador" eta " Relatos breves en relación con el abandono del hábito tabáquico" kontakizunen lehiaketetako sariak banatu dira eguerdian. Ekitaldia Osasun Departamentuak eta Familiako Medikuntzaren eta Lehen Mailako Arretaren Nafarroako Elkarteak (SNaMFAP) sustatu dute eta, besteak beste, Marisol Aranguren Osasun Publikoko zuzendariak, Teresa Aranaz Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak eta Narciso Santana Tabakoari buruzko Foru Planaren koordinatzaileak hitz egin dute.

"Carta abierta a un fumador" eskolarteko zazpigarren lehiaketako lehen saria Irache Rincón Solanas Tuterako Benjamín BHIko ikasleak irabazi du "Querido papá" izenburuko kontakizunagatik. Bizikleta bat eta diploma lortu ditu. Bigarren saria Inmaculada Mibanzo Santo Tomás ikastetxeko ikasleak irabazi du "por tí, por mí, por todos" lanagatik, eta MP3 bat eskuratu du.

Kontakizunen laburren lehiaketan, aldiz, lehen saria Óscar Leceak irabazi du "Asesino en serie" kontakizunagatik. Saria 400 euro eta diploma izan dira. Horrez gain, accesit bana lortu dute Oiana Iriartek eta Pilar Arroyok, hurrenez hurren, "Sin Esperanza" eta "Una buena causa" kontakizunengatik.

Ekitaldi berean, Nafarroako Odontologoen Elkargoak tabakismoari buruzko kontu laburren lehiaketako sariak banatu ditu. Eskuko telefonoekin eta bideokamerekin grabatutako lanak lehiatu dira.

Lehenengo saria Iruñeko Santo Tomás ikastetxeko ikasleek lortu dute, "No lances tu moneda" bideoagatik. Javier Martins, David Burgui eta Jose Javier Sagastik egin dute. Bigarrena Tuterako Argia ikastolakoek irabazi dute "Azken keak. Ez erre" lanagatik. Santo Tomás ikastetxekoek irabazi dute hirugarren saria ere "Date un capricho" bideoagatik. Lana Saioa Gómez, Rubén Ortega eta Amaia Artázcozek egin dute.

Munduko heriotzen bigarren arrazoi nagusienetakoa da

Kerik gabeko nazioarteko eguna dela eta, osasun agintariek gogorarazi dute tabakoa bihotz-hodietako arrisku faktore larria dela eta BGBK (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa), haurren asma edo biriketako minbizia bezalako arnas eritasunak eragiten dituela.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, tabakoaren kontsumoa da munduko heriotzen bigarren arrazoia, hipertentsioaren atzetik, eta helduen artean % 10en heriotza eragiten du.  Aurten, bost milioi pertsona baino gehiago hilko dira bihotzekoen, garuneko hodietako istripuen, minbiziaren, biriketako gaitzen edo erretzearekin loturiko bestelako gaixotasunen ondorioz.

Nafarroako Gobernuak, Osasun Publikoaren Institutuaren bidez, erretzeari uzten laguntzeko programa bat eskaintzen du eta, horri esker, erretzaileek erretzeari uzteko tratamendua hartzeko aukera dute osasun zentroetan. Programa horrek hiru heziketa mota eskaintzen ditu: aholku laburrena, banakako heziketa eta taldeko heziketa, hainbat formatutan, bai laburrak bai trinkoak. Behar den kasuetan, laguntza farmakologikoa eta beste edozein botika ere ematen dira.

Gainera, programaren barruan, osasun langileentzako trebakuntza espezifikorako saioak ere eskaintzen dira. Hamar urtez mota horretako trebakuntza ematen aritu ondoren, Lehen Mailako Arretako Zuzendaritzarekin batera estrategia orokor bat abian jartzea erabaki zen, eta gaia osasun zentroetako erizaintzako langileentzako prebentzio baskularraren proiekturako trebakuntzan barne hartu zen. Proiektu horretan Ospitale Guneko Bihotzaren unitatea ere ari da lanean.

2010ean bi aldiz eman zuten "Prebentzio baskularrerako autozaintza: osasunerako heziketa eta komunitatearen esku-hartzea" ikastaroa (21 ordukoa) eta 2011eko lehen hiruhilekoan ziklo horretako beste lau ikastaro eman ziren. 17 zentrotan ari dira egiten prebentzio baskularraren proiektua eta horietan erretzeari uzten ere laguntzen dute; zehazki, leku hauetako zentroetan: Antsoain, Ermitagaña, Tafalla, Tutera mendebaldea, Atarrabia, Burlata, Azkoien, San Jorge, San Juan, Azpilagaña, Cascante, II. Zabalgunea, Milagrosa, Altsasu, Berriozar, Txantrea eta Arrotxapea.

Trebakuntza orokor hori trebakuntza espezifiko batek osatzen du, eta trebakuntza espezifikoko saioak erretzeari uzteko tratamendu farmakologikoak eguneratzeari buruzkoak dira.

Urtean 500.000 euroko gastu publikoa sortzen da tratamenduetan

Nafarroako Gobernuak erretzeari uzteko tratamenduetarako erabiltzen duen gastuak gora egin zuen iaz; 502.217 euro erabili ziren, aurreko ekitaldian baino % 10 gehiago. 6.886 euro erretzeari uzteko agindutako farmakoen zati bat ordaintzeko izan ziren.

Ordenagailu bidezko Bulego Medikoak (OMI) jasotako datuen arabera, lehen mailako arretaren sareak zenbatu dituen erretzaile berrien kopuruak behera egin du; 2004an 17.500 erretzaile izan ziren eta, iaz, 7.500. Halaber, osasun zentroetan laguntzarik jaso duten erretzaileen kopuruak gora egin du; duela zazpi urte 8.250 izan ziren eta iazko ekitaldian 10.300.

Tabakoa erretzen hastea prebenitzeko hainbat esku-hartze burutu dira Foru Erkidegoko ikastetxeetan, bai irakasleak trebatzeko bai ikasleentzako kanpainak ere.

Abenduaren 30eko 42/2010 Legea ateratzeak, hau da, tabakismoaren aurkako osasun-neurriak eta tabako produktuen salmenta, horniketa, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen 28/2005 Legea aldatu zuena ateratzeak alegia, osasun zentroak informatzeko eta pertsonak eta taldeak informatzeko eta aholkatzeko hainbat jarduera sortzea eragin du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa