(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2.048 abal eman dizkie empresa eta partikularrei azken bi urteetan NAFINCOren eskutik

asteazkena, 2011.eko ekainak 1


196,7 milioiko abalak dira, eta horri esker, 503,5 milioiko maileguak eman ahal izan dira


Transcripción textual del video

"Aval NAFINCO" programak enpresa, autonomo eta partikularrei emandako 2.000 abalak gainditu ditu jada kreditu eta maileguen jasotzea errazteko. Zehazki, 2009ko apiriletik 2011ko maiatzera programak 2.048 abal izan ditu. Guztira, onartutako abalak 196,7 milioi eurokoak izan dira, eta horri esker, 503,5 milioiko maileguak eman ahal izan dira.

Miranda presidenteordea eta erakundeko gerente Jose Maria Montes

Miranda presidenteordea eta erakundeko gerente Jose Maria Montes. ( irudia handitu )

"Aval NAFINCO" programak enpresa, autonomo eta partikularrei emandako 2.000 abalak gainditu ditu jada kreditu eta maileguen jasotzea errazteko. Zehazki, 2009ko apiriletik 2011ko maiatzera programak 2.048 abal izan ditu. Guztira, onartutako abalak 196,7 milioi eurokoak izan dira, eta horri esker, 503,5 milioiko maileguak eman ahal izan dira.

Datu horiek Ekonomia eta Ogasuneko bigarren presidenteorde eta jarduneko kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eman ditu prentsaurrekoan. Bertan "Aval NAFINCO" Programa gauzatzearen balantzeari buruzko informazioa eman da, 2009ko apiriletik indarrean dagoena. Kontseilaria NAFINCOren gerente José María Montes Ros-ekin batera azaldu da.

Miranda presidenteordeak azpimarratu du "Aval NAFINCO" plana "Espainian egin den abal publikoen programa handiena" izan dela, Nafarroako biztanleriak Estatu osoan duen pisua aintzat hartuta. Enpresa-sektorean "harrera ona" izan duen plan bat dela ziurtatu du, eta orain arte "arrisku txikia" izan duela, "ez ordaintze edo berankortasuneko arazorik" ez baita sortu. Nabarmendu duenez, falta den ekitaldirako abalak ematean esleitutako 100 milioi geratzen da oraindik , eta interesatuta dauden enpresa eta ekintzaileei diru hori erabiltzera animatu die.

Abalen programa gauzatzeko azken txostenaren arabera (2011ko maiatzaren 27an eguneratutako datuak aurkezten dituena), bi urtetan 2.048 operaziori abala eman zaie. Zehazki, 1.143 operazio enpresa ertain eta txikiei laguntzeko egin dira. Jarduera-ildo honetan emandako abala, guztira, 80.668.175 eurokoa da, eta horri esker, 211.559.141 euroko balioa duten kredituak eskuratu ahal izango dira.

Enpresa handiei zirkulatzailea emateko 40 operazio egin dira eta ildo horretan emandako abala 14.416.400 eurokoa izan da; horri esker, 33.725.600 euroko maileguak eskuratu ahal izango dira. Bestalde, mikrokreditu zirkulatzailearen jarduera-ildoan, autonomo, merkataritza-establezimenduak eta enpresa txikientzat direnak, 21 operazio egin dira eta guztira 112.047 euro banatu da eta, horri esker, 194.078 euroko kredituak eskuratu ahal izango dira.

Inbertsioei aurre egiteko abala emandako 426 enpresa

Bestalde, 426 enpresak inbertsioko abalak beren proiektuak gauzatzeko erabili dituzte. Nafarroako Gobernuak, NAFINCOren bitartez, jarduera-ildo horretarako 95.584.625 euro bideratu du eta, horri esker, 198.138.456 euroko maileguak eskuratu ahal izango dira.

Azkenik, 418 partikularrei abala eman zaie kreditu bat eskatzeko babes ofizialeko, tasatutako prezio eta prezio mugatuko etxebizitza libreak erosteko. 5.948.716 euroko abalak dira eta 59.895.555 euroko maileguak sustatu ditu. Ildo hori honako honetan datza: herritarrei emandako maileguaren % 10i abala ematea hipoteka-bermearekin babes ofizialeko etxebizitzak eta mugatutako prezio libreko etxebizitzak erosteko. Neurri honekin finantza-erakundeak etxebizitzaren tasazio-balioaren % 90 arteko hipoteka-maileguak ematea errazten da, ohiko % 80aren ordez.

Helburuaren araberako abalen banaketari dagokionez, inbertsiorako abalak abala emandako zenbateko guztiaren % 48,59 da. Aldiz, enpresa ertain eta txikiei zirkulatzailea emateko bideratutako operazioak % 41 da, eta enpresa handietan zirkulatzailea sartzeko % 7,33. Bestalde, babes ofizialeko etxebizitza eta mugatutako prezio libreko etxebizitza izaten laguntzeko abala % 3,02koa da. Mikrokreditu abala operazio-tipo bakoitzeko abal guztien % 0,06 da.

Finantza-erakundeen operazioen banaketari dagokionez, Caja Navarra nagusi da maileguetan (% 44,50); atzetik datoz Caja Rural (% 24,25), Popular (% 10,70), BBVA (% 5,48) eta Banco Santander (% 5,05). Gainerako % 10,02 Euskadiko Kutxa, Banco Sabadell,  Caja Madrid,  Bankinter, IberCaja, Caja Rioja, Banco Guipuzcoano, Kutxa eta La Caixak eman zuten

Aval NAFINCO emateko batezbesteko epea, bi egun

"AVAL NAFINCO" programa 2009ko apirilean abiarazi zen, urte hartan Nafarroako Gobernuak Navarra de Financiación y Control, SA (NAFINCO) erakunde publikoari baimena eman ondoren abalak emateko likidezia, enpresa-inbertsio eta etxebizitzaren sustapen-programarako gehienez ere 300 milioi eurotan.

2009ko martxoaren 10ean, Nafarroako Gobernua-NAFINCOk zortzi finantza-erakunderekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Gaur egun, 14 kutxa eta bankuk kreditu-ildoak gorde dituzte 751 milioi eurotan ondorengo jarduera-eremuetan:enpresen inbertsio eta birfinantzaketa; enpresa handi, ertian eta txikien zirkulatzailea; autonomo, merkataritza-establezimendu eta enpresa txikientzako mikrokreditua; eta babestutako nahiz prezio libre askeko etxebizitza erostea. "Aval NAFINCO" emateko batez besteko epea bi egunekoa da.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Balance programa "Aval NAFINCO"
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa