(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Funesen egingo dute Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXIII. ospakizuna 
asteazkena, 2011.eko ekainak 1


Jai giroko ekitaldien programa bat antolatu dute Foru Erkidegotik kanpo diren nafarren topaketarako


Transcripción textual del video

Datorren larunbatean, ekainak 4, Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXIII. ospakizuna egingo dute Funesen eta, jai-giroan, Foru Erkidegotik kanpo bizi diren nafarrak omenduko dira.

Kanpoan diren Nafarren Eguneko kartela

Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXIII. ospakizuneko kartela ( irudia handitu )

Datorren larunbatean, ekainak 4, Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXIII. ospakizuna egingo dute Funesen eta, jai-giroan, Foru Erkidegotik kanpo bizi diren nafarrak omenduko dira.

Horixe iragarri du gaur goizean Alberto Catalán Higueras jarduneko Erakundeekiko harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak. Harekin batera izan da Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafarroako Etxeen Federazioko presidentea, ospakizuna antolatu duena, eta Antonio Ulzurrun Jiménez Funesko alkatea.

Hauxe da larunbateko, ekainaren 4ko, ekitaldien programa:

8:00etan: Funesko auroroek aurorak abestuko dituzte.

9:00etan: Funesko dultzaineroen dianak entzungo dira.

10:00etan: Gosaltzeko, txokolate eta txurro jana egingo da Foruen plazan.

10:30ean: Kanpai-iraulketa

10:45ean: Desfilea egingo da udaletxetik Santiago Apostoluaren elizaraino, Funesko Udal Bandak lagunduta.

11:00etan: Meza izango da Santiago apostoluaren elizan eta Funesko Santiago abesbatzak kantatuko du.

11:30ean: Kanpai-iraulketa

11:45ean: Kalejira egingo da Funesko Erraldoiekin eta Dultzaineroekin, udaletxetik Diputazio plazaraino.

12:00etan: Funesko alkateak ekitaldira hurbildu direnak agurtuko ditu Diputazio plazan eta suziria botako du.

12:30ean: Estampa Navarra taldekoek jotak dantzatuko dituzte Diputazio plazan.

14:30ean: Senidetasun bazkaria egingo da udal kiroldegian eta, ondoren, Trébole taldearen eskutik, kontzertua eta dantzaldia egongo dira.

18:00etan: Udalak antolatutako entzierroa egingo dute Peñalengo trokatik hasita ohiko ibilbidean zehar (Julián Gayarre kalea, Espainia plaza eta Azkoien etorbidea). Funesko Vicente Domínguez ganadutegiko zezenak izango dira eta Funesko Peñalén txarangak alaituko du ekitaldia.

19:00etan: Estampa Navarra taldekoek eta Funesko jota-eskolakoek jotak dantzatuko dituzte Diputazio plazan.

20:00etan: Kanpai-iraulketa

21:00etan: Zezensuzkoa

Horiez gain, egunean bestelako jarduera osagarriak egingo dira:

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: Kalesetan herriko kaleetan zehar ibili ahal izango da eta Alas de Peñalén granja eskola bisitatu. 10 minuturo aterako dira informazio gune nagusitik (mediku kontsultategitik) eta lekuak mugatuak izango dira.

10:00etatik 24:00etara: Diputazio plazan artisauen azoka egongo da.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: "Villa de Funes" kanpoko I. Pintura Lehiaketako lanen erakusketa ikusgai egongo da. Lehiaketa joan den maiatzaren 28an izan zen eta erakusketa astelehenean, maiatzaren 30ean, ireki zuten.

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra, udalak Funes herria eta Peñalén troka ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programa de la XXIII edición del Día del Navarro Ausente
Cartel de la XXIII edición del Día del Navarro Ausente
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa