(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 1.018 langabetu gutxiago izan dira apirilean

osteguna, 2011.eko ekainak 2


Krisialdia hasi zenetik, lehen aldiz, langabezia urte hasieran baino txikiagoa da


Nafarroan 1.018 langabetu gutxiago izan ziren maiatzean

Nafarroan 1.018 langabetu gutxiago izan ziren maiatzean

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistraturiko langabetu kopuruak behera egin zuen 2011ko maiatzaren amaieran. Aurreko hilabetean baino 1.018 langabetu gutxiago izan ziren eta, guztira, 42.772 langabetu. Balio erlatiboetan adierazita, beherakada -% 2,32 da. Estatuan 79.701 langabetu gutxiago izan ziren, hau da, -% 1,87; Foru Erkidegoan baino neurri txikiagoan egin zuen behera.

Gaur jakin den langabetuen kopurua urte hasierakoa (2010eko abenduak 31) baino txikiagoa da (-239 pertsona); halakorik ez da gertatu 2007ko maiatzetik. Urte arteko hazkuntza (2010eko maiatzarekin alderatuta) % 2,58 da, estatuko batez bestekoa baino txikiagoa.

Imelda Lorea Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak maiatzean eman den langabeziaren murrizketaren aldeko balorazioa egin du. "Hiru hilabetez jarraian langabeziak behera egin du, eta guztira 3.000 langabetu gutxiago daude; horrek esan nahi du hoberako bidea sendotzen ari dela", azpimarratu du zuzendari nagusiak.

Era berean, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua positiboa izan da, 2.414 alta gehiago egin dira (+% 0,91).

Datu horren inguruan, Loreak esan du afiliazioen galerak behera egin duenez, urtebetean ia orekatu egin dela (% 0,17 egin du behera). Nafarroa daturik onenak dituen bigarren autonomia erkidegoa dela ere aipatu du, eta hori poztekoa dela, datu horrek Nafarroako okupazioa eta jardueraren eta ekonomiaren hobetzea esan nahi duelako.

Egin diren kontratuen kopurua aurreko hilekoa baino % 10 handiagoa izan da. Lehen bost urteetan metatu dena % 4,5 hazi da 2010eko garai berdinean metatu zenarekin alderatuta.

Sexuari erreparatuz gero, 22.687 emakume eta 20.085 gizon daude langabezian; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 0,74 eta % 4,06 egin dute behera, hurrenez hurren. Adin taldeei dagokienez, 25 urtetik beherako 5.013 langabetu eta 25 urtetik gorako 37.759 langabetu daude; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 1,78 eta % 2,40 egin duten behera, hurrenez hurren.

Enplegu agentzi guztietan egin du behera langabeziak. Agoitzen murriztu da gehien langabezia (% 6,02). Haren atzetik, Lodosan (% 4,87), Donezteben (%3,31), Tuteran (%2,65), Altsasun (% 2,22), Lizarran (% 2,02), Iruñean (% 1,98) eta Tafallan (% 1,79).

Oinarrizko sektoreen artean, eta aurreko hilearekin alderatuta, industriako (-% 3,98), eraikuntzako (-% 3,88), nekazaritzako (-% 3,37) eta zerbitzuetako (-% 1,77) langabeziaren beherakada azpimarratzekoak dira. Lehenago lanik izan ez dutenen sektorean bakarrik egin du gora langabeziak (% 0,92). Jarduera ekonomikoen azpisektoreetan, langabeziak behera egin du enpleguarekin loturiko jardueretan, eraikinen eraikuntzan, administrazio  publikoan, defentsan, derrigorrezko Gizarte Segurantzan, eraikuntza espezializatuko jardueretan eta janari eta edarien zerbitzuetan.

2010eko maiatzeko kopuruarekin alderatuta, 1.076 langabetu gehiago egon dira oraingoan; balio erlatiboetan adierazita, % 2,58.

Beste aldagai batzuk

Azken lau urteetan, lan merkatuak honako joera hau izan du maiatzean: 2008an Nafarroako langabetuak 681 gutxiago izan ziren, eta 2009an eta 2010ean 627 eta 676 langabetu gehiago, hurrenez hurren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa