(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Gizarte Funtsak 19.214.364 euroko diru-laguntza eman dio Nafarroari 2007-2013 denboraldirako osteguna, 2011.eko ekainak 2


EBk Nafarroako Gobernuak langabeziari aurre egiteko eta jarrera ekintzailearen, giza kapitalaren eta ikerketaren aldeko apustua egiteko duen estrategia babesten du


Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordearen bilera. Ezkerretik eskuinera: Martínez, Lizarraga, Tortuero, Franco, Epalza eta Asturias ( irudia handitu )

Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordea aste honetan elkartu da Iruñean 2010eko betearazpen datuak eta Nafarroan Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin finantzatu diren jardueren egoera zein den aurkezteko.  Egitura Funtsen Programa Operatiboen Komunikazio Planaren Bitarteko Ebaluazioa ere aurkeztu da, Politika Zientziako eta Soziologiako doktore eta lizentziatuen Nafarroako Elkargo Ofizialak egin duena.

Europako Gizarte Funtsak Nafarroari 2007-2013 denboraldian 19.214.364 euroko laguntza emango dio eta lehentasuna duten hiru ardatz nagusitan erabiliko da batez ere. "Enpresarien jarrera sustatzea eta langileen, enpresen eta enpresarien moldagarritasuna hobetzea" izeneko ardatzean burutzen diren jardueretarako 8.999.586 euro bideratuko dira. 2010ean, ildo horretan gauzatu ziren laguntzak 665.000 eurokoak izan ziren, eta autoenplegua eta ekimen ekintzaileak babestu ziren, batez ere.

Bestalde, "Enplegagarritasuna, gizarteratzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea" ardatzean burutzen diren ekintzetarako 4.914.346 euro emango ditu Europak 2007-2013 denboraldian. 2010ean lana eta bizitza bateratzeko eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenak gizarteratzeko ekintzak burutu ziren; horretarako, Europako Gizarte Funtsaren 710.000 euroko laguntza jaso zen.

Azkenik, "Giza kapitala handitzea eta hobetzea" ildorako aurreikusi den laguntzaren zenbatekoa 5.108.000 euro da. 2010ean, atzerriko hizkuntzetan trebatu, eskola uzteei aurre egin eta ikertzaileak prestatzen laguntzeko ekintzak burutu ziren, 1.176.000 euroko laguntza erabiliz.

Jarraipen Batzordean, horrez gain, Nafarroako 2007-2013 EGF eta EGEF Programa Operatiboen Komunikazio Planen bitarteko ebaluazioa aurkeztu zen. Ebaluazio hori erkidegoko araudiak eskatzen du arauz eta programa operatiboen 2010eko betearazpen urteko txostenetara gehitu da. Herritarren ezagutzaren adierazleak bat datoz Europan egindako beste inkesta batzuekin, eta EBren egitekoaren inguruko ezagutza maila % 60,5 da, EGEF funtsena % 38,5 eta EGF funtsena % 47,9. Ebaluazioan ekintzak burutzearen eta horien emaitzen adierazleak aztertu dira, kudeaketako agintarieekin, bitarteko erakundearekin eta funtsen kudeatzaile eta/edo onuradunekin elkarrizketak egin dira, zenbatekoen eta kalitatearen inguruko informazioa lortzeko, eta herritarren 493 inkesta egin dira.

Nafarroako 2007-2013 EGF Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordeak 2013rako zehaztutako helburuak lortuko direla aurreikusi du, izan ere, 2007ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31rako betearazpenen portzentajea "oso egokia" da, programazioaren denboraldi osorako egin diren aurreikuspenen % 73,54 burutu direlako.

Nafarroako Artxibo Nagusian egin zen Jarraipen Batzordearen bileran hauek izan ziren: Carlos Tortuero Europako Gizarte Funtsaren Unitate Adminstratzaileko (UAFSE) zuzendariorde nagusia, Juan F. Franco Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia, Cristina Asturias eta Teresa Epalza Europako Batzordeko ordezkariak, Julia Martínez UAFSEko zuzendariorde adjuntua (unitateko beste kide batzuekin batera), Berdintasunaren Nafarroako Institutuko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendaritzako, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko eta Nafarroako sindikatuetako ordezkariak, eta Programa Operatiboko jardueren kudeatzaileak, besteak beste, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko, Hezkuntza Departamentuko, Miguel Servet fundazioko, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko eta Europako Ekintzaren Zerbitzuko ordezkariak.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa