(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibak berregituratzen lagunduko du osteguna, 2011.eko ekainak 2


Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkartearekin (UCAN) sinatu den hitzarmen bati eskeri 100.000 euroko diru-laguntza emango zaio kooperatiben bateratzea kudeatzen duen bulegoari


Kooperatibei laguntzeko hitzarmena

Kooperatiben bateratzea dinamizatzeko hitzarmena. Sanzberro kontseilaria eta UCANeko presidentea, José María Martínez ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkarteak (UCAN) hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenari esker, azken erakunde horrek 100.000 euroko diru-laguntza jasoko du aurten nekazaritzako elikagaien sektoreko kooperatibak berregituratzeko prozesuak sustatzen dituen Dinamizazio Bulegorako.

Hitzarmena Jesús María Echeverría Azcona Landa Garapeneko zuzendari nagusiak eta José María Martínez Díaz UCANeko presidenteak sinatu dute Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko jarduneko kontseilaria haiekin batera dela.

Nafarroako Koorperatiben foru legeak Foru Erkidegoko nekazaritzako kooperatibak ordezkatzeko eta kooperatiba horien interesak defendatzeko eskumena ematen dio UCANi. Eskumen horien barruan, erakundeak bulego bat dauka nekazaritzako elikagaien kooperatiben berregituraketa sustatzeko, 2006ko Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan ezarritakoari jarraiki. Plan horrek nekazaritza egituretarako helburuak zehazten ditu: Nekazaritzako egituren neurriak berriz ezartzen eta, bereziki, ustiategiak elkarteetan biltzen laguntzea, eta kooperatibagintzaren bilakaera lehiakorrari babesa ematea. Horretarako, bulegoak alternatiben azterketa, analisia eta hedapena burutu, instituzioen laguntzak lortu eta proposamenak eta planak prestatzen ditu.

Bulegoa mantentzeko, UCANek 145.756 euroko urteko aurrekontua kalkulatu du 2011rako. Horietatik 100.000 euro Nafarroako Gobernuak eman ahal izango ditu sinatu den hitzarmenaren bidez. Zenbatekoa bi epetan ordainduko da: ekainean, aurrekontuko partidetako ordura arteko gastuen egiaztagiriak aurkeztu ondoren, eta, azaroan, ekainean ordaindutakoaren eta hitzarmenean aurreikusitako kopuru osoaren arteko kendura, gastua justifikatu ondoren.  Bulegoaren lanen jarraipena egingo du Landa Garapeneko Departamentuak eta Kooperatiben Elkarteak osaturiko batzorde misto batek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa