(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Erriberan LH sustatzeko hamabost ekintza planteatu ditu osteguna, 2011.eko ekainak 2


Inguru horretako enpresen prestakuntzaren beharrei buruz egindako azterketa baten emaitza dira


Bilerara bertaratutakoak

LH Erriberan sustatzeko planaren aurkezpen-bilerara bertaratu zirenak. ( irudia handitu )

Hezkuntzako jarduneko kontseilari Alberto Catalanek hurrengo urteetan Erriberan Lanbide Heziketa sustatzeko guztira hamabost ekintza zehatz jasotzen dituen plan bat  aurkeztu du gaur goizean, Tuteran. Plan hori Hezkuntza Departamentua egungo hezkuntza-eskaintza enpresetako gaitasun profesionalen beharrei egokitzeko Nafarroako zonalde bakoitzean egiten ari den azterketen barruan kokatzen da.

Catalanek proposamen horiek Tuterako Udalan egindako bilkura batean aurkeztu ditu eta, bertan, honako hauek parte hartu dute: Erriberako hiriburuko eta Corellako jarduneko alkate Luis Casadok eta Javier Navarrok, hurrenez hurren; Tuterako jarduneko zinegotzi Merche Perezek; udalerriko Gizarte Etxeko eta Gazteriako arduradun Laura Sanduak eta erakundeko gerente Natalia Muñozek; Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako zuzendari, Marta Verak; eta Erriberan erakunde horretako arduradun den Javier Bordonabak; Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoko zuzendari Juan Carlos Ciriak eta Corellako Arte Eskolako zuzendari Ana Corcinek.

Hezkuntza Departamentutik, kontseilariaz gain, LH eta Unibertsitateko jarduneko zuzendari orokor Pedro Gonzalez bertaratu da; Lanbide Heziketa Zerbitzuko zuzendari Javier Navallas eta Nafarroako Koalifikazio Institututik, Javier Baigorri.

Proposatutako ekintzen artean, azpimarratzekoak dira osasun-esparruarekin lotutako goi-mailako tituluren bat jartzeko aukera; mendekotasunaren arreta edo haur-hezkuntza ingelesez ematea; administrazioa eta finantzetako, merkataritza-kudeaketako eta marketineko espezializazio/graduondoko ikastaroak eskaintzea, komunikazio-hizkuntza ingelesa duten moduluekin; mendekotasunaren arretarekin, haur-hezkuntzarekin eta elektrizitatearekin lotutako lanbideetarako gaitasuna egiaztatzea; edo inguru honetarako estrategikotzat hartzen diren bi sektoretan, logistikoan eta elikagai-nekazaritzakoan, berrikuntza-proiektuak bultzatzea.

Gainera, beste neurri batzuk planteatzen dira: LHko ikasleentzat giltzarriak diren gaitasun eta jarrerak hobetzeko plan bat diseinatzea; enpresan espezialistak diren profesional gehiagok irakaskuntzan parte-hartzea; langileentzako etengabeko prestakuntza titulu berrien prestakuntza-unitateetatik abiatuta, gaitasuna egiaztatzeko prozedurarako prestakuntza osagarria eta ETIren gizarte-kontseilua sustatzea.

Halaber, LHko sisteman esku-hartzen duten solaskideen komunikazioa hobetzea proposatzen da (irakasleak, enpresak, eragile sozialak…), lan-munduratzeko mailen inguruan informazio-kanpaina bat egitea profil jakin batzuetan LH egiten duten ikasle-kopurua areagotzeko eta sektore-bilkuren antolaketa Erriberako zentro eta enpresetan. Plana garatzeko, instituzio eta tokiko erakunde nagusiek osatutako jarraipen-batzorde bat sortzea proposatzen da, halaber.

Ekintzak bat datoz Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garatutako LHren ildo estrategikoekin eta enpresen prestakuntza-beharrei buruzko azterketan jasota dauden gomendioekin. Erriberaren kasuan azterketa hori Nafarroako Ganberak eta Erriberako Enpresarien Elkarteak egin du.

Hezkuntza Departamentuaren Plan Estrategikoa

Iragan abenduaren 9an, Catalan kontseilaria Erriberako Enpresarien Elkarte, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, inguruko Lan Hezkuntzako zentro eta Tutera nahiz Corellako Udaletako ordezkariekin bildu zen azterketa hau abian jartzeko. Helburua ekintzak proposatzea da prestakuntzako eskaintza enpresetako langileen prestakuntza-eskariari egokitu ahal izateko.

Proposatutako neurriekin, Hezkuntza Departamentuak bere estrategia-plana osatzen ari da Departamentuak eskainitako lan-heziketaren eta Nafarroako ingurune ezberdinetako ekoizpen-sarearen eskariaren arteko harremana hobeto ezagutzeko. Orain arte, Peraltan esku hartu du eta baita haren eragin-eremuan ere: Altsasun eta Lizarran. Bi kasu horietan ekintzak gauzatzeko fasean daude.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa