(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Santiago bideko 31 tenpluk ateak irekiko dituzte uda honetan
osteguna, 2011.eko ekainak 2


Ekainaren 15etik irailaren 15era bisitatu ahal izango dira


Corpas kontseilaria eta Aizpun, akordioa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroan, Santiago bidean zehar dauden 31 tenpluk ateak irekiko dituzte uda honetan Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentua eta Iruñea nahiz Tuterako Artzapezpikutzaren arteko lankidetza-programa baten barnean. Ekimen horren helburua erromes eta turistei ibilbidean zehar eraikitako monumentuak bisitatzea da.

Ekimen hau jasotzen duen akordioaren testua Kultura eta Turismoko jarduneko kontseilari Juan Ramon Corpasek eta Artzapezpikutzaren ordezkari Javier Aizpunek sinatu dute.

Nafarroa gurutzatzen duten Santiago bideko hiru ibilbideetan sakabanatutako eliza, monasterio eta monumentuen taldea da. 31 eliza eta monumentuetatik, 27 bide frantsesean daude (21 Luzaide eta Viana artean eta beste 6 Santiago bideko Aragoiko ibilbidean zehar, Zangoza eta Viana artean); 3 eliza eta monumentu Ebroko ibilbidean eta Baztango Santiago bideak ondare horretan parte hartzen du San Martin Unx-eko monasterioarekin. Urteko gainerako garaietan itxita izaten diren monumentuek ateak zabalduko dituzte ekainaren 15etik irailaren 15era, etenik gabe, 10:30etik 13:00era eta 17:30etik 20:00etara. Jendearentzako sarrera orokorra doakoa izango da, nahiz eta antola daitezkeen bisita gidatuak kobratu ahal izango diren.

 

Zehazki, ekimen honi esker, Santiago bide frantsesaren barnean, Luzaide eta Viana artean, Luzaideko Santiago eliza ireki ahal izango da; Santa Mariako Real Colegiata, Orreagan; San Estebango eliza, Muruzabalen; Santa Mariako katedrala eta San Nikolasko eliza, biak ere Iruñean; San Migeleko eliza, Zizur Txikian; Gurutzearen eliza, Santiagoko eliza eta San Pedroko eliza, Villatuertan; San Migel eta Santa Maria Jus del Castillo elizak, Lizarran; Iratxeko Santa Maria monasterioa, Aiegin; San Andres Apostol eliza, Villamajor de Monjardinen; Santa Mariako eliza, Los Arcosen; Santo Sepulcro eliza, Torres del Rion eta Santa Maria eliza, Vianan.

Santiago bideko Aragoiko ibilbidean zehar zabaldutako elizak eta monumentuak honako hauek dira: Santa Maria eta Santiagoko elizak eta San Frantziskoko komentua, guztiak ere Zangozan; San Salvadorreko monasterioa, Leiren, San Pedroko eliza, Aibarren eta La Natividad-en eliza, Elo-n.

 Santiagorako Ebroko Ibilbidean, Tuterako Santa Maria katedrala eta Magdalena eliza zabalduko dira, eta Cabanillasko San Juan de Jerusalén-eko eliza. Halaber, Baztango ibilbidean San Martin Unx-eko monasterioa zabalduko da.

 Bisitetarako, Santiago bideko 31 monumentu dituen tolesgarri bat inprimatu da (55.000 ale gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta euskaraz), eta turismoko bulego guztietan banatuko da.

 

Hitzarmenaren laugarren edizioa

"Elizak eta monumentuak irekitzeko programa" izeneko hitzarmenaren laugarren edizioa da aurtengoa, eta hitzarmen hori Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak Iruñeko Artzapezpikutzarekin eta Tuterako Gotzaindegiarekin lankidetzan sinatu du.

Programa hau 2008an jarri zen abian turismo-eskaintza hobetu eta dibertsifikatzeko asmoz. Aurten Kultura eta Turismo Departamentuak 37.000 euroko diru-laguntza eman du ekintza horietarako. Kopuru horren barnean sartzen dira: tenpluak irekitzea, zaintzea, garbitzea eta argiztatzea, liburuxkak argitaratzeaz gain.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa