(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAPIk astelehen honetan irekiko du etengabeko prestakuntzako ikastaroetan izena emateko epea 
ostirala, 2011.eko ekainak 3


124 prestakuntza ekintza eta 2.500 plaza inguru eskainiko dira udako ikastaroetan eta 2011eko bigarren seihilekoan


Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuko (NAPI) Prestakuntza Zerbitzuak astelehen honetan, ekainaren 6an, irekiko du udako ikastaroetan eta 2011ko bigarren seihilekoko prestakuntza jardueretan izena emateko epea. Eskaintza Nafarroako Administrazio Publikoko langile guztientzat da. Eskaera egiteko epean ekainaren 12an amaituko da.

Guztira, 124 prestakuntza ekintza eta ia 2.500 plaza eskainiko dira, bai ikastaro pesentzialak bai online egiteko, eta 3 eta 40 ordu arteko iraupena izango dute. Ikastaroak Nafarroako administrazio publikoko langile guztiek egin ahal izango dituzte, foru administraziokoek zein tokiko administraziokoek eta administrazio nagusikoek.

Ikastaroetan eduki praktikoak eta teorikoak emango dituzte, gizarte arlokoak, gizakien arlokoak, juridikoak, teknikoak eta ekonomikoak. Gizarte sareak, Nafarroaren historia eta bere instituzioak, eguneroko ohituretan adimen emozionala aplikatzea, zuzendarientzako komunikazio eraginkorra, parkeen eta lorategien mantentze lanak eta zeinuen mintzaira bezalako askotariko gaiak landuko dituzte.

Udako ikastaroak abuztua osoan zehar egingo dira eta gainerakoa irailean eta urrian emango da. www.formainap.net webgunean ikastaroen inguruko informazio zehatza azaltzen da, baita izena emateko prozedurak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa