(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 480.000 euro baino gehiago eman ditu Atarrabiako San Andres errota bigaitzeko 
ostirala, 2011.eko ekainak 3


Corpas eta Salanueva kontseilariek ireki dute erakusketak egiteko eta erromesei arreta eta informazioa emateko gunea izango dena


Salanueva kontseilaria San Andrés errota irekitzeko ekitaldian egin duen hitzaldian ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Toki Administrazioko eta Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismoko jarduneko kontseilariek San Andrés errota irekitzeko ekitaldian parte hartu dute, gaur goizean, Javier Torrens Iruñerriko Mankomunitateko jarduneko presidentearekin eta Atarrabiako eta Uharteko Peio Gurbindo eta Javier Basterra alkateekin, hurrenez hurren. Eraikinean erakusketak egiteko eta erromesei arreta eta informazioa emateko leku bihurtzeko lanak egin dituzte.

Proiektuan, halaber, arrainentzako eskala bat egin dute; horri esker, presek arrainei sortzen dizkieten oztopoak kenduko dira eta, hala, ibaian gora egin ahal izango dute erreproduzitzeko leku egokia bilatzeko orduan.

Nafarroako Gobernuak 485.172 euro inguru bideratu ditu jarduera horretarako. Horietatik 406.640 euro Kultura eta Turismo departamentuak eman ditu proiektua eta obra egiteko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 78.532 euro. Zenbateko hori 1,3 milioi euroko (gehi BEZa) inbertsio osoaren % 40 da. Gainerako % 60 Iruñerriko Mankomunitateak emango du, eta proiektua gutxienez ere 15 urtean mantentzeko konpromisoa hartu du.

Mankomunitateko presidentea, Salanueva eta Corpas kontseilariak eta beste agintari batzuk San Andres errotako bigarren solairuan ( irudia handitu )


Salanueva kontseilariak, Toki Administrazioko Departamentua ordezkatuz eta NILSAko presidente gisa joan denak, proiektua hasi zuen Ibai Parkeko Partzuego ohia aipatu du; partzuergo horrek Mankomunitateari pasa zion lekukoa 2007an. "Proiektua abiarazi zutenen ahalegina eta ikuspegia" aintzatetsi du. Gainera, "legegintzaldian zehar bi instituzioek izan duten lankidetza estua eta adostasuna erraza" eskertu ditu.


Era berean, Corpas kontseilariak esan du, urte hauetan egin diren proiektu politikoen artean, bi azpimarratuko lituzkeela bereziki: "hiriburua inguratzen duen harresia eta eskualdea inguratzen duen ibaia birgaitzea". Kontseilariak gehitu du: "erromesentzako atseden leku bikaina da", eta Mankomunitateko presidentea ere zoriondu du "dituen gogoa, jarrera, trebetasunagatik eta eskaini duen lankidetzagatik".

San Andres errota zaharra Atarrabia eta Uharte udalerrien artean dago, Iruñerriko Ibai Parkearen ondoan. Hasieran (XVI. mendean), irina egiteko errota izan zen eta, ondoren (XIV. mendean), zentral elektrikoa. Lanak gune hidraulikoa (presa, kanala eta zentrala) errotak izan zituen erabilerak erakusteko eta erromesei arreta emateko gune gisa egokitu ziren.

Azpiegitura berriak bi helburu ditu. Alde batetik, energia elektrikoa sortzeko gunea egokitzea, eta, beste alde batetik, lehenengo erabilerarekin batera, trakzio sistema bat izango duen gune bat prestatzea makinak eta industrializazio aurreko erabilerak erakusteko.

Erromesei arreta eta informazioa emateko zentro bat ere jarraiko da abian, hala, Iruñerriko sarreran dagoenez, Santiago bideko erreferentzia gune bihurtuko da. Zentzu horretan, San Andres errotak ibiltaria Iruñera iristean aurkitu ahal izago dituen baliabideen inguruko informazioa eskainiko du: aterpetxeak, erizaintza zerbitzuak, establezimenduak, elizkizunen ordutegia eta informazio turistikoa, besteak beste.

Eraikinak bi solairu ditu. Beheko solairuan harrera mahaia dago, erakusketa lekua, emanaldietarako aretoa, turbinen gela, bisitatzeko, eta taberna bat. Lehen solairuan jolaserako edo erakusketetarako lekua dago, turbinen gela bisitatzeko beste gela bat eta komunak. Bestalde, Arga eta Ultzama ibaiak elkartzen diren lekuan dagoenez, atsedenerako leku eta herritarrentzako arreta gune gisa dago diseinatua.

Ibai Parkearen Sentsibilizazio Zentroa

2007an, Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Ibai Parkearen kudeaketa hartu zuen beregain. Parkea NILSAk egin zuen eta Nafarroako Gobernuak, erkidegoko funtsek eta Ibai Parkeko Partzuergoko udalek finantzatu zuten 2001-2006 denboraldian. 9,8 milioi euroko inbertsio osoa izan zuen, eta, horietatik, Nafarroako Gobernuak 5,1 milioi euro eman zituen, Europar Batasunak 1,9 milioi euro eta udalek 2,7 milioi euro.

Jarduera nagusia Arga, Ultzama eta Elorz ibaien mugakide diren lursailak eskuratzea izan zen, 22 km-an zehar, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea egitea. Horrez gain, aisirako hainbat gune eta oinezkoentzako bideak gaitu ziren. Horrek guztiak 8,3 milioi euroko inbertsioa izan zuen.

Gainera, kudeaketa hidrauliko tradizionalari loturiko hainbat higiezin eskuratu ziren, esate baterako, Atarrabiako batana eta San Andres errota. Proiektu hartan San Andres errotako estalkia sendotu eta hobetu zen eta 250.000 euro inbertitu ziren. Batana interpretazio eta erakusketa zentro bihurtu zen; horretarako 700.000 inbertitu ziren, horietatik 165.000 Europako funtsek eman zituzten, "Waterwaysnet" mugaz besteko lankidetza proiektuaren barruan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa