(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak MODERNA Plana aurkeztu du plangintza estrategikoari buruzko nazioarteko konferentzia batean, Bilbon 
ostirala, 2011.eko ekainak 3


Laugarren VISIO 2011 konferentzian, plana egiteko bidea eman duen partaidetza prozesua azaldu du


Cernin Martínez Yoldi Nafarroako Gobernuko Politika eta Sustapen Ekonomikoko jarduneko zuzendari nagusiak aurkeztu du, Bilbon, Nafarroako Garapen Ekonomirako Eredu berria, hau da, MODERNA Plana. Aurkezpena 2011ko VISIO konferentziaren barruan egin da. Nazioarteko topaketa da eta bertan elkartzen dira zaintza estrategikoa sustatu eta zaintza hori jarduera hobetzeko erabiltzen duten profesionalak eta erakundeak. 

Martínez Yoldik ostegunean eskaini zuen "MODERNA Plana: eskualdeko garapen ekonomikorako espezializazio burutsuko sistema" gaiaren inguruko hitzaldia eta lankidetza estrategikoaren eredu gisa aurkeztu zuen, Lurraldeko Adimenari buruz egin zen mahai-inguruan. Mintzaldian, Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiak azpimarratu zuen MODERNA Plana eskualdearen garapenerako adimen estrategikoko sistema gisa egituratu dela, eta plana diseinatzeko eta aberasteko berrikuntza irekia erabili dela.

Azaldu zuen Nafarroak eskualdeko estrategia berria sortu duela 2030era arte ekonomia indartzeko, talentuan, kluster motako lankidetza esparrua sortzean eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko etengabeko elkarlanean oinarrituta. Martínez Yoldik gehitu zuen sistemak agente ekonomikoen arteko loturak sortu eta azkartzen dituela zaintza estrategikorako, guztien intereseko lankidetza proiektuak burutzeko eta enpresa berriak sortzeko, eta ezarritako helburuak betetzeko, baliabide publikoak eta pribatuak antolatu eta optimizatzen dira.

MODERNA Planaren diseinuak, bestalde, Nafarroaren gaitasunen zaintza estrategikoaren prozesua oinarri duela esan zuen. Nafarroaren gaitasunak munduko eskualderik aurreratuenekin alderatu ziren, bereziki Europa eta Estatu Batuetakoekin.

Martínez Yoldik azaldu zuen MODERNA Planak Nafarroa etorkizunean nolakoa izan beharko litzatekeen erakusten duen ikuspegi estrategikoa eskaintzen duela; horrek munduko ekonomiaren egoera berriek mahaigaineratzen dituzten erronkei  aurre egiteko aukera emango du. Horrez gain, aldaketa handi bat egiteko beharra proposatzen du ezagutzaren gizarterantz jauzia egiteko. Hortaz, plana prozesuko faseetan hainbat eta askotariko agente eta herritarren parte hartzeari esker burutu zen; tresnak diseinatu eta burutu ziren herritarren hiru mailatarako: adituak, agente ekonomikoak eta herritarrak. Hori guztia "1-9-90" ereduaren arabera egin zen, horrek ezagutzaren optimizazioa eta eragin handiko eta epe luzerako eskualdeko estrategia bat arrakastatsua izateko behar den adostasuna ziurtatzen du. 5.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte MODERNAn plana burutzeko faseetan.

Plangintza, "elkarrizketa kooperatiboa"

Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiak, mintzaldia amaitzeko, diseinatu den plangintza eta kudeaketa estrategiaren eredua ideia honekin bat datorrela esan zuen: eskualdeko garapen ekonomikoa  ezin likete izan eskualdeko etorkizun makroekonomikoa planifikatzen duen botere publikoaren adierazpena, ekoizpen arloa osatzen dutenen arteko "elkarrizketa kooperatiboa" baizik, Gobernuarekin eta teknologiako eta hezkuntzako instituzioekin batera. Helburuak lortzeko, MODERNAk sektorekako ekintza planak ezarri ditu partaidetza mahai irekietan eta sektore publikoak eta pribatuak elkarlanean aritzeko instituzio bat diseinatu du, MODERNA fundazioa hain zuzen ere; fundazio horren bidez estrategia ezarri, jarraipena egin eta eguneratu egingo da, eta eskualdeko adimen ekonomikoaren erdigunea izango da.

2011ko VISIO zaintza teknologikoarekin eta adimen lehiakorrarekin loturiko alderdiak partekatu eta eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da, eta Bizkaiko Berrikuntza Agentziak, IK4-k, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Batzuak (SPRI) eta TECNALIAk antolatu dute.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa