(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 315.679 euroko gastua baimendu du enpresak nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuetan astelehena, 2011.eko ekainak 6


Nafarroako Nazioarteko Planeko ekintzak garatzeko erabiliko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran zenbait urtetarako gastuak onartu ditu 315.679 eurotan, enpresak nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuen diru-laguntza eskaerak bideratzeko xedearekin.

Zerbitzu horiek Nafarroako Nazioarteko Planaren bi ekintzen garapenari dagozkio: enpresen nazioartekotze-estrategiak zehazteko aholkularitza-zerbitzua eta adimen lehiakorreko zerbitzua sustatzea; eta alor fiskal eta legezkoan aholkularitzako etenik gabeko zerbitzuak sustatzea.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran zenbait urtetarako gastuak onartu ditu 315.679 eurotan, enpresak nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuen diru-laguntza eskaerak bideratzeko xedearekin.

Zerbitzu horiek Nafarroako Nazioarteko Planaren bi ekintzen garapenari dagozkio: enpresen nazioartekotze-estrategiak zehazteko aholkularitza-zerbitzua eta adimen lehiakorreko zerbitzua sustatzea; eta alor fiskal eta legezkoan aholkularitzako etenik gabeko zerbitzuak sustatzea.

Haietako lehenengoaren helburua da, laguntzak ematea Espainiako Kanpoko Merkataritza Institutuko programetan sartuta ez dauden tamaina guztietako enpresei eta ustiapen-partzuergoei itzuli beharrik gabeko diru-laguntza partzialen forman. Laguntza horiek maila ezberdinetako estrategia-erabakiei buruzkoak, jatorrian nahiz helmugan nazioartekotzeko langileen ordezko figurei buruzkoak, aholkularitza fiskal eta legezkoari buruzkoa da eta adimen lehiakorreko zerbitzuei buruzkoak dira.

Bigarren jardueraren helburua enpresa nafarrei laguntzea da alor fiskalean eta legezkoan aholkularitza-zerbitzuak diruz lagunduz; horren barnean izango dira helmugako era guztietako (administratiboa, lanekoa, zibila, merkataritzakoa…) eta fiskaleko legezko aholkularitzako bideratzeak eta zereginak egitea.

2008-2011ko Nafarroako Nazioarteko Plana

Nafarroako Nazioarteko Plana 2008ko azaroan jaio zen oinarrizko bi helburu lortzeko borondatearekin: alde batetik, Nafarroako gizartea prestatu eta sentsibilizatzea, herritar guztiak ingurune orokor batean pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukerak baliatzeko gai izan daitezen; bestetik, enpresa nafarrei laguntzea munduan lehiatzen laguntzeko.

Oinarrizko helburuak Nafarroako gizartea prestatu eta sentsibilizatzea da eta enpresei laguntza ematea.

Horretarako, plan hau egin da, eta 5 ardatz estrategikotan egituratuta dago, haietako bakoitza egungo egoeraren diagnostikoan eta helburu estrategikoetan adierazitako jardueraren beharren arabera bideratuta: hezkuntza eta gizartea; kanpoaldean Nafarroak duen irudi ekonomikoa; itunak eta sareak; Europako eta nazioarteko proiektuak; eta enpresa nazioartekotzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa