(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700.000 euroko laguntza bat onartu da enpleguaren hamabi zentro bereziri laguntza emateko astelehena, 2011.eko ekainak 6


Zentro horiek enpleguaren % 95 sortzen dute ezinduak diren pertsonen artean; guztira, 1.300 inguru Foru Erkidegoan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran enpleguaren hamabi zentro bereziri 703.976 euroko diru-laguntza ematea baimendu du, beren instalazioak moderniza ditzaten. Diru-laguntzen barnean dauden zentroen zerrendan Foru Erkidegoan dauden era horretako zentro gehienak daude, eta ezinduak diren pertsonen artean enpleguaren % 95 sortzen dute; guztira, 1.300 inguru.

Bi pertsona, lantegi batean.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran enpleguaren hamabi zentro bereziri 703.976 euroko diru-laguntza ematea baimendu du, beren instalazioak moderniza ditzaten. Diru-laguntzen barnean dauden zentroen zerrendan Foru Erkidegoan dauden era horretako zentro gehienak daude, eta ezinduak diren pertsonen artean enpleguaren % 95 sortzen dute; guztira, 1.300 inguru.

Ondoren, diruz lagundutako zentroak zerrendatzen dira, eta bakoitzari emandako diru-laguntza:

 

-Enplegurako Nafarroako Aspace Fundazioa: 30.000 euro

- Albernia-mugarik gabeko elkartea: 70.000 euro

-Tasubin SA: 226.976 euro

-Elkarkide, SL: 80.000 euro

- Corellako Ezindu Fisiko eta Psikikoen Elkartea: 90.000 euro

-Fevimax-Logística, .SL: 8.000 euro

-Amimet-Canraso: 70.000 euro

-Nasermo, SL: 23.000 euros

-Bidean Laboral Fundazioa: 13.000 euro

-Gupost Navarra SL: 19.000 euro

-Dya Ezinduen Zerbitzuak SL: 2.000 euro

- Lastai, SL Gasolina Zerbitzugunea: 72.000 euro

Ezinduen Gizarteratzearen apirilaren 7ko 13/1982 Legeak sortutako enpleguaren zentro bereziak gizarteratzeko erakundeak dira eta ezintasuna duten pertsonak laneko ohiko mundua esaten zaion horretan gizarteratzeko oinarrizko elementutzat hartzen dira, maila pertsonaleko egoerengatik (beren ezintasunarekin kontsekuenteak direnak) lan-jarduera bat ohiko baldintzetan ezin dutenean egin.

Lan produktibo bat egitea helburu nagusitzat duten enpresak dira, merkatuaren operazioetan erregularki parte hartuz; eta helburua diruz ordaindutako enplegu bat ziurtatzea da ezintasuna duten beren langileek behar dituzten egokitzapen pertsonal eta sozialeko zerbitzuak ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa