(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6,2 milioi euro inbertitzea onetsi da Iruñeko, Iruñerriko eta Erdialdeko hainbat herritako azpiegituretan

asteartea, 2011.eko ekainak 7


Nafarroako Gobernuak 3,2 milioi euro eman ditu proiektu horiek finantzatzeko


Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk 6.264.359 euro inbertitzea onetsi du Iruñeko, Iruñerriko eta Nafarroako Erdialdeko hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek 2009-2012 denboraldirako Toki Azpiegituretako Planean daude jasota, eta Nafarroako herrietako azpiegiturak hobetzeko proiektuak burutzeko egingo dira. Hortaz, inguru horrek Nafarroako Gobernuaren 3.264.529 euroko diru-laguntza jasoko du.

Jarraian agertzen dira, hurrenkera alfabetikoan, obrak burutuko dituzten herriak eta erakundeak, jasotako diru-laguntza eta, kako artean, inbertsio osoaren zenbatekoa:

-ARTAXOA: 169.058 € (333.243 €). Hilerrian hondatuta dauden guneetan zoladura jarriko da, baita Remahua-Juan Lascarro kaleetan ere, sareak jarriz.

-BERRIOZAR: 38.818 € (55.455 €). Gipuzkoa etorbideko 44. zenbakitik 52. zeenbakira doan espaloian zoladura eta sareak jartzeko erabiliko da finantzazioa. Errei zati bat eta etorbidearekiko paralelo dagoen erdibitzailea kenduko dira, espaloia handituko da eta baterian aparkatzeko lekuak jarriko dira. Proiektuan jasota dagoen guneko ur beltzen saneamendurako kolektorea berritzeko obrak ere egingo dira.

-BURLATA: 343.996 € (491.424 €). Herriko hilerria berritu eta handituko da. Proiektuan jasotzen denaren arabera, hormigoizko bideak berrituko dira eta hilerrian malda egokiak eta euri uren saneamendu sarea egingo da. Ur hornikuntzarako eta argiztatze sareak jarriko dira, zerbitzuak birmoldatu eta hilerria handituko da. Bestalde, Zangozako Merindadea eta Santa Barbara kaleen zoladura finantzatuko da. Lehenengoan kaleko ibilgailuentzako bidean zoladura berria jarriko da eta saneamendu sareak berrituko dira.

Santa Barbara kalean, zenbaki bikoitietako espaloiko euri urak jasotzeko sistema aldatuko da, kaleak zeharkako malda duela-eta urak hartzea saihesteko, eta horren sekzioa handituko da. Halaber, Asunción kalearekin lotuta dauden hiru espaloiak aldatu egingo dira eta ibilerraztasunaren araudia betetzen duten arrapalak egingo dira.

-EZKABARTE: 91.220 € (133.388 €). Finantzazioa tokiko bideak berritzeko, hilerria zaharberritzeko eta sareak jarriz zolatzeko erabiliko da. Bideko zuloak betetzeko, bidearen zabalera doitzeko eta herrira sartzeko bidean gurpil geruza jartzeko inbertsioa egingo da. Hilerrian eraitsitako hormatal bat ere berreraikiko da, jatorrizkoaren modu berean: zimendatzea, harlangaitz-horma eta gailurra egingo dira.

Horrez gain, Santiago kaleko tartea zolatuko da, 5. eta 7. atalondoen artean.

-NOAIN: 244.077 € (305.096 €). Finantzatuko den obra Real, Cuenca eta Nafarroa kaleetako hornikuntza eta saneamendu sareak berritu eta zoladura jartzea izango da.

-OBANOS: 147.454 € (184.318 €). Obanosko San Francisco Javier kalea zolatzea eta euri uren saneamendu sarea jartzea, sifonikoak ez diren hormigoi armatuzko hamabi hustubide egitea, ureztatzeko sarea jartzea eta argiztatze, telefonia eta energia elektrikoaren sareen kanalizazioen obra zibilak egitea jasotzen du aurkeztutako proiektuak.

-OLLARAN: 55.197 € (78.854 €). Hilerrirako sarbidean zoladura jarriko da. Zelaigune egokia lortzeko sasiz garbitu, artekatu edo betelana egingo da.

-IRUÑA: 1.422.390 € (3.592.121 €). Pío XII.aren etorbideko argiteria publikoa finantzatuko da, Gazteluaren itzulitik Unibertsitateko klinikara doan tartean eta Serafíno Olave kalean. Bestalde, udalak hilerri barruko sareak eta zoladurak berrituko ditu. Egin diren obrak: zoladura, saneamendu eta hornikuntza sareak berritu, eta argiteria jarri.

-GARES: 223.802 € (319.718 €). Garesko Señorío de Sarria errepidean euri uren sare berria egin eta zoladura berrituko da. Galtzadak eta espaloiak zolatu, hormigoizko zintarri prefabrikatua egin, euri uren saneamendurako kolektore berri bat jarri eta kolektore berrira eta lehendik dagoen kolektorera loturiko euri urak biltzeko hustubideak ere egingo dira.

-TAFALLA: 215.897 € (335.869 €). Alde batetik, alde zaharreko argiteria publikoa berrituko da, García Goyena, Auroroen plazeta, Raimundo Lanas, Prtal Nuevo, Joaquín Goñi, Misericordia, Peña, Funes, Poyo, Grupo San Francisco Javier, Santa María, El Olmo, Nagusia, San Juan, República Argentina eta Escorial kaleetan. Beste alde batetik, herriko Ábaco kalearen erdialdeko zoladura ere berrituko da diru-laguntza horri esker.

-ATARRABIAKO UDALA: 136.915 € (195.593 €). Fruta-arbolen pasealekua berriz urbanizatzeko eta inguruko saneamendu eta hornikuntza sareak berritzeko eta argiteria jartzeko erabiliko da diru-laguntza.  Bideko eta espaloiko zoladura eta hiriko altzariak kenduko dira, eta galtzada-harriak jarriko dira, maila bakarrean. Euri uren sareari dagokionez, kolektore nagusian PVCzko 315 mm-ko hoditeria grisa jarriko da eta horri loturikoetan PVCzko 200 mm-ko hoditeria. Amaitzeko, argiteria jartzeko 110 mm-ko polietilenozko bi tutuz osaturiko kanalizazioa egingo da.

-IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA: 7.475 € (12.602 €). Diru-laguntza jasoko duten proiektuen artean, Fruta-arbolen etorbideko hornikuntza eta saneamendu sareak eta Landaben Industrialdeko euri uren sarea partzialki berrituko dira.

-ARRAIZA KONTZEJUA: 79.495 € (113.565 €). Ipasate kalean eta kale nagusian zoladura jarriko da. Horrekin batera, kale horietako saneamendu eta hornikuntza sareak berrituko dira.

-GULIA KONTZEJUA: 25.998 € (37.140 €). Aldapeta bidea egokitu eta zolatu egingo da. Lursaila berdindu, garbitu, lautu eta trinkotu egingo da bitarteko mekanikoen bidez. Ondoren, zagor artifizialeko 15 cm-ko sendogarria zabaldu eta trinkotuko da, eta horren gainean 15 cm-ko lodiera duen hormigoizko lauza jarriko da.

-IZKUE KONTZEJUA: 16.541 € (32.930 €). Udal eraikinetan obrak egiteko erabiliko da finantzazioa.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa