(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jurramendiko Mankomunikatearen proiektua, Viana eta Erribera urez hornitzeko, PSIS dela esan dute

asteartea, 2011.eko ekainak 7


19 udalerrik aterako die etekina proiektuari; tanga berriak egitea eta hoditeria sare berri bat jartzea aurreikusi da


Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko jarduneko kontseilari buru dela, Viana eta Erribera urez hornitzeko Jurramendiko Mankomunitatearen proiektua Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorialtzat (PSIS) jotzearen alde agertu da. Proiektuari 16 udalerrik aterako die etekina.


Toki erakunde horrek sustatu du jarduera eta honako helburu nagusiak ezarri ditu: Ebro ibaitik hurbil dauden Erreiberako herrien (Elizagorria, Mendabia, Lodosa, Sartaguda, Cárcar eta Andosilla) hornikuntza  hobetzea, Mendabia eta Lodosa artean dagoen azpiegitura hidraulikoa jartzen dela ziurtatzea eta Viana Jurramendiko Mankomunitateko hornikuntza sistema orokorrera gehitzea.

Helburu horiek lortzeko, honako jarduera hauek burutuko dira, besteak beste: Sorladako loturatik Andosillaraino tutuak jartzea, Viana hornitzeko adar berri bat egitea, proposaturiko tutueri berrira ponpaketa bultzatzeko tutuak lotzea, Mendaza P-2n dagoen putzuaren ondoan beste bat aurkitzea, 60 km-ko tutueria harikorrak jartzea, beste tanga bi egitea (bata 1.500 m3-koa Elizagorrian eta bestea 3.000 m3-koa Andosillan) eta Vianako tanga handitzea guztira 3.000 m3 dituzten bi ontzi jarriz.  Instalazio horiek lehendik dagoen hornikuntza sarera gehituko dira, tanga erregulatzaileak, Antzineko putzuak eta tutuek osatzen duten sarera alegia.

PSISen obrak egiteko 36 hile eta 30 milioi euroko aurrekontua (ordainsariak eta kalteordainak barne) behar izango dituzte gutxi gorabehera.

Honako udalerri hauek aterako die onura proiektuari: Mendazak, Sorladak, Mueses, Los Arcoses, Piedramillerak, El Bustok, Santsolek, Elizagorriak, Torres del Riok, Bargotak, Vianak, Mendabiak, Sesmak, Lodosak, Carcarrek eta Andosillak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa