(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren XII. Jaialdia uztailaren 15etik 31ra izango da asteartea, 2011.eko ekainak 7


Nafarroako Gobernuak jaialdia 700.000 eurorekin finantzatuko du


2011ko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko programako kartela. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismoko jarduneko funtzionario Juan Ramón Corpas Mauleonek, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko zuzendari Alex Ruiz Pastor-ekin batera, jaialdiaren hamabigarren ediziorako aurreikusitako programazioa aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuak jaialdia 700.000 eurorekin finantzatu du, eta horri beste babesle batzuk erantsi behar zaizkio: Kultura Ministerioa, Erriberriko Udala eta Nafarroako Autopistak. Gainera, laguntzaile dira: Espainiako Kultur Ekintza, Oliteko Errege Jauregia eta Nafarroa Izendapenaren Kontseilu Arautzailea.

Aurtengo berrikuntzen artean, Alvaro Cubillo de Aragonen "El invisible príncipe del baúl" ikuskizuna dago, Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiarekin eta Almeriako Urrezko Mendearen Antzerki Jardunaldiekin batera koprodukzituta. Halaber, master class-a izango da eta bertan antzerki klasikoko hainbat modalitateko espezialista aipagarri batzuek jardungo dute.

 

Koprodukzioa, master class eta antzerki klasikoaren inguruko esperientziak

Alvaro Cubillo de Aragonen "El invisible príncipe del baúl" obra uztailaren 19an taularatuko du Tatro del Velador konpainiak. Komediak emakume beraren maitasuna lortzeko borrokan diharduten bi anaia bikien istorioa kontatzen du. Jaiotzen lehena printze bat da eta, hala izanik, pribilejio guztiak jasotzen ditu; bien bitartean, anaia gazteak, bigarren jaiotzeagatik, bizitza txiro eta obedientziakoa du. Bi anaien arteko lehiak katramila dibertigarriak, engainuak eta dialektika-lehia zorrotzak ekarriko ditu.

Barroko aurreko antzerkian hasteko ikastaro bat ere programatu da; haren bidez, Erdi Aroko eta Errenazimentuko antzerkiaren hurbilketa teoriko-praktiko bat egin nahi da Nao d’amores ekipoaren eskutik. Barroko aurreko antzerkiaren zentzu garaikidea jorratuko da, Ana Zamorarekin; Erdi Aroko eta Errenazimentuko fonetika-baliabide eta hizkuntza poetikoa, Vicente Fuentesekin; barroko aurreko interpretazio-teknikak, Ana Zamorarekin; txotxongiloen antzerkia antzerki klasikoko baliabide adierazgarri modura, David Faraco-rekin; Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika eszenikoa, Alicia Lazarorekin; barroko aurreko errepertorioaren estetika, Deborah Macias-ekin; eta antzerki klasikoko dantza historiko eta herrikoia, Javier Garcia Avilarekin.


Morboria Teatroren “Barrocos” obrako irudia. ( irudia handitu )

Gainera, Erriberriko Jauregian antzerki klasikoaren inguruko hainbat esperientziarekin gozatu ahal izango da. Horretarako, hiru saio programatu dira: lehenengoak jendea, oro har, eszena-estimuluetan sartzea bilatuko du, eta hori Dante Teatroren "Blop" obrarekin lortuko da; bigarrenak, klasikoak umeei nola kontatu erakutsiko du, eta hori Teatro Bajo la Arenak egingo du "Erase una vez... Macbeth" lanaren bitartez: hirugarren saio batek, berriz, neurtitzetan antzerkiak duen esperientzia erakusten saiatuko da, La Navaren "Verso/osreV" obraren eskutik.

Bizitza eta heriotza, dantzak eta zuhaitza, Shakespeare eta antzerkiaren iturriak

Jaialdian Nao d’amores eta Teatro da Cornucópia konpainiek "Danzas de la Muerte", obra taularatuko dute. Irudimen herrikoieko fantasia eta denboran egiten den bidaia da, heriotzaren absurdua desagertzen lagundu zuten mitoak biziberritzeko. Ikuskizuna haren inguruan dauden XV. eta XVI. mendeetako testu espainiar eta portugaldarretan inspiratuta dago. Muntaiak emanaldia, txotxongiloen antzerkia eta zuzeneko musika-interpretazioa barneratzen ditu garaiko musika-tresnekin. Gainera, Teatro do Mar konpainiak (Lisboa) "Solum" obra ere aurkeztuko du. Antzerki fisiko eta bisuala zirku eta akrobaziaren hizkuntzekin, dantzarekin, bideoarekin eta jatorrizko musikarekin nahastuko dira. "Solum" giza naturan geratzen da funtsean, gure kultur sustrai eta afektiboen eraldaketan garapen eta globalizazioko ideiaren aurrean. Naturaletik artifizialera, benetako gorputzetik gorputz digitalera, isolatzea partekatzea, funtsezko sustraitik gure garaiko fruitura. Solum, azkenean, altxa egingo da, bizitzaren zuhaitzari egiten zaion alegoria bat da, unibertsoko kontzientziaren metafora bat, indar sortzailearena eta izate guztiarena.

Bestalde, Shakespeare-k, antzerki isabeldarraren ordezkaririk garrantzitsuena eta antzerki unibertsalaren erreferentzia etengabeak, izango du edizio honetan ere bere tokia; hain zuzen, "Mujeres de Shakespeare" antzezlana, El Brujo protagonista duela ; "Macbeth", Ur Teatro konpainiaren eskutik eta "Érase una vez...Macbeth", Teatro Bajo la Arena-k eskainia, ikusi ahal izango dira.

Oliten programatutako beste gune bat da "Iturriak: mitoa, kondaira eta errealitatea" (Las fuentes: mito, leyenda y realidad). Antzerki klasikoaren argumentuak jada existitzen diren istorioetatik elikatzen dira maiz: testuak garatzeko euskarri diren mitologiatik, oroimen kolektiboan errotutako kondairetatik edo benetako gertaeretatik datoz. Esparru horretan antzeztuko dira "El joven burlador", La Calderona konpainiaren eskutik (Txile); "El Caballero de Olmedo", Murtziako Unibertsitateko La Barraca proiektuarena; "El castigo sin venganza", Rakatá-k eskainia; "María Estuardo", Tranvía Teatro/La Fundición konpainiarekin; eta "El cómico de los caminos", Pablo del Mundilloren eskutik.

Antzerki klasikoko maitasuna eta Lope de Vega

"Mil siglos de amor cualquier instante" jaialdian diseinatutako beste guneetako bat da. Maitasuna gai arrakastatsua zen beti antzerki klasikoan. Lope de Vegaren lerro honekin hura islatuta ikusi zen hainbat eraren inguruan hausnartuko dugu, eta egileek eman zioten tratamenduaren inguruan. Horretako aukeratu diren piezak honako hauek izan dira: Los locos de Valencia", Teatres de la Generalitat-en eskutik; "La Celestina", Secuencia 3-ren eskutik;, Valleko Unibertsitatearen (Kolonbia) "Égloga de Plácida y Vitoriano"; eta Raquel Anduezaren "Entre llamas arder sin encenderse".

Jaialdiak "Lope de Vega eta Nafarroa" izeneko beste atal bat ere barnean hartzen du. Egileak bere obretan sarritan aipatzen zuen Nafarroa, eta obra horietako asko lurralde horretan kokatu zituen. Horregatik, iaz, Barranco de Peñalen-en topatutako "El príncipe despeñado" obra aurkeztu zen, eta oraingo honetan, Teatro Defondo konpainiak Tuteran garatzen den "El maestro de danzar" taularatuko du.

Hitzaldi-zikloa eta Barroko aurreko Antzerkian Hasteko Ikastaroa

Ardoaren Museoan egingo diren hitzaldi publiko batzuk ere programatu dira, eta baita topalekuak ere aktore, zuzendari eta antzerki klasikoko adituekin. Haiek guztiek teatro klasikoan izandako esperientziak eta egindako ibilbideak kontatuko dituzte…:" Nao d’amores-en 10 urte: iragana eta etorkizunaren arteko ibilbidea", Ana Zamorarekin; "Heriotza dantzan, hitzaldia dramatizatua" Francesc Massip-en eskutik eta "Aktorea antzerki klasikoan", Luis Miguel Cintrarekin.

Bestalde, "E-class(3)" edo Arte Dramatikoko Goi Eskoletako Topalekuak klasikoen inguruan" ez da aurten ikasleen antzezpenetara mugatuko; Barroko aurreko Antzerkian Hasteko Ikastaroarekin osagarriak izango dira, eta ikasleek prestakuntza espezializatua jasoko dute aktoreen prestakuntzak gutxi jorratutako alorrei buruz. Gainera, parte-hartzaileen egonaldia zabaldu da aurkeztutako lan guztiak ezagutu ditzaten eta benetan antzerkiaren lan, hausnarketa, ezagutzaren… topagunea izan dadin.

Beste atal batzuk

Kaleak beste hizkuntza eta teknika batzuek planteatutako istorioak hartzen ditu. Oraingo honetan, proposamenak ondorengoak dira: Morboriaren "Barrocos"; Malabar-en, "Las exquisitas marquesas" (Frantzia), "La Caja de Pandora", Maintomano-ren eskutik (Frantzia); "Antes de la función", T’ombligo taldearena; del Teatro do Mar-en (Lisboa) "Solum"; "Égloga de Plácida y Vitoriano", Proyecto La Barraca-Valleko Unibertsitatearena (Kolonbia); "El Caballero de Olmedo" Proyecto La Barraca-ren eskutik, Murtziako Unibertsitatea; "El joven burlador". Proyecto La Barraca. La Calderona (Txile); eta "El cómico de los caminos", Pablo del Mundillo-rena.

"Pertsonaiaren ardoa" beste atal bat da, eta bertan zuzendari, etnologo, pertsonaia eta ardo bat hausnartzeko elkartzen diren giltzarriak dira. Oliteko Ardoaren Museoan egingo da uztailaren 19, 23 eta 30ean, 19:30ean, eta ondorengo etnologoak izango dira bertan: Pilar Garcia Granero, Julian Algarra eta Concha Vecino.

Erakusketari dagokionez, aurten Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalaren jantzien zati bat ikusi ahal izango da.

Informazioa eta sarreren salmenta

Sarrerak ekainaren 24an salduko dira 012 Infolocal-ean (012 eta 948 21 70 12 telefono-zenbakiak), www.cfnavarra.es/oliteteatro eta www.entradas.com webguneetan eta Caja Navarra nahiz Nafarroako Ipar Kutxaren kutxazainetan.

Leihatilan uztailaren 11tik aurrera salduko dira Oliteko Erdi Aroko Galerietan, Carlos III.a plazako lurpean. Telefonoa: 948. 741885, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.

Telefonoz eta Internetez erositako sarrerak Caja Navarra eta Nafarroako Ipar Kutxaren kutxazainetan jaso ahal izango dira uztailaren 11tik aurrera edo Internetez erositako sarrerak inprimatzeko sistemarekin.

La Cava eta Vianako Printzea ikastetxeko ikuskizunetako sarreraren prezioa 10 eurokoa da; 8 eurokoa gazte-txartelarekin eta 65 urte baino gehiago duten pertsonentzat. *E-Class-eko ikuskizunetarako prezioa 3 eurokoa da. Jauregiko ikuskizunak 3 euroan eta Uxueko Elizakoak ere 3 euroan.

"Pertsonaiaren ardoa" atalak edukiera mugatua du; beraz, gonbidapenak egun berean jasoko dira 18:00etatik aurrera, Erdi Aroko Galerietan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa