(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zigor-arloko bitartekotzaren Nafarroako zerbitzuaren eskaera % 53 igo zen 2010ean asteartea, 2011.eko ekainak 7


103 espediente ireki ziren, aurreko ekitaldiko 67 kasuren aldean, eta espediente horien % 40 ia akordioan amaitu ziren.


Nafarroako Gobernuko zigor-arloko bitartekotza-zerbitzuak bere jarduera % 53an igo zuen 2010. urtean. Guztira, 103 espediente jaso zituzten, eta espediente horietan biktimek edo arau-urratzaileek akordio batera iristen ahalegindu ziren bitartekari inpartzial baten bidez. 2009. Urtean, berriz, bide hori aukeratu zuten kasuak 69 izan ziren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak emandako datuen arabera.

Zigor-arloko bitartekotzako metodoaren bidez biktimak eta arau-urratzaileak bitartekari batengana jotzen dute beren borondatez, prozesu penal baten barnean. Bi aldeen artean akordioa lortuz gero, hura epaileak balioztatzen du, epai baten ondorio berarekin. Kontua biktimaren eta biktimarioaren arteko elkarrizketa sortzea da biktima errekuperatu ahal izateko akordio bat lor dadin, ustezko erasotzaileari zigor hutsa jartzetik haratago. Adostasun batera helduz gero, beharrezkoa da gatazkaren ebazpen alternatiboa justizia penaleko sistema formalarekin harmonizatzea.

Nafarroako zigor-arloko bitartekotza-zerbitzuak iaz aztertu zituen kasuen % 93,2 (96, guztira) instrukzioko epaitegitik igorri ziren, eta gainerako % 6,7 (7 kasu), zigor-arloko epaitegietatik. Berrogei kasuk aldeen arteko itunarekin amaitu zuten (kopuru guztiaren % 40 ia), 20 akordiorik gabe eta 12tan zigor-arloko bitartekotza-zerbitzuak amaitutzat jo zituen gatazkako aldeak ez lokalizatzeagatik edo bitartekotzako aukera ukatzeagatik. Gainerako espedienteak irekita segitzen zuten ekitaldiaren amaieran.

Kasu gehienek jatorria lesio, lapurreta edo maulan zuten. Indar gutxiago izan zuten etxeko indarkeriak (2) edo bortxaketak (1); azken kasu horietan ez da ohikoa aldeek bitartekotzara jotzea. Egoera gehienetan, akordioaren edukiaren barnean barkamen formalak ageri ziren (32 kasu) edo biktimari egindako ordainketa bat (20 kasu). Beste espediente batzuetan, itunak ekintza zibilei uko-egitea ekarri zuen (9 kasu) edo biktimarekin hitzartutako toki jakin batzuetara joatea debekatzea (3).

Guztira, 2010. urtean Nafarroako zigor-arloko bitartekotza-zerbitzuak 178 pertsona artatu zuen, inputatu (91), biktima (73) eta inputatu-egoera ere zuten biktimen artean (14). Zerbitzuko erabiltzaileen % 76k espainiar.nazionalitatea zuen (135) eta gainerakoak (43) atzerritarrak ziren, aurreko ekitaldiko antzeko proportzioan.

Zigor-arloko bitartekotzako aukera nazioartean hedatzen ari den joera bat da berrezartzeko justiziaren alternatiba gisa. Biktimaren protagonismoaren eta haren nahiz bere erasotzailearen artean dagoen benetako gatazka konpontzearen alde egiten du, Justizia Departamentuaren lan-zama murrizteaz gain. Ministerio Fiskalarekin aurretiazko akordioa lortu ondoren, epaile bati dagokio, auto baten bidez, egokiak iruditzen zaizkion kasuak zigor-arloko bitartekotza- zerbitzu zuzentzaileari igortzea.

 Bitartekotza-zerbitzua doakoa da, konfidentziala eta bi aldeek beren oniritzia eman behar dute kasua bide horretan ebatz dadin. Zerbitzu hori ezin da erabili gatazkaren jatorrian terrorismoko delitu bat edo agintariei egindako jarkitzea badago, eta ezta funtzionario publikoko izaera duen akusatuen delituen aurrean edo genero-indarkeriako kasu gehienetan ere; izan ere, aldeak desberdintasun-egoera berezian izan daitezke bien arteko harreman pertsonala dela-eta.

Bitartekotza izan dezaketen delitu-motak

Bitartekotza aplika daiteke ondare-delituen aurka (ebasketak, lapurretak indarra erabiliz, pertsonen aurka larderiaz egindako lapurretak, maulak, bidegabeko jabetzea, lapurreta eta ebasketa motordun ibilgailua erabiltzeagatik), mehatxu eta bortxak, kalte-delituak, lesio-delituak, elikagaiak edo osasun publikoa ez ordaintzea. Halaber, faltak ere bitartekari batekin konpon daitezke, interes orokor edo ordena publikoaren aurka doazenak izan ezik.

Nafarroa aitzindaria izan zen zigor-arloko bitartekotza aplikatzen, 2007. urtean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sustatutako aplikazio-pilotuko plan batean parte hartu ondoren. Plan hori Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiak testatu zuen. Bilakaera egokia zuela ikusirik, esperientzia Penaleko beste epaitegietara hedatu zen.

 Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiak zigor-arloko bitartekotza-zerbitzua instituzionalizatzea erabaki zuen, eta hura funtzionatzeko aurrekontu bat esleitu zuen. Hala, errekurtso hori 2008an hasi zen, Foru Gobernuaren eta Gatazken Bitartekaritzako eta Bakegintzako Nafarroako Elkartearen (ANAME) arteko hitzarmen batean oinarrituta. Bitartekotzako saioak Iruñeko Justizia Jauregian egiten dira, eginkizun horretarako gordetako areto batean, eta goiz eta arratsaldez irekita dago astelehenetik ostiralera eta baita larunbat goizetan ere.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa