(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak egurraren bi elkarterekin hitzarmenak sinatu ditu basoen erabilera iraunkorra sustatzeko asteazkena, 2011.eko ekainak 8


Nafarroako Gobernuak 152.000 euroko diru-laguntza eman die Foresna-Zurgaia eta Ademan enpresei, prestakuntzarako, aholkularitza teknikorako eta ustiapenen ziurtapenerako


Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hitzarmenak sinatu ditu Nafarroako Egurraren Enpresaburu Elkartearekin (Ademan) eta Nafarroako Baso Elkartearekin (Foresna-Zurgaia), Foru Erkidegoko egurraren erabilera iraunkorraren alde egiteko eta haren baliabideak era ordenatuan eta ziurtatuta ustiatzeko.

Hitzarmenak sinatu dituzte: Ingurumen eta Uraren zuzendari orokor Andres Eciolaza Carballok, Foresna-Zurgaiako presidente Jose Antonio Escribanok (basoko jabeak biltzen dituena) eta Ademan-eko presidente Arturo Garcia Fernandezek (sektoreko ehun enpresatik gora biltzen dituena).

Hitzarmen horietan erabakitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 2011. urtean zehar 152.000 eurorekin diruz lagunduko ditu (114.000 Foresna-Zurgaiari eta 38.000 Ademani): interes publikokoak diren ekintzak, laguntza teknikoa eta baso-enpresarien prestakuntza, sektoreko enpresa-elkartegintzaren sustapena, egurraren kontsumoaren sustapena eta baliabideen ustiapen ordenatu eta ziurtatua; era horretan, Foru Erkidegoko baso-masaren aprobetxamendu iraunkorra bermatuko da.

Hitzarmen horiek sinatu dira 2009. urtean Foru Gobernuak bultzatako Baso Sektorea Sustatzeko Ekintza Planaren barnean. Helburua egurraren kontsumoa sustatu, sektoreko enpleguari eutsi eta basoetan inbertitzea zen; jarduera horietan 400 bat enpresak dihardute lanean, eta 5.000 bat pertsonari ematen die lana.

Nafarroa, estatu mailan buru baso-ziurtapenari dagokionez

 Nafarroa Espainian buru eta Europan lehen postuetan dago (Frantziaren gainetik eta Alemaniaren pare) bere basoen iraunkortasun-ziurtapenari dagokionez. Nafarroako baso-azaleraren % 40 ziurtatuta dago; Espainiako gainerako lurraldetan, berriz, % 6 soilik.

Hala, kontsumitzen den Nafarroako egurraren % 84k PEFC (Programme for the Endorsement of Forest Certification) kudeaketa iraunkorreko ziurtagiria du. Horrek zikloko fase guztiak –basoan zuhaitza zaintzen denetik hura saltzen den arte- era iraunkorrean egin direla ziurtatzen du. Ziurtapena tresna garrantzitsu bihurtu da egurra saltzeko, sektorea bere krisialdi txarrenetakoa bizitzen ari den garai honetan: eraikuntza-sektorea jaitsi delako eta ezbehar naturalengatik; horren ondorioz, egurraren eskaintza biderkatu eta haren prezioa murriztu dute.

Nafarroan urtean 350.000 m³ egur aprobetxatzen da. 5.000 pertsonari enplegua ematen dion sektore honen egonkortasuna erkidegoarentzat oinarrizkotzat jotzen da ikuspegi ekonomiko batetik; izan ere, haren mende dago egur-baliabideen jabeen tokiko erakundeetako diru-sarreren zati handi bat, eta beren ustiapen-industriek landa-garapena era garrantzitsu batean sustatzen dute.

Foru Erkidegoak zuhaitzen % 44ko azalera du (445.670 hektarea), eta zati handi batean Foru Administrazioak eta tokiko erakundeek kudeatzen dute. Zuhaitzen azaleraren % 25 bat duen 34.000 jabe pribatu dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa