(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da aldi baterako euskara itzultzaile lanpostuetarako hautaprobetan izena emateko epea asteazkena, 2011.eko ekainak 8


Hautagaien bi zerrenda egingo dira Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako itzultzaile beharrei erantzuteko


Datorren ekainaren 16an amaituko da hautaprobetarako izena emateko epea. Hautaprobak euskara itzultzaile lanetan aritzeko bi zerrendak osatzeko egingo dira; bata prestakuntzarako izango da, zerbitzu berezietan egiteko berri hori burutuko duten langile publikoentzat, eta bestea aldi baterako kontratuak egiteko, guztientzat, oro har.

Deialdi horren bidez, Gobernuaren asmoa Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren itzultzaile beharrei erantzutea da. Asteartean ireki zen zerrenda osatzeko hautaprobetan izena emateko epea, Nafarroako Aldizkari ofizialean (NAO) deialdia argitaratu ondoren.

Zerrenda bi horiek osatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua eta hautagaiaren euskararen ezagutza goi mailakoa dela ziurtatzen duen agiri ofiziala izatea, hau da, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko gaitasun agiria, Euskaltzaindiaren titulua edo titulu baliokidea.

Lehen deialdia Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak, B, C, D edo E mailakoak, direnentzat izango da. Hautagai horiek, halaber, beste honako baldintza hauek bete beharko dituzte: beren lanpostuetan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Hautagaien bi zerrendak osatzeko hautapen prozesuan bi itzulpen proba egingo dira. Lehenengoan, euskarazko bi testu gaztelaniara itzuli beharko dira. Biak 25 lerrokoak izango dira eta batak eduki teknikoa eta besteak juridiko-administratiboa izango du. Proba hori egiteko, hautagaiek 60 minutu izango dituzte gehienez ere eta haiek eramaten dituzte hiztegiak erabil ahal izango dituzte. 15 puntu eskuratu ahal izango dira gehienez eta puntuen herena, gutxienez, lortzen dutenek gaindituko dute. Bigarrenean, gaztelaniako bi testu euskarara itzuli beharko dira. Aurreko probaren ezaugarri berberak izango ditu, eta proba egiteko denbora eta puntuazioa ere berberak izango dira.

Hautaprobak kalifikatu eta gerta litezkeen berdinketak ebatzi ondoren, epaimahaiak hautagaien bi zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Zerrenda bat aldi baterako kontratuak egiteko aukera izango dutenena izango da, guztira lortu dituzten puntuen hurrenkeran, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko deialdian proba gainditzen duten hautagaiena.

Foru Gobernuaren webgunean Enplegu Publikoaren ataleko deialdiaren fitxan ezartzen denaren arabera, izena aurrez aurre eman ahal izango da, Nafarroako Gobernuko erregistroetan, Iruñeko eta Tuterako Hiritarren Arretarako Bulegoen bidez, eta izena emateko fitxa posta edo Internet bidez bidaliko da; horretarako ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa lortu beharko da. 



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa