(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kanarietako Gobernuak Nafarroako Foruzaingoko bi agintari saritu ditu beren polizia berria abian jartzen laguntzeagatik asteazkena, 2011.eko ekainak 8


Nafarroako Foruzaingoko bi inspektoreordek Kanarietako Poliziaren lehen promozioa zaindu zuten


Kanarietako Polizia abian jartzen lagundu duten poliziei emandako sariak

Nafarroako Foruzaingoaren eta Ertzaintzaren hiru agintariak Kanarietako Gobernuak saritzen, agintari eta irlako agenteen alboan. ( irudia handitu )

Kanarietako Gobernuak Nafarroako Foruzaingoko bi inspektoreorde Brontzezko Verode batekin saritu ditu "Kanarietako Polizia abian jartzen emandako laguntza bereziengatik". Sari hori Nafarroako Gobernua eta Kanarietakoaren artean segurtasun- eta justizia-arloetan duten lankidetzaren barnean kokatzen da.

Bi agente horiek iazko otsail eta ekain artean Kanarietako polizia berriaren lehen promozioko ehun kidek jasotako prestakuntza-ikastaroaren tutore izan ziren. Talde horrek beren karguaz 2010eko ekainaren 30ean jabetu ziren. Bertan Javier Caballero izan zen, lehen presidenteordea eta jarduneko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Kontseilaria.

Polizia hori abian jartzen lagundu zuten Nafarroako Foruzaingoko bi agintariak -horretarako zerbitzu-eginkizunetan egotera pasatu ziren- iragan maiatzaren 27an saritu zituzten, irlako Gobernuaren Lehendakaritzaren egoitzan (Tenerifeko Santa Cruzen) ospatu zen Kanarietako Poliziaren Eguna zela-eta antolatutako ekitaldi instituzionalaren barnean. Ekitaldi horretan Ertzaintzaren inspektoreorde batek Zilarrezko Verodea jaso zuen, promozio horretan "erakutsitako arduraldia eta egindako prestakuntza-lan berezia" aitortzeko.

Nafarroako segurtasun-eredua, Kanarietarako erreferentzia

Kanarietako Gobernuak Nafarroako segurtasun-eredua erreferentziatzat hartu zuen bere polizia berria sortzeko orduan, duela hiru urte 2/2008 Legea onartu ondoren hasi zen prozesu bat; bertan autonomia erkidegoko Polizia hori sortzeko oinarriak finkatu ziren. Kanarietako Gobernuak Nafarroako Foruzaingoaren bilakaera eta funtzionamenduan eta Foru Erkidegoan dagoen krimen-kopuru txikian duen interesak eraginda, Kanarietako eta Nafarroako Gobernuko agintarien arteko lan-saio batzuk egin dira.

Nafarroako segurtasun-ereduaren arduradunak Nafarroako Foruzaingoaren hainbat unitateren egitura eta funtzionamenduari buruzko informazioa ematen aritu dira –Trafikoa eta Bide Segurtasuna, Herritarren Segurtasuna eta Krimen Ikerkuntzari buruzkoa, batez ere– beste segurtasun-indar batzuekin koordinatzeko mekanismoen inguruan eta Beriaingo Segurtasun Eskolako funtzionamenduaren inguruan; azken hori, Nafarroan segurtasun eta larrialdietako arloetan lan egiten duten langileen prestakuntza osoaz arduratzen da (sarrera, promozioa, eguneratzea eta espezializazioa).

Kanarietako Poliziaren ordezkaritza batek Nafarroako Foruzaingoak Iruñean, Tafallan eta Tuteran dituen komisariak bisitatzeko aukera izan zuen iaz. Gogora ekarri behar da, gainera, Nafarroako eta Kanarietako gobernuek segurtasun eta justiziako alorretan lankidetzarako formulak adostu zituztela 2009ko maiatzean.

Kanarietako Gobernuko jarduneko presidente Paulino Riverok Kanarietako Poliziaren Egunean, polizia berriaren eta Estatuko Segurtasun Indarren artean dagoen "erabateko lankidetza" nabarmendu zuen. Haren iritziz, "lankidetza horri esker, herritarrei zerbitzu hobea eman diezaiekegu, guztiok helburu komun bat dugun oinarrizko premisa batetik abiatuz: gizarte baketsuagoa, lasaiagoa lortzea, bizikidetzan oinarritutakoa". Jarduneko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Jose Miguel Ruanok, berriz, konfiantza osoa agertu zuen berriki egin diren hauteskundeen ondoren, "hartutako segurtasun-ereduak Kanarientzat dakarren aurrerapenean atzera egin ez dadin".


 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa