(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,7 milioi euro inbertitzea onetsi da Larraun-Leitzaran eta Ultzama ibarretako zenbait herritako azpiegituretarako

osteguna, 2011.eko ekainak 9


Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euro emango ditu


Toki Administrazioko jarduneko kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk 3.709.490 euro inbertitzea onetsi du Larraun-Leitzaran eta Ultzama ibarretako hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko.

Obra horiek 2009-2012 denboraldirako Toki Azpiegituretako Planean daude jasota, eta Nafarroako herrietako azpiegiturak hobetzeko proiektuak burutzeko egingo dira. Inguru horrek Nafarroako Gobernuaren 2.558.687 euroko diru-laguntza jasoko du.

Jarraian agertzen dira, hurrenkera alfabetikoan, obrak burutuko dituzten herriak eta erakundeak, jasotako diru-laguntza eta, kako artean, inbertsio osoaren zenbatekoa:

-ARESO: 139.656 € (311.637 €). Herriko kale batean zoladura egingo da. Zehazki, honela zolatuko da galtzada: lurzerrendako geruza 4 cm-ko lodierako ofitazko idorkia izango da, oinarrizko geruza 4 cm-ko lodierakoa izango du eta oinarrizko geruzaren azpikoa 30 cm-ko lodierako zagorra artifiziala izango da. Halaber, espaloien zoladura 18 cm-ko lodiera izango duen garbitutako ofitazko idorkidun hormigoizko zolataz egingo da, 30 cm-ko lodierako zagorra artifizialeko oinarriaren gainean. Horrez gain, espaloiak 6 cm-ko lodierako hormigoizko galtzada-harri prefabrikatuen bidez zolatuko dira; horren azpian 15 cm-ko lodierako hormigoizko oinarria eta oinarriko geruzaren azpian 20 cm-ko zagorra artifiziala jarriko dira. Horrez gain, argiteria publikoaren sarearen, energia elektrikoaren sarearen eta telefonia sarearen kanalizazioa egingo da.

Bestalde, hornikuntza eta saneamendu sareak berrituko dira kale horretan, eta ezaugarri hauek izango dituzte: 75 eta 90 mm-ko diametro nominaleko polietilenozko tutueriak jarriko dira, etxebizitzetako ur hornikuntzarako lau hoditeria jarriko dira, ureztatze-aho eta ur hargune bina jarriko dira, euri uren eta ur beltzen saneamendurako sareak berrituko dira PVC gogorreko hodiak jarriz eta horiek biltzeko hamaika hustubide egingo dira.

Nafarroako Gobernuak herriko udaletxea handitzeko obrak ere finantzatu ditu 59.862 € emanez (85.517 €). Igogailu bat jarriko da, eta artxibategia, bulegoak eta dauden komunak egokituko dira.

-ANUE: 26.329 € (40.648 €). Egozkue eta Olague kontzejuetako tokiko azpiegituretan inbertitu da.

-Egozkue kontzejua: 13.349 € (19.070 €). Egozkueko depositu erregulatzailerako bidearen egokitzapena finantzatuko da. Bidea zolatu egingo da 78 metroan zehar eta 3 m-ko zabaleran jarriko da zoladura.

-Olague kontzejua: 12.980 € (21.578 €). Hilerrirako sarbidea zolatuko da bi tartetan: batak 92 m-ko luzera eta 3 m-ko zabalera izango du hasieratik 150 m2-ko zelaiguneraino, eta han aparkalekua egingo da; besteak 39 m-ko luzera eta 2,5 m-ko zabalera izango du zelaigunetik hilerriaren sarrerako ateraino.

-ARAITZ: 94.709 € (149.058 €): Arribe-Atallu, Gaintza eta Intza kontzejuek aterako diote onura inbertsioari.

-Arribe-Atallu kontzejua: 62.755 € (105.787 €). Arribe-Atalluko ura banatzeko sarearen arteriaren zati bat berrituko da, eta ezaugarri hauek izango ditu: 150 mm-ko diametro nominaleko burdinurtu nodularreko tutueria berrituko da, etxebizitzetarako edateko uraren zortzi hoditeria jarriko dira, suteen aurkako bi ur hargune jarriko dira, lau ureztatze aho, 50 cm-ko zabalerako homigoizko zapaldu daitekeen areka berria eta 12 cm-ko lodiera duen zoladura asfaltiko beroa ezarriko da.

-Gaintza kontzejua: 13.316 € (16.645 €). Proiektuan jasotakoaren arabera, udaletxeko fatxadak birgaituko dira.

-Intza kontzejua: 18.638 € (26.626 €). Intzako Urriolan bidea zolatuko da, eta honako ezaugarri hauek izango ditu: 17 cm-ko lodierako hormigoizko zolata bidez egingo da eta 40 x 17 cm-ko masa-hormigoizko areka jarriko da V forma emanez.

-ATETZ: 422.398 € (550.000 €). Uraren goi hornikuntza egiteko erabiliko da. Urepel iturburuaren ondoan 25 m3-ko ur-tangadun ponpaketa-estazio bat egingo da, Benuzako andel nagusi berriraino bultzatuko da ura garraiatzeko 1.245 m-ko luzerako tutu baten bidez, Atez ibarrean 270 m3-ko edukiera duen goi-ibarreko hormigoi armatuzko depositu bat jarriko da, depositu hori eta Beunzako banaketa sarearekin eta ibarraren gainerako guneak hornitzeko sarearekin lotuko da, ibarreko depositu erregulatzaileetan hoditeriak eta kontrol instalazioak egingo dira, eta instalazio elektrikoak, teleagintea eta telekontrola jarriko dira.

-BETELU: 94.199 € (135.847 €). Udaletxean oztopo arkitektonikoak kenduko dira. Udaletxean hiru geldialdi egingo dituen igogailu bat jarriko da; horrez gain, egituran, kaltetutako guneetan, komunetan ere obrak egin eta ezinduentzat egokituko dira.

-GOIZUETA: 67.575 € (96.535 €). Herriko Espide bidea zolatuko da, eta honako ezaugarriak izango ditu: 17 cm-ko lodierako hormigoizko harlauza jarriko da zoladura gisa eta 40 cm-ko sakonerako lekuetan areka egingo da.

-LARRAUN: 370.462 € (524.483 €). Kontzeju hauetako toki azpiegiturak finantzatuko dira:

-Alli kontzejua: 25.493 € (42.245 €). Madotz parean Lekunberri eta Irurtzun artean dagoen kolektore nagusiaren tarte bat berrituko da eta hirigunea mugatuko da. 250 mm-ko diametroa duten PVCzko tutuak jarriko dira. Halaber, hormigoi prefabrikatuzko erregistro putzu berriak egin eta 160 mm-ko PVCzko hoditeria berriak jarriko dira kolektorearen beste tarte batzuekin lotzeko.

-Arruitz kontzejua: 163.572 € (235.288 €). Arrauitz-Larraunen ur beltzen eta euri uren saneamendurako eta hornikuntzarako tokiko sareak berrituko dira, baita dauden sareekiko loturak ere, eta hoditeriak berrituko eta tutu nagusiak egiteko obrak ere burutuko dira emandako diru-laguntzari esker. Kaleetan ere zoladura jarriko da.

-Azpirotz kontzejua: 58.388 € (78.570 €). Euri uren sarea egokituko da. Zehazki, euri urak bildu eta kanporatuko dira, ur beltzen sarean herriko hainbat kaletako berezko azaleratzeetatik sortzen diren filtzazioak kentzeko. Bestalde, frontoiko plaza zolatu eta kaltetutako zerbitzuak berriz jarriko dira. Orain jarrita dagoen zolata altxatu eta 18 cm-ko hormigoizko zolata berri bat jarriko da 20 cm-ko zagorra artifizialeko oinarri baten gainean. Euri urak hormigoizko ubide prefabrikatu baten bidez bilduko dira eta ubide hori orain dagoen euri uren sarearekin lotuko da saretadun arketa baten bidez. Gainera, kaltetutako hornikuntza eta saneamendu zerbitzuak berriz jarriko dira.

-Errazkin kontzejua: 45.920 € (58.252 €). Udaletxeko estalkia berrituko da. Eraikinaren estalkiko elementuak eraitsi eta ordezkatu egingo dira. 95 m2-ko azalera du solairuak.

-Etxarri kontzejua: 45.510 € (65.015 €). Kontzejuko etxeko estalkia eta fatxadak birgaituko dira eta admonistrazio bulegoen gunearen barnealdea egokituko da.

-Iribas kontzejua: 31.579 € (45.113 €). Konponketak eta hormigoizko zoladura eta barandak ordezkatu egingo dira.

-LEITZA: 413.262 € (575.637 €). Zama atzean duen zapaltzeko kamioi bat erosiko da, 20 m3-ko edukiera eta tobera aparte dituena, herriko hondakinak biltzeko; kamioientzako nabe bat ere erosiko da. Edukiontziak atzeko tobera irauliz kargatuko dira. Heldulekuek neurri eta heltzeko modu egokia izango dute eta altuera egokitu ahal izango da. Horrez gain, herrirako uraren goi hornikuntza jarriko da; horretarako, Otemotz ibaiaren erreteneko ubidearen ibilguan presa txiki bat jarriko da, eta erregulatzeko eta kontrolatzeko etxetxo bat, bi bentosa eta bi isurbide, presioa murrizteko balbula eta horrek ingurumenean duen eraginerako neurri zuzentzaileak.

-ODIETA: Toki erakundeak 20.281 €-ko diru-laguntza jaso du eta, guztira, 29.051 € inbertituko ditu. Diru-laguntza horri esker, Gaskueko ur depositura sartzeko bidea zolatuko da, eta honako ezaugarri hauek izango ditu: 16 cm-ko lodierako hormigoizko zolata bidez egingo da zoladura 15 cm-ko zagorra artifizialeko oinarriaren gainean. Metro bat eta 10 cm-ko zabalerako hormigoizko areka egingo da eta zeharkako drainatze obra hormigoiz estalitako 400 mm-ko diametroko PVCzko tutu baten bidez.

Bestalde, Erripa kontzejuan tokiko azpiegituretako obrak finantzatuko dira: 51.177 € (137.607 €). PBn egindako eraikin berri bat egingo da 126,19 m2-ko azalera eraikikoa, kontzejuko etxerako.

-OLAIBAR: 6.640 € (9.485 €) Olabe kontzejuko hilerrirako bidea aldatzeko. Areka jarri eta hilerrira sartzeko bidearen eta N-121-A errepidea lotzeko bidea zolatuko da.

-ULTZAMA: 137.988 € (197.125 €). Alkotz kontzejuko Beiegi bidea hobetuko da. Ur depositura sartzeko bidean zoladura egingo da, 1.590 m-ko tartean eta 3,5-4 m-ko zabalera izango du. 

Horrez gain, Arraitz-Orkin eta Eltso kontzejuetan egingo diren jardueretarako diru-laguntza emango da..

-Arraitz-Orkin kontzejua: 10.352 € (18.485 €). Hilerriaren barruko pasabidea zolatuko da. Hilerrian oinezkoentzako pasabideak egingo dira 160 m2 inguruko azaleran gutxi gorabehera. Hormigoizko zolataz eta harlauzez osaturiko zoladura izango da eta hormigoizko ertzak erabiliz zintarriak ipiniko dira.

-Eltso kontzejua: 18.051 € (26.037 €). Hormigoi armatuzko horma bat egingo da harrizko harlangaitz-hormaz estalita, 55 m-ko luzeran, Eltsoko ezponda bat egonkortzeko.

-ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA: 1.703 € (3.834 €). Gaikako bilketa egiteko ontzien 304 edukiontzi erosiko dira.

-MENDIALDEAKO MANKOMUNITATEA: 292.737 € (418.198 €). Zama atzean duen zapaltzeko kamioi bat erosiko da herriko hondakinak biltzeko. Kamioientzako nabe bat ere erosiko da.

 




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa