(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroko Gobernuak eta CANk sektore bioteknologiarekiko konpromisoa berretsi dute osteguna, 2011.eko ekainak 9


Bi erakundeek sektore horretako enpresa berrietan edo berriki sortu direnetan inbertitzea aztertzen ari dira, Moderna Planarekin bat eginez


Nafarroako Gobernuak eta CANk sektore bioteknologikoarekiko konpromisoa berretsi dute

Pascual eta Roig kontseilaria, Gobernuaren eta CANren ordezkaritzan, lankidetza-hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, SODENA Nafarroako Garapen Sozietatearen bidez, eta Caja Navarrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur. Hitzarmen horren xedea da, sektore bioteknologikoan bi erakundeek identifikatu dituzten inbertsio-aukerak elkarrekin aztertu eta ikertzea; horrekin batera, enpresako ahaleginak eta sinergiak batzea, eta izan daitezkeen inbertsioak hauteman eta kudeatzeko prozesuari jarraipena ematea.

Akordioa sinatu dute, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko jarduneko kontseilari eta SODENAko presidente Jose Mª Roig Aldasorok eta finantza-erakundeko ordezkari gisa, Caja Navarrako idazkari nagusi Alberto Pascualek.

Ekitaldian izan dira SODENAko Ekintzen Koordinazioko arduradun Mª Eugenia Lecumberri eta CANko Korporazio Operazioen zuzendari Javier Martínez Escudero.

Akordioaren oinarrizko helburua. sortu berri diren edo jada badiren enpresa bioteknologikoak bultzatzea da, Nafarroan kokatuko direnak. Horrek sektorean espezialistak erakartzea ekarriko du, bai eta Foru Erkidegoan sektorearen garapen integrala ekarriko duen inbertsioa erakartzea ere. Bultzada horrekin terapeutika-molekulak gara ditzaketen konpainia jakin batzuk identifikatuko dira, eta konpainien gaitasun guztiak abian jarriko dira garapen aurrekliniko eta klinikoa egiteko eta, azkenean, merkaturatze-fasera heltzeko.

Nafarroako Gobernuak sustatutako Moderna Planarekin bat datorren ekimen hori, sektore horretan erreferentziak diren lurraldeen azterketa zorrotzetan babesten dira, bertan sortutako konpainien azterketetan, 2010eko erdialdean jada hasi zen mundu-mailako aukerak bilatzeko prozesu bati esker (Espainia eta AEB, batez ere). Proiektua Biolty-rekin lankidetzan zuzendua dago, sektore bioteknologikoan espezializatutako aholkularitzarekin.

Sektorearekiko konpromisoa

SODENA 1996. urtean sartu zen bioteknologiaren munduan, Cinfa Laborategietan parte hartu zuenean. 2003. urtean, berriz, bultzada handia jasan zuen beste inbertitzaile pribatu batzuekin CIMA-DIGNA proiektuaren aldeko apustua egin zuenean. Azken proiektu hori jada finkatuta dago eta aitorpen handia du maila nazionalean nahiz nazioartean.

Azken urteotan, SODENAk kasu batzuetan Caja Navarrarekin eta beste bazkide pribatu batzuekin, Foru Erkidegoko bioteknologia-sektoreko enpresa batzuetan inbertitu du, eta funts espezializatuetan ere agertzen da. Sozietatea lanean ari da, iraganean energia berriztagarriekin bioteknologia-sektoreak izandako arrakastaren eredua errepika dadin.

 Bestalde, Caja Navarrak etorkizun handiko sektore berritzaile honetan zenbait inbertsio gauzatzeko aurreikuspena du datozen hilabeteotan. Operazio horiek Nafarroako Inbertsio Planen barnean sartzen dira; haren bidez, Caja Navarrak 20 milioi euro arteko inbertsioak egingo ditu ekintzailetzako proiektu berritzaileetan eta Nafarroarako estrategia-sektoreetan, gure erkidegoan aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzeko xedearekin.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa