(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NBIk Foru Erkidegoko emakumeen salerosketaren inguruko txostena aurkeztu du

osteguna, 2011.eko ekainak 9


Nafarroako Foroa prostituzioaren aukako borrokan parte hartzen duten instituzio eta erakundeek osatzen dute eta gaur elkartu dira Iruñean


NBIk Foru Erkidegoko emakumeen salerosketaren inguruko txostena aurkeztu du

García Malo kontseilaria izan da emakumeen salerosketaren aukako Nafarroako Foroaren buru ( irudia handitu )

Sexu-esplotaziora bideraturiko emakumeen salerosketaren aurkako Nafarroako Foroa gaur goizean elkartu da Nafarroako Gobernuak eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuak Foru Erkidegoko prostituzioaren egoerari buruz egin duten txostenaren berri izateko.  Bilera María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako jarduneko kontseilariak hasi du.

Foroa aurtengo urtarrilean eratu zen, kontsultarako da eta Nafarroako Gobernuko hainbat departamentutako ordezkariek (Osasuna, Gizarte Laguntza, Immigrazioa eta Justizia) eta Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzakoek (Atzerritartasuna eta Emakumearen aurkako Indarkeriaren Arloko Unitatea) osatzen dute, baita lau polizia taldek (Foruzaingoa, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Iruñeko Udaltzaingoa) eta Nafarroako Gobernuarekin ituna adostuta duten laguntzarako erakunde pribatuek ere (Cáritaseko Betania Zentroa, Itxaropen Gune Elkartea, Abiatze Elkartea, Nafarroako Munduko Medikuak eta Villa Teresita Erakundea).

Foru Erkidegoan, emakumeen sexu-esplotazioari buruzko daturik berrienak 2010ekoak dira eta aipatu diren laguntza erakundeen memorietatik lortu dira. 2010ean, Abiatzek 522 emakume artatu zituen, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arreta soziosanitarioaren programarako; Itxaropen Gunek 319 emakume artatu zituen eta Munduko Medikuek 530. Erakunde horiek ez dituzte datuak elkarren artean partekatzen eta ez dute tratularien, proxeneten eta bezeroen inguruko informaziorik biltzen, haien egiteko nagusia emakumeei arreta ematea delako.

Hauek dira gaur Foroak ezagutu duen txosteneko datu batzuk:

1. Nafarroan, prostituzioaren eskaintza gehienak leku itxietan egiten dira eta, kasu gutxitan, kalean, Iruñean batez ere. Kalean, emakumeak gazteak izaten dira, bereziki nigeriarrak eta salerosketa egoeran daudenak; 40 eta 50 mila euro arteko zorra izaten dute. Kopuruari dagokionez asko ez diren arren, haien bazterkeria maila altuena izaten da etnia, hizkuntza, legez kontrako administrazio-egoera, zorra eta tratularien presioa direla eta.

2. 2010ean, Abiatze erakundearen datuen arabera, Nafarroan 32 pisutan jardun ziren prostituzioan. Urte horretan, "kaleko" 55 emakume, "klubetako" 318 eta "pisuetako" 159 artatu zituen. Itxaropen Gunek jakinarazi duenez, denboraldi horretan artatu ziren emakumeak berriak ziren edo lehen aldiz artatu ziren, eta kalean aritzen zirenen % 75, klubetakoen % 80,92 eta pisuetakoen % 75 izan ziren; horrek esan nahi du emakumeen txandakatzea handia dela.

3. Kasuen % 66,16tan bitartekariak daude zalantzarik gabe, eta kasuen % 33,84tan bitartekariak izateko aukera handia dago. Bitartekaritza horrek prostituzioa nolako jarduera ekonomikoa den agertzen duen adierazle homogeneoa da.

4. Egiaztatu da ezinezkoa dela herrialde garatuetan sexu-esplotazioaren merkatuan bertako emakumeak erabiltzea  hortaz, beste herrialde batzuetako emakumeak eta ezegonkortasun egoeran daudenak dira tokiko hazkunde eta eskariari erantzuten diotenak. Bitartekaritza bidaia finantzatzeko, bezeroak erakartzeko, garraioa, harrera eta zorrak egitean ematen da. Zor horiek emakumeen jatorriaren, ibilbidearen eta herrialdeetan sartzeko zailtasunen arabera aldatu egiten dira.

5. Sexu-esplotazioa eta salerosketa jasaten duten emakumeen kasuak gutxi izan arren, emakumeek aitortu eta ahoz adierazi dituzten kasuei dagokienez, egoera hori kopuruek adierazten dutena baino orokorragoa da. Kasu batzuetan tratularien indarkeria zuzenagatik eta beste batzuetan haien herrialdeetatik atera eta Espainiara iristeko ezartzen dizkieten baldintzengatik izaten da.

6. Laguntzarako erakunde gehienek Brasil jatorrizko herrialderik ohikoena dela nabarmendu dute, nahiz eta emakumeen jatorria harremana egiteko eta bezeroak erakartzeko lekuaren arabera aldatu.  Villa Teresitak, Cáritas-Betaniak eta Eleasek Saharaz hegoaldeko Afrikako eta Nigeriako emakumeen portzentaje handia artatzen dute, erakunde horien esku-hartzeko lekua kalea delako batez ere.

7. Klub eta plazetako emakumeek substantziekiko mendekotasuna dute, kasu askotan kontsumitzera behartzen dituztelako bezeroek, edo dauden egoeran bizirauteko narkotizatu behar direlako. Emakumeek osasun mentaleko arazoak izaten dituzte, kasu batzuetan toxikoak kontsumitzeari lotutakoak eta, gehienetan, bizi duten egoeraren ondorio.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa