(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak azpimarratu du foru-erregimena Espainiako gainerako lurraldeekiko elkartasun-tresna dela osteguna, 2011.eko ekainak 9


Asteazken honetan foruei buruzko hitzaldia eskaini zuen Madrilen


Miguel Sanz eta Jose Luis Martinez

Sanz Lehendakaria, hitzaldian, Jose Luis Martinez alboan duela. ( irudia handitu )

Nafarroako jarduneko Lehendakari Miguel Sanzek Madrilen azpimarratu du, Nafarroako foru-erregimena eta Ekonomia Hitzarmena gainerako autonomia erkidegoekiko konpromiso eta elkartasuneko tresna direla; gogoratu du, gainera, Nafarroak bere BGGdaren % 1,6a bideratzen duela Estatuko gastuetarako.

 

Sanz Lehendakariak iragan asteazkenean "Foruak Nafarroako eta Espainiako orainaldian eta etorkizunean" izeneko hitzaldi bat eskaini zuen Madrilgo Lazaro Galdiano Fundazioan. Madrilgo Nafarroako Kultura Erakundeak antolatutako ekitaldian 250 pertsonatik gora izan zen eta, besteak beste, Kultura eta Turismoko jarduneko kontseilari Juan Ramon Corpas bertaratu zen; Madrilgo Nafarroako Gobernuko ordezkari Salvador Estebanez; erakunde antolatzailearen presidente Jose Luis Martinez, eta Vianako Printzea Saria jasotako lau lagun: Rafael Moneo arkitektoa, Pedro Iturralde saxofoi-jolea, Agustin Gonzalez Acilu konpositorea eta Faustino Menendez Pidal heraldista.

Lan-zuzenbidean katedratiko Juan Antonio Sagardoy eta hoteleko enpresari Antonio Catalanek egindako aurkezpenaren ondoren, Sanz Lehendakariak hitza hartu zuen. Bere hitzaldian aipatu zuenez, "Hobekuntza gure autogobernuaren lege nagusia da" eta "hitzarmen ekonomikoak, Nafarroa eta Estatuaren artean, gure erkidegoaren jarduera fiskala arautzen du". Nabarmendu zuenez, "Estatuarekin dagoen Ekonomia Hitzarmenak ez du onura ekonomikorik ematen Espainia osoari kalte eragiteko; izan ere, Nafarroak Estatuko kutxan uzten duen portzentajea ez da kalkulatzen biztanleriaren arabera, BPGd-ren parte-hartzearen arabera baizik. Hala, Nafarroak Estatuko gastuen % 1,2 ordaindu beharrean, % 1,6 ordaintzen du, bere konpromiso eta elkartasunaren adierazle".


Miguel Sanz  eta Pedro Iturralde

Sanz Lehendakaria Pedro Iturralderekin solasean. ( irudia handitu )

Lehendakariak, era horretan, "ezagupen-ezatik edo utzikeriatik Nafarroako erregimena eta bereziki bere Ekonomia Hitzarmena Espainia osoari kaltetzen dion pribilejioa dela" dioten haiei kontra egin zien, eta azaldu zuen, "gastuarekiko administrazio guztiek dituzten erantzukizun guztiei, beren baliabideak era eraginkorrean erabiltzeko, Nafarroaren kasuan diru-sarreretan duen erantzukizuna erantsi behar zaiela; izan ere, Nafarroak ez badu dirurik biltzen, ezin du gastatu".

Bestalde, Sanzek adierazi zuenez, "trantsiziotik eratorritako autonomien eredua eta Konstituzioa egokiena da Espainiako bizikidetza zuzentzeko", "Espainia bateratu bat, lurralde-botererik gabe" proposatzen duten haien aurka eginez; izan ere, "Espainia berri bat, dinamikoa, askatasunez eta ekimenarekin eraikitzea ekarri du", ekonomia- eta enplegu-zailtasunak izan arren. Horri buruz, Lehendakariak planteatu zuen Autonomia Erkidegorik izan ez balitz "gaur egun biztanleria eta ekonomia-jarduera nahiz garapeneko puntuak era homogeneoago batean banatuta egongo ez liratekeen Espainiako geografia guztian zabalduta".

Nafarroari dagokionez, Lehendakariak aipatu zuen "erantzukizunaren kulturak zer garrantzi duen guztion onurarako akordioak lortzeko", eta alderdi nagusien arteko akordioak ekarri dituena (UPN eta PSE), Nafarroa 2012 inbertsio-planak sustatzeko, bai eta krisiaren aurka neurriak hartzeko ere (horietako batzuk Estatuak eta beste zenbait erkidegok berriz hartutakoak), gastua murrizteko, eta MODERNA Plana abian jartzeko. Adierazi zuen, halaber, Nafarroan "Administrazioaren eta herritarren artean hurbiltasun handia dagoela eta, beraz, beren kudeaketaren berehalako kontrola dagoela"; horri esker, "arazoak lehenago eta eraginkorrago konpon daitezke", eta "iruzur fiskala hobeto murriztu daiteke, errealitatea hobeto azter daiteke eta haren gainean berehala erreakziona daiteke ondorio kaltegarriak minimiza ditzaketen legezko neurriak hartuz".

Gainera, Sanzek helburu pertsonaltzat jo zuen "Nafarroaren estatus politikoa erkidego historiko gisa mantentzea Espainia osoaren barnean" "euskal alderdi independentisten gurari anexionistaren" aurrean, eta "gure erkidegoa erkidego gisa desagertzea nahi dutenak". Helburu hori "positibotzat jo zuen, ez Nafarroarako bakarrik, baita Espainia guztirako ere".

Adierazpen horiek egin aurretik, Sanz Lehendakariak Nafarroaren historiaren laburpen bat egin zuen ente politiko gisa, Iruñeko Erreinu eratu zenetik IX. mendean, Nafarroako Erreinu bihurtu zenean XII. mendean, XVI. mendean Espainiako Nazioaren barnean sartu zenean erreinuaren tituluari eutsiz eta, izaera hori galdu zuenean XIX. mendean. Nabarmendu zuen, Nafarroak "autogobernuaren kuota garrantzitsu bat gordetzen segi zuela izan diren erregimen politikoen bidez".

Gainera, nafarrek Madrilen izandako presentzia historikoa ere gogora ekarri zuen, Juan de Goyeneche eta Jerónimo de Ustáriz aipatuz, eta baita beste asko ere, XVII. eta XVIII. mendeetan "industria, merkataritza eta ekonomiaren arloetan nabarmendu zirenak, eta gure Erreinuari garapen, berrikuntza eta errealitate berriak asmatzeari lotutako irudi bat eman ziotenak". Fenomeno horri Julio Caro Barojak "XVIII. Mendeko Nafarroaren ordua"·izena jarri zion".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa