(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Inbertsioen Europako Bankuak MODERNA Planaren garapena 250 milioi eurorekin finantzatzea proposatu du ostirala, 2011.eko ekainak 10


Finantzaketa-ildo horien azken onuradunak 25 milioi euro arteko enpresa-proiektuak dituzten ETEak dira


Alvaro Miranda eta Cernin Martínez

Miranda lehendakariordea eta Cernin Martinez, IEBaren maileguaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Inbertsioen Europako Bankuak MODERNA Planaren garapena 250 milioi eurorekin finantzatzea proposatu du. Proiektua IEBaren "pipeline"-an dago, eta 500 milioi euro baino gehiagoko induzitutako enpresa-inbertsioa sortuko du.

Datu horiek bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko jarduneko kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eman ditu, finantzaketako MODERNA ildoen berri emateko eskaini den prentsaurrekoan, Plana finantzatzeko ereduan aurreikusitako tresnetako bat. Miranda kontseilariarekin batera, Politika eta Ekonomia Sustapeneko zuzendari orokor Cernin Martinez Yoldi izan da.

Jakitera eman denez, maileguaren helburua MODERNA Planeko estrategia-sektoreen barnean enpresa-proiektuak finantzatzea da. Finantzaketa-ildo horien azken onuradunak 25 milioi euro arteko enpresa-proiektuak dtuzten ETEak dira. IEBaren finantzaketa % 50ekoa izango da, onuradunentzat aldeko baldintzekin, eta ezarritako epea 12 urtekoa da, 4 urteko gabealdiarekin.

Miranda lehendakariordeak adierazi du, halaber, IEBaren mailegu hori "Europako erakundeek MODERNA Planari ematen dioten bultzada dela, bai eta Nafarroaren ibilbide ekonomikoa aitortzea ere". Gogora ekarri du ere, IEBak Bideko Autobidea eta Nafarroa 2012 Plana proiektuak ere finantzatu dituela.

Uztailean IEBaren kontseiluak finantzaketa-proiektua behin betikoz onartu ondoren, aurreikusita dago MODERNAren finantzaketa-ildoak datorren irailetik aurrera operatibo izatea.

Maileguak emateko arintasun handia

Finantzaketako MODERNAren ildoak kanpoko mailegu eta finantzaketarekin osatzen dira, eta MODERNA Planak zehaztutako indartzen ari diren sektoreetako proiektu eta enpresentzat da. Tresna hau abian jartzeko, Planaren finantzaketa ereduak ezartzen duenez, Esparru Hitzarmenak sustatuko dira, aldebikoak edota aldeaniztunak Nafarroako Gobernuaren, finantza-erakundeen eta Kreditu Ofizialeko Institutuaren edo Inbertsoen Europako Bankuaren artean, baldintza zehatzak dituzten MODERNA proiektuak finantzatzeko; hala, baliabide ekonomikoen kopuru garrantzitsu bat proiektuak abian jartzeko erabiliko da.

 
Ekimen bat MODERNA proiektu kalifikatzea era arin eta garden batean egingo du MODERNA Fundazioak. Baldintza hori atea izango da, finantzaketako MODERNA Ildoen esparru-akordioan dauden finantza-erakundeek Plana garatzeko beharrezkoak diren finantza-baliabideak eman ditzaten.

MODERNA Plana finantzatzeko eredua

Gogoratuko denez, MODERNA Plana Nafarroako Parlamentuak onartu zuen 2010eko urriaren 1ean, eta iragan martxoaren 9an abian jarri zen haren garapena kudeatuko duen Fundazioaren sortze-ekitaldi nahiz aurkezpen publikoarekin.

 
MODERNA Planean finantzaketa publiko-pribatuko eredu bat jasotzen da. Arlo publikoan, aurrekontu-programak eta haien zenbatekoak aztertzea eta birbideratzea dakar, finkatutako helburuak lortzeko helburura era eraginkorragoan bideratzeko.

Planaren hiru ardatz estrategikoak sustatzeko (osasun-ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia), MODERNAk finantzaketako oinarrizko hiru tresna jasotzen ditu MODERNA enpresa-proiektuetarako (enpresa berriak edo hedapen-proiektuak Planean jasotako arloetan), horiek guztiak elkarren artean lotuta: ekintzaileen MODERNA Bekak, Inbertitzaileen MODERNA Foruma; baterako inbertsioko MODERNA Funtsa; finantzaketako MODERNA Ildoak; eta enpresak finantzatzeko MODERNA Abala.

Une hauetan, aipatutako tresnetatik bi abian dira jada: ekintzaileen MODERNA Bekak eta Inbertitzaileen MODERNA Foruma, eta gaur goizean jakitera eman denez, aurten ere Finantzaketako MODERNA Ildoetan operatibo izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Préstamo del BEI para el Plan MODERNA
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa