(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Begoña Sanzberrok Gobernuko kontseilari izateari utziko dio Baztango zinegotzi kargua hartzeko

ostirala, 2011.eko ekainak 10


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak berak egin du kontseilari izateari uzteko eskaera, ez baitator bat zinegotzi gisa izango duen ardura berriarekin


Begoña Sanzberro

Begoña Sanzberro Iturriria ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko jarduneko kontseilariak berak eskatuta Nafarroako Gobernuko kide izateari utziko dio zinegotzi ardura har dezan Baztango Udalean, izan ere, bi ardurak bateraezinak dira. Udal horretako zinegotzi izateko hautatu zuten iragan maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Departamentuko egitekoen ardura Javier caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko jarduneko kontseilariak hartuko du.

Begoña Sanzberro Almandozen, Baztan bailaran, jaio zen 1962ko irailaren 11n; ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu. Lanbide Heziketan tituluduna da Informatika eta Kontabilitatea alorrean. 1990. urtean ibilbide profesionalari ekin zion abeltzaintzaren sektorean, jaioterrian daukan ustiategian. Han txerriak eta haragitarako behiak hazten ditu.  UAGN abeltzaintza sindikatuko Batzorde Iraunkorreko kidea izan zen 1999 eta 2003 urte artean.

Bere herriko alkatea izan zen 1990 eta 1991 urteetan, eta Baztan Bailarako Udaleko zinegotzia izan zen 1991-1995 eta 2003-2007 legegintzaldietan. Horrez gain, UPN alderdiko foru parlamentaria izan zen 2003-2007 legegintzaldian. Urte hartako abuztuan Sanz Lehendakariak Nafarrako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari izendatu zuen, eta orain arte ardura hori izan du. Euskaraz hitz egiten duen Nafarroako Gobernuko lehen kidea izan da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak, biharko argitalpenean (larunbata, ekainak 11), Sanzberroren kargu uztea eta Caballero Landa Garapeneko eta Ingurumeneko jarduneko kontseilari izendatzea iragarriko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa