(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordeak administrazio elektronikoan datuak babesteari buruzko jardunaldia ireki du 

ostirala, 2011.eko ekainak 10


Saioa NAPIk antolatu du eta informazio pertsonalaren tratamenduan adituak diren hiru legelarik parte hartu dute


Gregorio Eguílaz, Javier Caballero presidenteordea eta Tomás Rodríguez Garraza, saioaren hasieran

Gregorio Eguílaz, Javier Caballero presidenteordea eta Tomás Rodríguez Garraza, saioaren hasieran ( irudia handitu )

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, ostiral honetan, administrazio elektronikoaren alorrean datu pertsonalak babesteari buruzko legeria betetzearen inguruko jardunaldia egin du. Saioa Foru Administrazioan datuak kudeatzen dituzten arduradunei indarrean den araudiak ezartzen dituen betebeharren berri emateko, betebeharrak nola bete behar diren informatzeko eta araudia aplikatzeari buruzko zalantza eta alderdi praktikoak ebazteko izan da.

Jardunaldia Iruñeko NAPIren egoitzako (Navarreria kalea 39) Pío Baroja aretoan izan da eta 150 pertsona izan dira bertan. Javier Caballero Martínez jarduneko Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ireki du ekitaldia. Mintzaldian, ondoan izan ditu Gregorio Eguilaz Gogorza Funtzio Publikoaren jarduneko zuzendari nagusia eta Tomás Rodríguez Garraza NAPIko idazkari nagusia.


Iruñeko NAPIren egoitzan egin den jardunaldira joan direnak

Iruñeko NAPIren egoitzan egin den jardunaldira joan direnak ( irudia handitu )

Presidenteordeak azpimarratu du "askotan pertsonalak izaten diren datu ugari tratatzeak" ekar ditzakeen deribazioak sakon aztertu behar direla. Hori dela eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak garatzen ari dira.

"Lehenago aurreikusi gabeko arazoak sortzen dira, lehenago arazo horiek sortzea ezinezkoa zelako, eta gizarte harremanetarako aukera berriak azaltzen dira, baita administrazioen artekoak ere. Sekulako alde onak izan arren, alde on horiek alboko eragin negatiboak ekar ditzakete datuak bildu, gorde eta hedatzeko modu elektroniko hori baliatuz. Gainera, pertsonak kaltetu daitezke, izan ere, haien bizitzako arlorik barnekoenarekin loturiko datuak babesteko eskubidea urratzen zaiela uste baitezakete", nabarmendu du.

Hori dela eta, Caballeroren ustez, "prestasunez" jardun dira mundu mailan zein Europar Batasunean, estatuan eta Nafarroan legeak egin eta "datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea bermatzen duten" erakundeak sustatzeko orduan.

Nafarroaren kasuan, azpimarratu du administrazio elektronikoa garatzeari loturiko zerbitzu eta baliabideen (besteak beste, erregistro nagusi elektronikoa, zerbitzu elektronikoen katalogia, Herritarren Karpeta edo Open Data Navarra ataria) erabilerarekin batera  "segurtasunari loturiko programa bat abiarazi dutela; hala, estatuko segurtasunaren eskema berriko parametroak ezarri eta Nafarroako Gobernuko segurtasun informatikoa kudeatzeko eredua estatuko administrazio nagusiko estandar berrietara eta nazioarteko joera berrietara, Europar Batasuneko joeretara bereziki, egokitzen da".

Aurrez aurreko tratuko berme berberak

"Administrazio elektronikoari esker, zerbitzu publikoak aurrez aurrekoak ez diren kanalen bidez eman daitezke, eta aurrez aurreko zerbitzu tradizionalen berme juridiko, administratibo, segurtasun eta kalitate bera eskaintzen dute", esan du.

Jardunaldiari hasiera emateko mintzaldia María Arias Pou datuen babesean aditua den abokatuak eskaini du, eta 9:15etik aurrera "Cumplir la protección de datos en el entorno electrónico" izenburua duen hitzaldia eman du.   Mintzaldian, fitxategiez eta horien tratamenduaz arduratzen diren langileek bete behar dituzten baldintzak, euskarri elektronikoan datuen legezko tratamendurako oinarrizko arauak (zein datu eska daitekeen, herritarrei edozein kontu noiz eta nola jakinarazi behar zaien, herritar baten datuak tratatzeko orduan nola bideratu behar den haren baimena, zer motatako informazioa jakinarazi dakiokeen hirugarren bati edo nola bermatzen den informazio horren segurtasuna) eta zehapen araubideko berritasunak bezalako gaiez jardun da.

11:30ean, datuen babesaren berritasunei eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua egin da, eta letradu berak moderatuko du. Eztabaida hori lehenago Francisco Javier Enériz Olaechea arartekoak "Los ciudadanos como usuarios de servicios públicos electrónicos" gaiari buruz eta Antonio Troncoso Reigada 2002 eta 2009 urteen artean Madrilgo Erkidegoko Datuen Babeserako Agentziako zuzendari izan zenak "Un repaso al futuro próximo de la protección de datos" gaiari buruz egin duten mintzaldiaren ingurukoa izan da. Enerizek datuen titularren eskubideez edo administrazio publikoen arteko informazio emakidez aritu da eta ararteko gisa bizi izan dituen esperientzia praktiko batzuk aurkeztu ditu. Troncoso, bestalde, Interneten ahazteko eskubidea izateaz (hau da, hiritarrek duten eskubidea haien intimitatea edo ohorea ukitzen dituzten datuak saretik kentzeko, Interneten jarri dituztenak beraiek izan badira ere), informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz eta administrazioak informazioa isilpean gordetzeko duen beharraz jardun da.

Jardunaldia amaitzeko, kontu praktikoak aztertu eta zalantzak argitzeko tartea eskaini da, eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziak eta egiteko hori duten erkidegoetako agentziek ebatzitako kasuak eta zehapen prozedurak ere azaldu dira. Saioa 14:15ean amaitu du Gregorio Eguílaz Gogorza NAPIko zuzendari kudeatzaileak.

Jardunaldia honako hauentzat izan da: erakundeetako ordezkari, zerbitzuetako eta erakunde autonomo eta antzekoetako zuzendari nagusi, udaletxeetako idazkari, enpresa publikoetako arduradun, prestakuntzako teknikari eta administrazio publikoko langilentzat oro har edo Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko datuak bete, kudeatu eta kontrolatzeaz arduratzen direnentzat.

NAPIk 24 jardunaldi sustatu ditu 2007-2011 legegintzaldian

Amaitzear dagoen legegintzaldian NAPIk 24 jardunaldi antolatu ditu guztira, prestakuntzarako eta hedapenerako, eta administrazio publikoko 3.000 enplegatu baino gehiago joan dira. Landu diren gaien artean hauek dira azpimarratzekoak: Forua Hobetzearen 25. urteurrenaren eta NAPIren 25. urteurrenaren ospakizunak eta estatuko eta foru legeak zein lurzoruaren kudeaketari, administrazio elektronikoari, kontratazio publikoari, Lisboako Itunari edo zerbitzuetako zuzendaritzari buruzko legeak indarrean sartzea eta horien garapena aztertzeko saioak.

Halaber, erkidegoetako eskubide zibilei, datuen babesari, Foru Erkidegoko erakundeen funtzionamenduari (hala nola arartekoa, Comptos Ganbera, Nafarroako Kontseilua, Lehendakaria, Gobernua eta Parlamentua) buruzko saioak edo giza baliabide eta baliabide materialen (finantza-krisirako, funtzio publikoko jardun onen kodeetarako edo optimismo burutsurako erabili zirenak) kudeaketari buruzko jardunaldiak antolatu dira legegintzaldian zehar. 



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa