(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Ribera Navarra taldeari harrera egin dio ohorezko mailara igotzeagatik ostirala, 2011.eko ekainak 10


Klubak areto-futboleko maila guztietan taldeak ditu, eta baita 4-10 urte arteko 85 haur hezten dituen prestakuntza-eskola bat ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko jarduneko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak, areto-futboleko Ribera de Navarra taldeko zuzendaritza-kideak eta jokalariak hartu ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, talde horrek kirol horretan ohorezko mailara igotzea lortu duela-eta.

Lehendakariarekin batera, Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietarako jarduneko kontseilari Maria Isabel Garcia Malo eta Tuterako alkate Luis Casado ere harrera-ekitaldian izan dira. Klubaren ordezkaritzaren buru, berriz, taldeko presidente Jose Luis Ruiz Arriazu agertu da.

Ribera de Nafarra taldeak 51 jokalari ditu lizentziarekin areto-futboleko maila guztietan eta 85 haur hezten diren futbol-eskola bat. Kirol-lizentziak honako era honetan banatuta daude mailaz maila: Zilarrezko Mailan, 10; 1. Nazional B Mailan, 14; Jubeniletan, 12; Infantiletan, 7 eta Kadetetan, 8.

Ribera de Navarra taldeari egindako harrera

Sanz Lehendakaria Ribera de Navarra taldeko presidente Jose Luis Ruiz-i garaikur bat ematen, Garcia Malo kontseilaria alboan dutela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko jarduneko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak, areto-futboleko Ribera de Navarra taldeko zuzendaritza-kideak eta jokalariak hartu ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, talde horrek kirol horretan ohorezko mailara igotzea lortu duela-eta.

Lehendakariarekin batera, Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietarako jarduneko kontseilari Maria Isabel Garcia Malo eta Tuterako alkate Luis Casado ere harrera-ekitaldian izan dira. Klubaren ordezkaritzaren buru, berriz, taldeko presidente Jose Luis Ruiz Arriazu agertu da.

Ribera de Nafarra taldeak 51 jokalari ditu lizentziarekin areto-futboleko maila guztietan eta 85 haur hezten diren futbol-eskola bat. Kirol-lizentziak honako era honetan banatuta daude mailaz maila: Zilarrezko Mailan, 10; 1. Nazional B Mailan, 14; Jubeniletan, 12; Infantiletan, 7 eta Kadetetan, 8.

 
 Ribera de Navarra taldeari egindako harrera

Sanz Lehendakaria eta agintariak Ribera de Navarra taldeko zuzendaritza eta jokalariekin. ( irudia handitu )

Sanzen baieztatu duenez, "atsegin handia da areto-futboleko ohorezko mailan izateko merezimenduak egin dituztenak hemen hartzea; maila horretan lehiatzen ari den beste taldearekin batera, gure erkidegoa erreferentzi bihurtu da areto-futboleko modalitatean". "Benetan une hau baliatu nahi dut lorpen hau egi bihurtu duzuen guztioi zorionak emateko", gaineratu du.

Taldearen ordezkari gisa, Cassio Silva jokalariak Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkio harrera egin izanagatik eta "eta horrek erakundeen aldetik dakarren aitortzagatik"; adierazi du, halaber, datorren denboraldian "Nafarroa ahalik eta leku altuenean uztea bilatuko dugula".

 

Ribera de Navarra taldearen historia

Taldea egungo presidente Jose Luis Ruiz Arriazuren ekimenez sortu zen, Tuterako Areto Futbol Txapelketan epaile lanetan parte hartu ondoren. 2001. urtearen hasieran, Jose Luis Ruizek eta sustatzaile-talde batek egindako bilera batean proiektua abian jarri, eta urte horretako martxoan gauzatu zen.

Une horretatik aurrera, Ribera de Navarra taldearen historia ondorengoa izan da:

- Lehiaketako lehen urtean, 01/02 denboraldian, taldea Nazional B Mailan aritu zen, eta taldea Tuterako Areto Futbol txapelketako jokalari beterano batzuen selekzio batek osatzen zuen.

- 02/03 denboraldian, klubak hiru talde zituen. Lehenengoak Nazional B Mailan segitzen zuen, eta hari jubenilen eta kadeteen beste talde bat erantsi zitzaizkion. Denboraldi horretan, jubenilen taldea jubenil nazional mailara igo zen.

- 03/04 denboraldian, jubenil nazionaleko jokalariak Espainiako iparraldean jokatu zituzten partidak; sasoi duina egin eta taldearen izena ezagutzera eman zuten.

- 04/05 denboraldian, klubak Metales San Jorge klubarekin bat egin, eta Nazional A Mailan aritzeko postua hartu zuen, nahiz eta sasoi horretan bertan mailari eustea lortu ez. Sasoi horretan, klubak bost talde zituen maila ezberdinetan: Nazional A Maila, Nazional B Maila, Lehen Jubenil Maila, Bigarren Jubenil Maila eta kadetetako talde bat.

- 05/06 denboraldian Areto Futboleko Eskola abian jarri zen eta, horrekin batera, lehen taldea prestatzen hasi ziren hurrengo denboraldian Nazional A Mailarako igoera lortze aldera.

 -06/07 denboraldian Nazional A Mailara igotzeko helburua lortu zen, sasoia amaitzeko oraindik lau jardunaldi geratzen zirenean. Urte hartan 4-10 urte arteko haurrentzako Areto Futboleko Eskola inauguratu zen, eta klubak beste bi talde zituen: bat jubeniletan eta beste bat kadetetan.

- 07/08 denboraldian Zilarrezko Mailara igoera lortzeko lanean hasi ziren. Klubak lau talde zituen sasoi horretan: A Nazional Maila, B Nazional Maila eta jubenilen bi talde, 4-10 urte arteko haurrentzako eskolaz gain.

- 08/09 denboraldian Zilarrezko Mailara igotzeko helburua erdietsi zen. Sasoi horretan klubak B Nazional Mailako taldea, jubenilen beste bat eta eskola zituen.

- 09/10 denboraldian, klubak Zilarrezko Mailan jokatu zuen eta lehen itzulian maila horretan berria zela nabaritu zitzaion; horren ondorioz, azken postuan finkatu eta mailari eustea oso zail jarri zitzaion. Klubak eta babesleak mailari eusteko ahalegina egin zuten, fitxaketak egin ziren eta entrenatzailea aldatu zuten. Horri guztiari esker, bigarren itzuli arrakastatsua egin ondoren, taldeak mailari eusteko helburua erdietsi zuen azken jardunaldian. Urte horretan klubaren talde filialak Nazional B Mailan jokatu zuen eta eskolak ere indarrean segitzen zuen, gero eta matrikulazio gehiagorekin.

 - 10/11 denboraldiko helburua igoerako play-off-ak jokatzea izan da. Urte honetan klubak bere hamargarren urteurrena ospatu du eta Lehen Mailara igotzea lortu dute. Gainera, talde filialek kopako txapeldunorde izan dira Nazional B Mailan, jubeniletan eta kadetetan. Denboraldi honetan, klubak talde bat izan du Nazional B Mailan, jubenilen beste bat, kadetetan beste bat, talde infantila eta Areto Futboleko Eskola (4-10 urte arteko 85 umerekin).

- Klubaren zuzendaritza-batzordea honako hauek osatzen dute: Jose Luis Ruiz, presidentea; Samuel Pozos Lopez, presidenteordea; Oscar Ibarra Garcia, diruzaina; Javier Igea Buñuel, idazkaria, eta Javier Ruiz Arriazu, Luis Miguel Buñuel Sainz, Alberto Ramírez Arregui, Jose Antonio Leon Izquierdo, Jose Manuel Alves Rodriguez, Cesar Perez Lucas eta David Muro Poyo, batzarkideak. Entrenatzailea Víctor Acosta Garcia da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa