(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ibilgailu elektrikoa sustatzeko 900.000 euroko gastua baimendu du astelehena, 2011.eko ekainak 13


Ibilgailu elektrikoak erostean haien kostuaren % 30eko diru-laguntza jasoko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoan ibilgailu elektrikoa sustatzeko diru-laguntzen deialdirako 900.000 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran. Diru-laguntzak IDAErekin (Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutua) lankidetzan emango dira, funtsean, auto elektrikoak erosteko, energia elektrikoa kargatzeko eta zerikusia duten beste neurri batzuetarako.

Nafarroako Gobernuak 900.000 euroko gastua baimendu du ibilgailu elektrikoak sustatzeko

Autobus elektrikoa.

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoan ibilgailu elektrikoa sustatzeko diru-laguntzen deialdirako 900.000 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran. Diru-laguntzak IDAErekin (Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutua) lankidetzan emango dira, funtsean, auto elektrikoak erosteko, energia elektrikoa kargatzeko eta zerikusia duten beste neurri batzuetarako.

Gastua baimendu ostean, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegurako Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean hilabetea amaitu aurretik argitaratuko den deialdia onartuko du, eta 2011ko azaroaren 30era arte luzatuko da, proiektu berezien diru-laguntzarako salbu; haien eskaera-epea 2011ko uztailaren 31n amaituko da.

Ibilgailu elektrikoak erostean diruz lagun daitekeen gastuaren % 30era arteko diru-laguntza emango da, ondoren aipatzen den gehieneko diru-laguntzaren zenbatekoan: 2.400 eta 7.200 euro artean elektrikoak edo hibridoak diren autoak, furgonetak, motorrak eta kuadrizikloak erosteko; 18.000 euro arte mikrobus elektriko eta merkataritzarako ibilgailu elektrikoak erosteko; eta 36.000 euro arte autobus elektrikoak erosteko.

Kargatzeko puntuei dagokienez:

- Enpresetako pribatuak: 1.200 euro (kargatze normaleko puntu bakoitzeko) eta 90.000 euro (kargatze bizkorreko puntu bakoitzeko). Zentralizatutako kargatzeko kudeaketa-sistemak: 15.000 euro.

-Etxebizitzetako pribatuak: 200 euro instalatutako puntu bakoitzeko.

-Erabilera publikokoa: 1.600 euro estalitako kargatze normaleko puntu bakoitzeko; 2.600 bide publikoan egiten den kargatze normaleko puntu bakoitzeko; 90.000 euro kargatze bizkorreko puntu bakoitzeko.

Zentralizatutako kontrol-sistemak eta kargatzearen kudeaketa, 20.000 euro.

Ekintza osagarriak

Halaber, honako baldintza hauek jasotzen dira: % 20koa, inbertsio eta operazio-gastuetarako nahiz mantentze-lanetarako; % 50ekoa, azterketa eta lanetarako: % 100ekoa, emakida-erregimen bati atxiki gabeko teknologia-zentroetan edo titularitate publikoko azpiegituretan egindako jarduerengatik.

Proiektu bereziak

Berezitzat hartzen dira, ikerketa-zentroek eta enpresa nafarrek elkarrekin duten parte-hartzearen inbertsioko eta esperimentaziokoak proiektuak, eta honako teknologia-arloen barnean daudenak: ibilgailuentzako energia elektrikoa pilatzeko sistemak eta haiek kargatzeko guneetan; eta garraio publikoetako mugikortasun elektrikoko sistemak.

Helburua da, interes bereziko arloetan, mugikortasun elektrikoaren inguruan, Foru Erkidegoan ezagutza eta balioa sortzea (energia elektrikoa pilatzea ibilgailuetan eta mugikortasun elektrikoko kargatze/sistemen guneak garraio publikoan).

Diru-laguntza % 20koa izango da enpresa handien kasuan, eta % 100ekoa ikerketa-zentroetan. Gastuak 2010eko abenduaren 1etik 2011ko abenduaren 23a bitartean egin beharko da.

Diru-laguntza hori 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroan erroldatutako pertsona fisikoek jaso ahal izango dute, eta baita Nafarroan dauden izaera publiko edo pribatuko pertsona juridikoek ere.

Bestalde, ondorengo teknologiak dituzten ibilgailuak erostea diruz lagundu ahal izango dira:

- Ibilgailu elektrikoak (BEV): Sare orokor elektrikotik karga daitezkeen bateriekin bakarrik elikatutakoak.

- Jatorriz elektriko gisa egindako ibilgailuak.

-Teknologia konbentzionaletik ibilgailu elektriko bihurtutako ibilgailuak.

-Entxufa daitezkeen ibilgailuak (PHEV): funtzionatzeko duten eren artean, soilik trakzio elektrikoa izateko gaitasuna dutenak ere, eta baterietan energia sare elektrikoko elikaduraren bidez pilatzeko gaitasuna dutenak.

Diru-laguntzaren xede diren ibilgailu-moten barnean daude: autoak, furgonetak, merkataritzako furgonetak, motozikletak, kuadrizikloak, mikrobusak eta autobusak.

Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoa

Ibilgailuaren sustapena Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoan jasotako jardueretako bat da, eta eskura dauden balantze energetikoen arabera, garraio-sektorea da Nafarroan energia gehien kontsumitzen duea: energia guztiaren % 38,2, industriaren aurretik (% 32,9) eta merkataritzako, zerbitzuen eta etxeko sektorearen aurretik (% 18); atzerago geratzen dira, nekazaritza (% 8,3) eta Administrazioa (% 2,6).

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ibilgailu Elektrikoaren Plana (VEN Plana) bideratzen du hiru estrategia-ildorekin: eskariaren sustapena, industrializazioa eta I+G+B nahiz kargatzeko azpiegiturak, eta energia-eskariaren kudeaketa. VEN Plana Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Espainian onartutako Ibilgailu Elektrikorako Estrategia Integralarekin koordinatzen da.

VEN Planaren neurrien artean, ibilgailu elektrikoak erostean dauden diru-laguntzen deialdia azaltzen da, eta energia elektrikoa kargatzeko azpiegiturei dagozkiena, haien ekintza osagarri eta proiektu bereziekin batera. Gainera, deialdi hau sartzen da Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioak eta Energia Aurrezteko nahiz Dibertsifikatzeko Institutuaren artean (IDEA), 2008-2012 aldirako, izenpetutako (2008ko otsailaren 26an) lankidetza-esparruaren 2011ko ekitaldiaren barnean, Energiaren Aurrezpen eta Eraginkortasunerako Ekintza Plana 2008-2012an (PAE4+) jasotako ekintzak zehazteko eta praktikan jartzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa