(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vinsak Iruñeko Buztintxuri auzoko 125 etxebizitza babestu emango ditu aurtengo azken hiruhilekoan

astelehena, 2011.eko ekainak 13


Hiru promozio dira: saltzeko 51 BOE eta prezioa tasatuta duten 47 etxebizitza eta errentan emateko baina eros daitezkeen 27 etxebizitza


Salanueva kontseilaria etxebizitzetako bat ikustera joan da Sesma eta Cruchagarekin ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday jarduneko Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilaria Iruñeko Buztintxuri auzora joan da 125 etxebizitza babestuak ikustera. Etxebizitza horiek hiru promoziotan daude banatuta: saltzeko 51 BOE eta prezioa tasatuta duten 47 etxebizitza eta gazteei errentan emateko baina eros daitezkeen 27 etxebizitza. Nafarroako Gobernuari atxikita dagoen VINSA sozietate publikoak sustatu ditu etxebizitzak.

Gaur ikusi dituzten etxebizitzak aurten erakunde horrek emango dituen 806 etxebizitzen taldean daude. Etxebizitza gehienak 18 promoziotan daude banatuta (16 Iruñerrian) eta VINSAk 96 milioi euro inbertitu ditu promozio horietan. 464 dira dagoeneko (11 promoziotan banatuta) aurten amaitu eta bizilagunek ikusi dituztenak, gaurko 125 etxebizitzak barne.

Bisitan, hauxe adierazi du Salanuevak: "hiru promozio horiek agerian uzten dute kalitatea bikaina dela bai babes ofizialeko etxebizitzen edo prezioa tasatuta duten etxebizitzen kasuan, bai errentan emateko etxebizitzetan". Kontseilariak diseinua eta erabili diren materialak azpimarratu ditu, eta esan du "gure erkidegoko etxebizitza babestuak eraikitzeko modu egokiaren adierazgarri argia direla". Eman diren diru-laguntzak ere azpimarratu ditu, izan ere, 24.000 eurorenak izan dira saltzeko 98 etxebizitzen jabe batzuentzat. Gogorarazi du, Nafarroan, etxebizitzak erosteko batez besteko diru-laguntza 17.000 euro inguru direla eta desgrabazioei eta etxebizitza erosteagatiko diru-laguntzei eutsi zaiela, erkidego gehienetan kendu badituzte ere.


Vinsak 125 etxebizitza babestu emango ditu aurtengo azken hiruhilekoan

Salanueva kontseilaria arkitektoaren azalpenak entzuten, Cruchaga, Garnica, Cortés eta Ascunce ondoan dituela ( irudia handitu )

Salanuevarekin batera izan dira Jesús Ascunce Etxebizitzen alorreko zuzendari nagusia, Luis Cruchaga VINSAko kudeatzailea, César Sesma, José Francisco Bellido eta Javier Fernández arkitektoak, Garnica eta Cortés eraikitzailearen ordezkariak eta bizilagun esleipendunak.

Gogoratu, gazteei errentan emateko 27 etxebizitza datozen egunetan esleituko dira etxebizitza babesturako erroldaren bidez, hortaz, ezin dira diru-laguntzak zenbatu. Baliteke erregimen horretarako diru-laguntzak % 75erainokoak izatea.

Etxebizitzen ezaugarriak

Oro har, saltzeko 98 etxebizitzetatik gehienek hiru gela eta garajea eta trastelekua lotuta dituzte.  3 gelako BOE baten batez besteko prezioa 155.000 euro da, eta ezaugarri berberak dituen prezio tasatuko etxebizitza batena 180.000 euro.

Errentan emateko etxebizitzen artean 21 bi gelakoak dira eta 6 gela bakarrekoak. Lehenengo etxebizitzak errentan hartzeko prezioa 550 euro da, baina zenbateko horri diru-laguntzaren portzentajea kendu behar zaio, batez beste % 50 (horrenebestez, errentaren kostua 275 euro inguru da).

S.B.F. Arquitectos estudioak egin du proiektua eta Garnica y Cortés S.L. enpresa eraikitzaileak burutu ditu obrak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa