(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gatazkak dituzten herrialdeetako bi larrialdi-ekintzentzako diru-laguntzak onartu ditu Gobernuak astelehena, 2011.eko ekainak 13


Diru-laguntza horiek ACNUR eta ONAY erakundeentzat izango dira, Txadeko eta ekialdean eta Boli Kostan laguntza humanitarioa emateko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira 44.294 eurokoak izango diren bi gastu-partida onartu ditu bilkuran, Txaden eta Boli Kostan burutuko diren laguntza humanitarioko bi ekintzetarako. Bi herrialde horietan gerra zibileko egoera desberdinak bizi dituzte, eta horren ondorioz biztanleen joan-etorri masiboak izan dira. Ihesaldi horiek errefuxiatuen, alde egindako pertsonen eta hauek hartu dituzten herrien aldeko ekintza humanitarioak abiaraztea eragin dute.

Haurrak Abidjanen

Abidjanen ONAYren (Boli Kostako Gizarte eta Kultura Garapenerako Elkartea (ADESC)) tokiko kideak artaturiko adingabeak (ONAYk utzitako argazkia) ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak guztira 44.294 eurokoak izango diren bi gastu-partida onartu ditu bilkuran, Txaden eta Boli Kostan burutuko diren laguntza humanitarioko bi ekintzetarako. Bi herrialde horietan gerra zibileko egoera desberdinak bizi dituzte, eta horren ondorioz biztanleen joan-etorri masiboak izan dira. Ihesaldi horiek errefuxiatuen, alde egindako pertsonen eta hauek hartu dituzten herrien aldeko ekintza humanitarioak abiaraztea eragin dute.

Txaden kasuan, Sudango gerra zibilak herri honetako biztanleen joan-etorri masiboak eragin ditu. Herri honek Sudango talde armatu matxinoen eraso sistematikoak jasan ditu, NBEk “garbiketa etniko” deitu duen horretan. Testuinguru horretan, Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Goi Ordezkaria (ACNUR) “Txaderako programa orokorra” burutzen aritu da 2003. urtetik, errefuxiatuen biziraupenerako babesak eta laguntza humanitarioak jarraipena izatea ziurtatzeko. Egoera honetan, Gobernuak 30.0000 euroko diru-laguntza eman dizkio Espainia ACNURekin elkarteari, nazioarteko larrialdi-proiektu bat burutzeko. Proiektu horren helburua da TXADeko ekialdean laguntza humanitarioa  ematea, Sudango errefuxiatuak elikagaien segurtasuneko eta nutrizio-egoeraren hobekuntzako sisteman sar daitezen.

Diru-laguntza honen bidez Txadeko ekialdean kokatutako 10 kanpamentutan dauden Sudango errefuxiatuen elikadura-gabezia arindu nahi da; izan ere, pertsona horiek guztiak elikadura-egoera larrian daude, beren euskarri bakarra nazioarteko laguntzak direlako.

Bigarren diru-laguntza, 14.294 eurokoa, Herrien arteko Laguntzarako Nafarroako Erakundearentzat (ONAY) da, Abidjanen (Boli Kostan) dauden gerraren biktimei elikaduran laguntzeko abian duen nazioarteko larrialdi-proiekturako. Herrialde horren hego-mendebaldean izan den azken istilu-boladak joan-etorri gehiago eragin ditu, eta laguntza humanitarioko agentziak ezin dio lagundu kaltetutako jende guztiari. Bereziki kezkagarria da haurren eta emakumeen egoera. Orain emandako laguntza honen helburua da krisialdi humanitarioaren eragina txikitzea eta 4.500 pertsonari oinarrizko elikagaiak banatzeko aukera ematea.

Bi diru-laguntzak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Garapenaren aldeko Nazioarteko Laguntza Zerbitzuak bideratzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa