(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,1 milioi euro onartu da ibilgailu iraunkorragoen entseguetarako azpiegitura bat eraikitzeko astelehena, 2011.eko ekainak 13


Diru-laguntza Nasuinsari eman zaio Arazuri-Orkoien industrialdeko sozietate kudeatzaile gisa, eta instalazioa bertan kokatuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erabaki bat onartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, Enpresako zuzendari orokorrari baimena ematen zaio Nasuinsa sozietateari 2.150.000 euroko diru-laguntza eman diezaion. Diru hori, Arazuri-Orkoien industrialdean, iraunkorragoak diren ibilgailu elektrikoen entseguetarako azpiegitura bat eraikitzeko bideratuko da.

Nafarroako Gobernuak erabaki bat onartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, Enpresako zuzendari orokorrari baimena ematen zaio Nasuinsa sozietateari 2.150.000 euroko diru-laguntza eman diezaion. Diru hori, Arazuri-Orkoien industrialdean, iraunkorragoak diren ibilgailu elektrikoen entseguetarako azpiegitura bat eraikitzeko bideratuko da.

 Azpiegitura horri esker, ibilgailu iraunkorrak esperimentatu, homologatu, garatu eta hobetuko dira, Nafarroari lehiakortasun-abantailak emateko xedez arlo horretan lehiatzen duten beste erkidego batzuekin alderatuz.

Diru-laguntza Nasuinsari eman zaio industrialdeko sozietate kudeatzaile gisa, eta Volkswagen Navarra SArekin lan egingo du. Azken enpresa horrek emango ditu lursail egokienak kokatu ahal izateko eta, trukean, gastu guztian duen partaidetzarekin proportzionala den erabilera pribatua izango du. Lankidetza horren barnean entseguko azpiegitura horren sorrera dago, eta azpiegituren arloan hezkuntza eta prestakuntzako jarduerak sartu ahal izango dira azpiegitura-arloan, eta baita izaera berritzaileko beste proiektu zehatz batzuk ere.

Diru-laguntza, garraio-sektorean eraginkortasun energetikoaren CO2 isuriak murrizteko xedeak lortzeko Nafarroako Gobernuak sustatu dituen ekimenen barnean sartzen da. Haien artean nabarmentzen dira: Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoa, klima-aldaketaren aurkako Borroka Plana eta Nafarroako Ibilgailu Elektrikoaren Plana. Gainera, Moderna Planean, Ekonomia Berdea izenekoaren barnean, "ibilgailu iraunkorra" etorkizuneko estrategia-arloetako baten moduan zehaztu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa