(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

575.000 euroko diru-laguntza onetsi dute oinezkoentzako babes-sistema berriak ikertzeko

astelehena, 2011.eko ekainak 13


60.000 euroko beste laguntza bat ere emango zaio kontserba enpresa bati Nafarroako piperraren kalitateari buruzko I+G+B proiektu bat burutzeko


Nafarroako Gobernuak Enpresa alorreko zuzendari nagusiari 575.000 euroko diru-laguntza emateko baimena eman dio gaur. Diru-laguntza hori oinezkoak aurrez aurreko talkatik babesteko sistema berriak ikertzeko proiektu batera bideratuko da, eta proiektua Nafarroako bi unibertsitateekin (UPNA eta NU), L'Urederra fundazioa zentro teknologikoarekin eta Maier Navarra S.L. enpresarekin batera garatuko da.

Automozioaren alorreko ikerketa proiekturako 1,27 milioi euro inbertituko dira. Horietatik, Maier Navarrak 599.626 € emango ditu (diru-laguntzaren % 20), L'Urederra Fundazioak 195.792 € (diru-laguntzaren % 50), Nafarroako Unibertsitateak 238.350 € (laguntza publikoaren % 50) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa 236.899,60 € (diru-laguntzaren % 100).

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak 60.762 euroko beste diru-laguntza bat ematea onetsi du Conservas Pedro Luis S.L. enpresari, piperraren kalitatea hobetzeko proiektu batera bideratzeko. Proiektu horretan 405.080,02 euro inbertituko dira (emandako diru-laguntza gastuaren % 15 da).

Aurreikusitako inbertsioen kronogramaren arabera, bi laguntzak zenbait urtetarako dira, eta 2012 eta 2013 ekitaldien kargura finantzatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa