Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zolaketa, euri-uren sarea eta argiztapen publikoa berritu dira, bai eta seinaleztapen horizontal eta bertikala ere
Pegenaute, Nagore, Salanueva kontseilaria, Pino eta Jesus Beriain zinegotzia, Utergako ibilbidean.
(
irudia handitu
)
Toki Administrazioko jarduneko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday-k Utergako ibilbide berria inauguratu du gaur goizean. Ibilbide horretan 611.397 euro inbertitu da. Lanak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu bere osotasunean, Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazio Departamentuaren bidez (328.513 euro) eta Toki Administrazioko 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planaren bidez (282.883 euro).
Ekitaldian, Salanuevarekin batera, honako hauek izan dira: departamentuko jarduneko zuzendari orokor Pedro Pegenaute Garde, Toki Azpiegituren zerbitzuko jarduneko zuzendari Angel Pino, Pedro Nagore alkatea eta sartzen nahiz irteten duten korporazioak.
Lanak, bereziki, zolaketa, euri-uren sarea eta argiztapen publikoa berritzeko egin dira, bai eta kaltetutako zerbitzuak berrezartzeko eta seinaleztapen horizontala nahiz bertikala jartzeko ere. Obrak Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras SA enpresari esleitu zitzaizkion.
Ibilbidean egindako hobekuntzez gain, udalak 474.534 euroko aurrekontua izan duen pilotalekua estaltzeko obrak egin ditu, azpiegitura arloan ere. Lan horiek egiteko, toki-erakundeak 203.878 euroko diru-laguntza jaso du Nafarroako Kirolaren Institututik eta libre erabakitzeko partidako 34.691 euro 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planari dagokiona.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen