(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak osasun-produktuen fakturak 57 egunetan ordaintzen ditu, gainerako erkidegoen batez bestekoa 284 egunekoa denean asteartea, 2011.eko ekainak 14


Kutz kontseilariak osasun-gastuaren kontrolerako eredu nafarra azaldu du Madrilen


Jarduneko Osasun kontseilari Maria Kutz Peironcelyk Nafarroan aplikatutako osasun-gastuaren kontrol-ildoak azaldu ditu gaur goizean, Madrilen, eta ildo horiei esker, osasun-zorrik gabeko erkidego bihurtu da. Kontseilariaren hitzaldia, Intereconomia Taldeak antolatu duen eta farmazeutikoa ez den osasun-gastuaren kontrolari buruzko jardunaldi baten barnean kokatzen da.

"Defizita gehien handitzen duten partidetan gastua nola arrazionalizatu: farmazeutikoa ez den gastua kontrolatzeko hartzea komeni diren neurriak" izena duen hitzaldian, kontseilariak azpimarratu du Nafarroa hornitzaileei ordaintzen denbora gutxien pasatzen duen erkidegoetako bat dela: 57 egun osasun-produktuetan (protesiak…); gainerako erkidegoetan, berriz, 284 eguneko batez bestekoa da, eta 42 egun botikak Farmaindustriari ordaintzeko, ospitaleko botiketan estatuko gainerako erkidegoetan 410 eguneko batez bestekoa duenean. Hori lortzeko, Maria Kutzek adierazi duenez, "Nafarroan gastua etengabe kontrolatzen da". Hala, "hilabete bakoitzean, urte bakoitzean eta otsailetik aurrera, gastua abenduaren 31rako proiektatzen da. Datuak hurrengo hilabeteko lehen 5 egunetan lortzen dira. Aurrekontu-kontrolaren diziplina horrek eta neurri zuzentzaileak hartzeak, beharrezkoa balitz, ekitaldiak desbideratze handirik gabe ixtea ahalbidetzen dute". Kontrolerako beste faktore bat materialak erosteko aurrekontu-saldoa izateko beharra da (protesia, osasun-materiala, laborategikoa…).

Gisa horretan, 2009 eta 2011 artean langileen gastua % 51tik % 48ra jaistea lortu da zenbait neurri zehatzekin: soldata % 5 murriztea, laguntza-jarduerarekin zuzenean loturik ez duten ordain aldagarriak murriztea; Iruñeko hiru ospitaleek bat egitea, horrek egituran dakarren murrizketarekin; eta ordezkapen-jardunaldien kopurua % 3 murriztea.

Ondasun eta zerbitzuetan gastua kontrolatzeari dagokionez, gastuaren % 20 dena, prezioak inflazioaren azpitik igotzea lortu da, honako era honetan: hornitzaileekin eta lehiaketa berriekin negoziatuz; erosketa zentralizatuekin eta katalogo bakarrarekin; gastu handieneko zerbitzuekin `kontsumoko itunak´ abian jarriz; stock-ak murriztuz ospitaleen bat-egiteagatik eta energia-gastua murriztuz (geotermia bezalako sistemak erabiliz, Nafarroako Ospitale Guneko energiaren zati bat kudeatzeko lehiaketaren bidezko esleipena eta gainerako energia-kontsumoaren prezioak enpresa hornitzaileekin negoziatzea).


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa